Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5418

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2013. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren babesean.

Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, horixe xedatzen du-eta 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren 19.2 artikuluak.

Ondorioz, hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

Gazteria eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala