Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5412

AGINDUA, 2013ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 18ko 1679/2011 Errege Dekretua, Neurriko jantzien eta ikuskizunetako jantzien goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 16ko BOE); uztailaren 2ko 271/2013 Dekretua, Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20008064.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Centro de Estudios A.E.G.»

Titularra: Centro de Estudios A.E.G. – Arroka, S.L.

Helbidea: Heriz pasealekua, 82.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

● «Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

● «Jantzigintza eta moda» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

  • Lanbide Heziketa:
  • Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:
  • - «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
  • - «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
  • - «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:
  • - «Patroigintza eta moda» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala