Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4878

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Honen bidez, aditzera ematen da gehitu egiten dela 2013ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programarako, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritako esparrua kontuan hartuta.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzen programa arautzen du.

Agindu horren 2. artikuluan xedatutakoa bete dadin, deialdi honetarako aurreikusitako kreditua agortu zela eman zen jakitera 2013ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez.

Dena den, indarrean dagoen legeriarekin bat eginez, eskatutako diru-laguntzen kopuru osoa kontuan hartuta, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko beste diru-laguntza programa batzuk gauzatu eta agortu gabeko aurrekonturik badago, egokia da turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programarako diru-esleipena eguneratzea.

Adierazitakoagatik, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoriorik gabe uztea 2013ko uztailaren 11ko Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Horren bidez, argitara eman zen turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako esleitutako aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu zen. Diru-laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak aurreikusi zituen, eta diru-laguntza programa hori ere arautzen du.

Bigarrena.– Aditzera ematea turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzak emateko aurrekontu-kreditua igo egin dela. Horrenbestez, adierazten zaie interesdunei 2013ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez programa honetarako jarri ziren hasierako 300.000 euroren ordez 454.660 euro izango direla 2013ko ekitaldian, programa honetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala