Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4877

EBAZPENA, 2013ko urriaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Ebazpen honen bitartez, zerrendan ageri diren finkak okupatu Aurreko Aktak jasotzeko deialdia egiten da, honako instalazio hau gauzatzeko: Laguardiako udalerrian (Araba), «Laguardia» aireko linearen 5. euskarria eta «Laguardia TEA - Muralla TZ» aireko linearen 71. euskarri berria lotzen dituen 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa.

Erref.: 17904-PML-mmb.

Exp.: 01-AT-H-2011-00016.

Energia eta Meategien zuzendariak 2012ko azaroaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, goian aipatutako linea elektrikoa instalatzeari administrazio baimena eman zitzaion, linea burutzeko proiektua onartu eta, azkenik, linea herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Laguardiako udaletxean agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde Ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horretan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko.

Interesdun guztiak eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubide edo interesen titularrak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak egun eta toki honetan jasoko dira: 2013ko azaroaren 19an, 10:00etatik aurrera, Laguardiako udaletxean. Titular bakoitzari jakinaraziko zaizkio aktak jasoko diren eguna, tokia eta ordua, dagokion zitaziozedula bidaliz. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek, bai interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek –argitaratutako zerrendetan aipatu ez direnek– alegazioak aurkez ditzakete, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzeko, idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2; 01008, Vitoria-Gasteiz), aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala