Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5178

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2013-2014 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abuztuaren 30eko Aginduak udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten die Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko (irailaren 10eko EHAA).

Dagozkion eskari-espedienteak aztertuta, eta abuztuaren 30eko Aginduaren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde eta programa bakoitzari taldeka eta mailaka esleitutako zenbatekoa proportzio berean murriztuta onartutako aurrekontuari egokitu arte, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatuta dauden udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, kasu bakoitzean zehazten den talde-kopururako eta bertan adierazten diren kopuruen arabera.

2. artikulua.– II. eranskinean agertzen diren ikastetxeetako eskaintza ez onartzea, bertan jakinarazten den kausa dela-eta.

3. artikulua.– Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 30ekoa izango da; diru-laguntza emateko behin betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da. Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 60koa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da: 16.9 artikuluan aipatutako baldintzak bete eta gero. Hirugarren ordainketa, azkenik, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, 16.10 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala