Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4891

EDIKTUA, 755/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 755/12 prozedura arrunta bideratu da, auzi-ihesean den eta bizileku ezezaguna duen Juan Andres Moreno Rodriguez jaunaren aurka. Prozedura horretan, 2013ko irailaren 9an, autoa eman da, 2013ko apirilaren 22ko epaia zuzentzen duena.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Juan Andres Moreno Rodriguez demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Donostia, 2013ko irailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala