Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4462

EDIKTUA, administrazioaren ondare-erantzukizunari buruzko 157/2010 prozeduraren ondoriozkoa, Zelina Da Conseirao Neves Conderen erreklamazioa dela-eta hasitakoa.

Alferrikakoak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak egindako ahaleginak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 967/2013 Ebazpena, Ondare-erantzukizunari buruzko 157/10 prozedura administratiboa ebazten duena, interesdunak berak emandako helbidean jakinarazteko izan direnak. Beraz, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, aipatutako ebazpena jakinarazten zaizu.

30/1992 Legearen 142.6 artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 19a.

157/10 prozeduraren idazkari-funtzioetan.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala