Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4889

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 88/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 88/13 judizioa.

Demandatzailea: Moukhouthe Mint El y Blal.

Abokatua: Garcia Lopez Maria Elena.

Prokuradorea: Campano.

Demandatua: Boulah Ely Mohamed.

Gaia: adingabeko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2013-09-24an, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Moukhouthe Mint Ely Blal andreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Boulah Ely Mohamed jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez, adingabeko alabari dagokionez, honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaio.

2.– Semearekiko guraso-ahala biek baliatuko dute, eta konpromisoa hartzen dute semeari eragin diezaioketen garrantzizko erabakiak adostasunez hartzeko; adostasunik ez bada epaileak erabakiko ditu, salbu eta presa dela-eta beste gurasoari kontsulta egitea ezinezkoa denean, esate baterako: osasunari dagozkion gaiak, ospitaleratzeak, ebakuntza kirurgikoak eta antzekoak; izan ere, halakoetan, erabakiak lehenbailehen hartu behar dira. Kasu horietan, alaba berekin duen gurasoari egokituko zaio erabakia hartzea.

Guraso-ahalaren arloan, guraso bien adostasunarekin hartu beharreko erabakiak dira honako hauek: adingabeak ohiko bizilekua aldatzea, beste udalerri batera, baita atzerrira ere; ikastetxea aukeratzea, eta ikastetxez aldatzea; eskolaz kanpoko ekintzak edo ekintza osagarriak zehaztea; urgentziazkoak izan barik iraupen handikoak diren egintza medikoak, baita arlo psikologikokoak ere; garrantzizko ospakizun erlijiosoak eta sozialak. Jagoletza ez duen gurasoak badu eskubiderik alabak eskolan duen bilakaeraz informazioa jasotzeko eta, halaber, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzeko, bai eta alabaren osasun-egoeraz eta tratamenduaz informazioa jasotzeko ere.

3.– Aitak eta alabarekin komunikatu ahal izango du, eta berarekin egon, bi gurasoek askatasunez erabakitzen duten moduan.

4.– Aitak unean-unean –lana, subsidioa, langabezia-saria edo laguntza sozialak direla medio– dauzkan diru-sarreren % 23 ordaindu behar dio amari, adingabeko alabaren mantenu modura. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 100 euro izango da. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; ordaindu beharreko gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak –estatu osorako– argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurri egokiak hartuko dira.

5.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alabaren ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasleek edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabak jaso behar dituen eskolak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

6.– Prozesuko izapide honetan ez da beste neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan; bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4709). Dirua sartu izanari buruzko agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Boulah Ely Mohamed demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko irailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala