Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4460

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedienteetan –beherago zehaztutakoak– instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duzu alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege-Dekretuaren 19.1 artikuluan.

2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala