Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4879

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako 2013ko ekitaldirako diru-laguntzei dagokien aurrekontu-kreditua handitzen dela jakinarazten da.

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia iragartzen duen Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean, 900.000 euro bideratu dira helburu horretarako.

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen aginduan ezarritako esparruan, 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia iragartzen duen Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera, deialdi honen ebazpenean aurreikusitako kreditua eguneratu edo aldatuz gero, jakinarazi egingo da.

Azaldutakoagatik, eta aurrekontu-programaren beraren geldikinen kargura, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan aurkezten diren ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko ekitaldi honetan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2.011.750 euro handitu dela ekitaldi honetarako 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean ezarritako aurrekontu-kreditua; ebazpen horren bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdia iragartzen da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala