Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4882

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2013ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Ibar Ezkerra Lanbide Ikastola S. Coop.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 17ko Aginduaren bitartez, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Ibar Ezkerra Lanbide Ikastola S. Coop.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatu zen (2013ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 206. zk.). Agindu horretan goian adierazitakoaren gisako hutsak egin zirenez, zuzendu egiten dira:

Tituluan, atarikoan eta 1. artikuluan, honela dio:

«Fundación Ibar Ezkerra Lanbide Ikastola, S. Coop.».

Baina honela esan behar du:

«Ibar Ezkerra Lanbide Ikastola, S. Coop.».


Azterketa dokumentala