Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4883

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Markina-Xemeingo (Bizkaia) «CPES Lea-Artibai BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 2ko Aginduan, gaztelaniazko testuan. Agindu horren bitartez, Markina-Xemeingo (Bizkaia) «CPES Lea-Artibai BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen (2013ko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 207. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1. artikuluan, honela dio:

«- Ciclo Formativo de Grado Medio de Mecanizado. »

Baina honela esan behar du:

«- Ciclo Formativo de Grado Medio de Mecanizado. Capacidad: 1 ciclo.»


Azterketa dokumentala