Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5417

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 26koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2013. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, horixe xedatzen du-eta 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 19.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala