Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4895

IRAGARKIA, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2013ko maiatzaren 2an emandako Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ez da onartzen Begoña Pons Jubera andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko sailburuordeak indarrean dauden lan-poltsen zerrendak argitaratzeko-emandako 2013ko martxoaren 13ko Ebazpenaren kontrakoa.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2013ko maiatzaren 2ko Agindua eman du. Agindu horren bidez, ez da onartzen Begoña Pons Jubera andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2013ko martxoaren 13ko Ebazpenaren kontrakoa (ebazpen horren bidez, 2012an eginiko zerbitzuak birbarematzearen ondorioz indarrean dauden lan-poltsen zerrendak argitaratzen dira).

Aipatutako aginduaren jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Oharrak:

1.– Agindu horrek administrazio-bidea amaitzen du eta administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko aginduaren testu osoa Funtzio Publikoko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatutako ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 21a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala