Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4888

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1075/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1075/11 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Risemi Getxo, S.L.

Abokatua: Gomez Garcia, Juan Jacobo.

Prokuradorea. Diaz Manzano Vanessa.

Demandatua: Mercedes Fernandez Mora.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2012-09-18an, eta honako hau da epaitza:

Mercedes Fernández Mora andrearen aurka, Risemi Getxo, S.L.k aurkeztutako demanda osorik baiesten da; eta

1.– Mercedes Fernández Mora kondenatzen dut 7.196,10 euro gehi legezko interesak ordaintzera.

2.– Kostuak ordaintzera kondenatzen dut Mercedes Fernández Mora.

Monica Fernandez Suarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko ekainaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala