Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4453

IRAGARKIA, haurtzaro eta nerabezaroari buruz informazioa eta aholkularitza emateko telefono bidezko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: A-018/DEPS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-018/DEPS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2013ko abenduaren 31 arte.

e) Luzapena onartzea: bai.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak, prezioa guztira: 51 puntu.

– Ebalua daitezkeen beste irizpide batzuk: planaren kalitatea, kohesioa eta koherentzia orokorra, 10 puntu. Proposatutako prozesuen kalitatea eta interesa, 10 puntu. Zerbitzuaren baliabideen kudeaketa eta sustapena, 14 puntu. Beste eragile batzuk ezagutzea, haiekin harremanetan jardutea eta koordinatzea, 15 puntu. Guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta hirurogeita hamahiru mila laurehun eta hogei (173.420) euro gehi hogeita hamasei maila laurehun eta hamazortzi euro eta hogei zentimo (36.418,20), BEZarenak. Guztira, berrehun eta bederatzi mila zortziehun eta hogeita hamazortzi euro eta hogei zentimo (209.838,20).

5.– Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Faxa: e) Faxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen halakorik.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: pleguetan agertzen da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko azaroaren 4a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru kartazal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Non aurkeztu:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazio Zerbitzuan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri diren egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, posta elektroniko edo fax bidez, egun horretan bertan, eta eskaintzak aurkezteko ordua baino lehenago. Gainera, telefonoz jakinarazi beharko da horren berri 945 01 64 13 telefonora deituta, komunikazio hori behar bezala egin dela egiaztatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: osteguna, 2013.eko azaroak 7.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: osteguna, 2013.eko azaroak 14.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan agertzen da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna. Ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala