Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5415

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 8koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2013ko irailaren 9ko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2013an zehar euren jarduerak finantza ditzaten.

2. artikulua.– Honako hauek eskabidean atzera egin dutela joko da:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25 ordainduko da gastuak justifikatzeko formularioa –behar bezala beteta– aurkezten denean.

Emandako diru-laguntzaren zenbateko berbera edo handiagoa duten faktura eta ordainagiriekin batera.

4. artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 8a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala