Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4451

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 745/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 745/13 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Confianza Online -irabazi asmorik gabeko elkarte espainiarra-

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Printers And Accesories, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013-07-18an. Hauek dira xedapenak:

1.– Amaitutzat ematen da Confianza Online irabazi asmorik gabeko elkarte espainiarrak Printers And Accesories, S.L.ren aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 325 euro erreklamatzekoa.

2.– Helaraz bekio Confianza Online irabazi asmorik gabeko elkarte espainiarrari, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Printers And Accesories, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala