Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4450

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 10/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 10/13.

Demandatzailea: Martha Becerra Zabala.

Abokatua: Javier Viaña de La Puente.

Prokuradorea: Otero.

Demandatua: Berthy Suarez Cuellar.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da, 2013-06-17an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Otero prokuradoreak Martha Becerra Zabalaren izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Berthy Suarez Cuellasen aurkakoa. Ondorioz, XXXXX adingabea (2002ko apirilaren 6an jaioa) dela-eta, guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko neurri hauek hartzen ditut:

1.– Adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta guraso-ahalaren titulartasuna guraso biek izango dute, nahiz eta amari bakarrik jardungo duen guraso-ahaldun gisa.

2.– Aitari ez zaio inolako bisita-erregimenik ezarri. Bere egoera aldatzen bada eta bisita-erregimena ezartzea nahi badu, aitak egiaztatu egin beharko du, eta horretarako ezarritako prozedurari ekin.

3.– Aitak adingabearentzako150 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du hilero.

Diru-kopuru hori urtero urtarrilaren 1ean eguneratuko da, 2011ko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak estatu osorako prestatutako kontsumoko prezioen indizearen gehikuntzaren indizea aplikatuz. Lehen eguneratzean (2014ko urtarrilaren 1a) kontuan hartuko da, erabaki hau ematen den egunaren eta 2013ko abenduaren 31ren artean izan den KPIren gehikuntza. Hurrengoetan, aurreko urteko KPIren gehikuntza aplikatu beharko da.

4.– Semearen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Aparteko gastuok behar bezala egiaztatu beharko dira eta bi gurasoek elkarrekin adostu beharko dituzte edo, adostasunik ez bada, epaileak eman beharko du horretarako baimena. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Elikagaiak, arropa, oinetakoak, sorospen mediko-farmazeutikoa eta hezkuntza ordaintzeko beharrezkoak ez direnak joko dira aparteko gastutzat.

Gastu ezohikotzat honakoak jotzen dira: Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen osasun-gastuak (dentista, ortodonzia, betaurrekoak, psikologoa, ...), adingabearen hezkuntzarako ezohikotzat jo daitezkeenak (eskola partikular beharrezkoak, eskolaz kanpoko aktibitateak, kirol jarduerak, udalekuak, goi-mailako ikasketak, ikasketa profesionalak edo unibertsitatekoak, atzerrira joan-etorriak eta hango egonaldiak, edo hezkuntzako zein formazioko kausak direla-eta familia-etxebizitzatik kanporako joan-etorriak eta hango egonaldiak...)

Mantenua ordaintzeko obligazioa eten egingo da semea adin nagusiko eta ekonomikoki burujabe egiten denean, betiere KZaren 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

Guztia ere, prozesuko kostuak adierazi gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4790 0000 00 001013 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta epaia eman zuen epailea egun horretan entzunaldi publikoan bertan izanik, nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Biakaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hamazazpian.

Berthy Suarez Cuellar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko irailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala