Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4457

IRAGARKIA, Viajes Fermar, S.L. sozietateari 2013ko irailaren 18an 48-OT-F-2013-4 zehapen espedientean instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena Viajes Fermar, S.L. sozietateari jakinaraztea (IFK: B-48303044; azken helbidea: Pérez Galdós kalea 1, Bilbo). Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Turismoko arautegia.

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbo.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Bilbao, 2013ko irailaren 18a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala