Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
OSASUN SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5408

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «446/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, "Innobasque" Berrikuntzaren Euskal Agentzia elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira azaroaren 19ko 446/2013 Dekretuaren testuan (2013ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.). Dekretu horren bidez, Innobasque» Berrikuntzaren Euskal Agentzia elkartea herri-onurakoa dela aitortzen da. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2013/5172 (2/1) orrialdean, bigarren paragrafoan,

Honela dio:

«Lege horren babesean, "Innobasque" Berrikuntzaren Euskal Agentziak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako, gizarte-bazterketaren aurka egiten duen lanagatik».

Baina honela esan behar du:

«Lege horren babesean, "Innobasque" Berrikuntzaren Euskal Agentziak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatuen eremuan egiten duen lanagatik».


Azterketa dokumentala