Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4900

IRAGARKIA, Raul Virizuela Aguirre jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko irailaren 9ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, 2012ko kanpainan, behi ume-hazleak dituzten abeltzainen desabantaila espezifikoak orekatzeko laguntza ordaindu zitzaion (1.ordainketa).

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera interesdunak 15 eguneko epea du iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala