Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4449

EDIKTUA, 65/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, M.ª Jesus Alcorta Bilbaok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,

Fede ematen dut:

65/21 falta-judizioan, 2011-12-09ko epaia eman duela Estrella Cordón Rodriguez epaitegi honetako epaileak.

Pablo Salvador Sanchez (NAN: 16066056) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko irailaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala