Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4448

EDIKTUA, 39/13 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

39/13 apelazio-errekurtsoa, familia.

Errekurtso-egileak: Ali Laassairi.

Abokatua: Iñaki Andres Hernando.

Prokuradorea: Asunción Hurtado Madariaga.

Alderdi errekurritua: Bizkaiko Foru Aldundia, Raquel Gonzalez Tejada eta Ministerio Fiskala.

Gaia: guraso-ahala kentzea, arrunta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-05-10ean, eta honakoa da bere epaitza:

«Ezetsi egiten dugu epaitegietako prokuradore Asunción Hurtado Madariagak Ali Laassairi ordezkatuz jarritako demanda, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak 2011ko ekainaren 3an emandako epaiaren aurkakoa (853/10 prozedura arrunta). Horregatik, epai hori berresten dugu, eta alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu errekurtsoaren kostuak.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.»

Ali Laassairi errekurtso-egilearen egungo bizilekua ezezaguna denez (doako laguntza juridikoaren onura 2012ko maiatzaren 18an eman zitzaion), aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko irailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA


Azterketa dokumentala