Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5179

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 11koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena; honen bidez, baimena ematen zaio «E.C.C. - Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari Erandion 2013ko irailaren 30etik urriaren 11ra bitartean emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartela banatzeko.

Ikusi da «E.C.C. - Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko irailaren 30etik urriaren 11ra bitartean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).

Osasun Publikoko Zuzendaritzak baimena eman zion «E.C.C. - Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2012ko urriaren 8ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena).

Tratamendu biozidak egiteko gaitzeari buruzko araudi erregulatzailea ezartzen duen ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuak hiru urteko aldi iragankorra eman zien araudi propiorik ez zuten autonomia-erkidegoei, zeinetan ezin izango zitzaien eskatu hirugarrenei tratamenduak -izaera korporatiboarekin eta instalazio finkoetan- egiten dizkien biozida-zerbitzuei arduradun teknikoa izendatzeko baldintza betetzea. Egoera iragankor hori 2013ko uztailaren 15ean amaitu zen, eta, egun hartatik aurrera, baldintza hori bete beharreko bilakatu zen, baita ere, horri datxekionez, ardura teknikoan jarduteko gaikuntza-eskakizunak -5.1 artikuluan xedatutakoak-, hau da, profesionaltasun egiaztagiria izatea, prestakuntza profesionaleko titulua izatea edo lanbide-heziketako espezializazioko ikastaroa izatea, arau beraren beste ataletan xedatutakoarekin bat datozenak.

Egun horretatik aurrera, prestakuntza-eskakizun berriek ordezten dute maila gaituko aplikatzaile txartela, hargatik eragotzi gabe errege dekretu hau indarrean sartu aurretik emandako txartelen baliozkotasuna luzatzea; agiri hori ezin izango da gehiago eman galdu egin baitu tratamendu biozidak egiterakoan ardura teknikorako gaitasuna emateko duen eraginkortasuna. Horregatik, ez da baimenik ematen espediente honetan eskatutakoa emateko.

Halere, baimena ematen da eskatzen diren oinarrizko mailako aplikatzaile-txartelak emateko, izan ere, ezagutzak progresiboki barneratzea ezaugarritzat duen prestakuntza-prozesuaren barnean baitaude oinarrizko maila eta maila gaitua; honela, maila gaituko ikastaroaren programak oinarrizko mailako programa biltzen eta zabaltzen du. Errege dekretu horren lehenengo xedapen iragankorraren 3.b) idatzi-zatian, erabaki hori babesten da.

Azaldutako guztiagatik, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko mailakoa-, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Ematen diren txartelek 2016ko uztailaren 14ra arte balio dute, ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 11.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO DIREN TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala