Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4886

EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea 601/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, Sala horretan ager daitezen.

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 601/2013 prozedura arrunteko auzi-errekurtsoari dagokion ELN -014-2013-X administrazio-espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko den Agindua, 2013ko ekainaren 26koa, Segurtasuneko sailburuarena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen –601/2013 prozedura arruntean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala