Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5175

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren barruan, banda zabaleko interneten sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 147. zk.), Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak (EHAA, 57. zk.) aldatutakoak, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren barruan, Interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzen ditu.

Aipatutako aginduan, diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedekoak dira, hain zuzen ere, banda zabaleko Internetekin konektatzeko, alde batetik, erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa erostea eta, bestetik, frekuentzia libreetako (Wifi edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako instalazio kolektiboak eskuratzea. Halaber, diru-laguntza horiek emateko prozedura eta irizpideak arautzen dira, eta laguntzen zenbatekoa eta berau aldatzeko prozedura ezartzen dira.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen 2013ko urriaren 22ko Ebazpenaren bitartez, 2013ko ekitaldirako laguntzei dagokienez guztira aurreikusi den zenbatekoa onartu da. Ebazpen horretan guztira ezarri den zenbatekoa berrogeita bost mila eurokoa (45.000) da. Ezarritako konponbide teknologikoari dagokionez, erositako ekipo terminal bakoitzeko aleko zenbatekoa berrehun eta laurogeita bat eurokoa (281) izango da.

Halaber, esandako agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta erakunde laguntzaileak egindako proposamena ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Banda zabaleko Internetera sartzeko diru-laguntzen esleipena onuradunei jakinaraztea, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren esparruan, honi erantsita doakion eranskinean jasota dauden kopuruetan.

Bigarrena.– Aipatutako 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak izango du onuradunei jakinarazpena egiteko eta operadoreari horien konturako diru-laguntzak ordaintzeko ardura.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Finantzetako sailburuari hilabeteko epe barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta erakunde onuradunei horren berri emateko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala