Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5409

AGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación para la Inserción Profesional (Adegilan)» fundazioaren azkentzea eta likidazioa onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko irailaren 6an, aipatu fundazioaren lehendakari gisa José Miguel Ayerza Mendiburu jaunak izenpetutako eskaria sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistroan, Fundación para la Inserción Profesional (Adegilan) fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko zena. Eskariari administrazio-espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioak bete egiten du honako xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Hirugarrena.– Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako betekizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan, eta, ondarea azkentzeari eta likidatzeari dagokionez, fundazioaren estatutuetan jasotakoak.

Laugarrena.– Fundazioen Babeslaritzak onartzeko eta Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agirietan ikusten denez, Fundazioaren Patronatuak 2007ko urriaren 31n fundazioa azkentzeko hartutako erabakia baliozkoa da –fundazioaren patronatuak 2012ko urtarrilaren 30ean egindako bileran berretsia–, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Agiri horietan, bestalde, behar bezala jasota dago bete egin direla fundazioak ezarritako helburuak, eta horixe izan da, hain zuzen ere, fundazioa desagerrarazteko arrazoia.

Patronatuak azkentzeko hartutako erabakiaren ondorioz, Gipuzkoako Empresarien Elkarteak (Adegi) subrogazioz hartuko ditu bere gain Fundación para la Inserción Profesional (Adegilan) fundazioaren eskubide eta betebeharrak.

Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, iraungitzeko erabakiak edo fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat jotzen dituen ebazpen judizialak, hala gertatuz gero, hasiera emango diete likidatzeko eragiketei.

Artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, betiere Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

100/2007 Dekretuko 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar dituen Fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berretsi egiten dira bai Fundación para la Inserción Profesional (Adegilan) fundazioaren Patronatuaren erabakia eta bai 2007ko urriaren 31ko ziurtagirian jasotako likidazioaren ondoriozko likidoaren destinoa ere; erabaki hori publiko egin da 2013ko uztailaren 23an, Ana Isabel Jaurrieta Alegría Donostiako notarioaren (protokolo-zenbakia: 388) aurrean baimendutako notariotza-eskrituraren bidez.

Bigarrena.– Fundazioa desegiteko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena.– Fundación para la Inserción Profesional (Adegilan) fundazioaren likidazio-prozesua amaitutzat jotzea eta beraren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta Fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala