Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4903

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255_2006 Dek_Zuz./H_2012_01_1357).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Silvia Ada Mitogori berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena (255/2006 Dekretua, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ezezko edo uko egite ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, bearen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko dagokion Sailaren aurrean, eta, horretarako, bi hilabeteko epea dago, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraituta.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala