Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5185

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 207/13 hitzezko. judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia

207/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Donostiako Matia kaleko 31 zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Iñaki Jauregui Navarro.

Prokuradorea: Alvarez.

Demandatua: Rosa Maria Gonzalez Caballero eta Ricardo Basurko Marugan.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Ricardo Basurko Marugan jaunaren aurka bideratutako prozedura horretan, 176/13 epaia eman zen, 2013ko urriaren 29an.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2013ko urriaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala