Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4463

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten kargu-orriak Euba Hotelari jakinaraztekoa dena. Espedientea Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik ireki da.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Euba Hotelari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:

Uraren Euskal Agentzia.

Orio kalea 1-3.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala