215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4885
EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea 524/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, Sala horretan ager daitezen.
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 524/2013 prozedura arrunteko auzi-errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori honako xedapen honen aurka jarri du Er.N.E.k: Segurtasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako administrazio-espedientea Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.
2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen –524/2013 prozedura arruntean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.