Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5416

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2013ko uztailaren 10ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu haren bidez, 2013. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 9.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala