Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4446

AGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Aztertu da Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2013-2014 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2013-2014 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzea:

Kodea: 01002077.

Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola.

Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz».

Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea, z/g.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

  • Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE Plana:
  • Espezialitatea: Barne Diseinua.
  • Espezialitatea: Diseinu Grafikoa.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOGSE Plana:
  • Lanbide-arlo artistikoa: Diseinu Grafikoa:
  • - «Argazkigintza artistikoa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • - «Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • Lanbide-arlo artistikoa: Barne Diseinua:
  • - «Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOE Plana:
  • Lanbide-arlo artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa:
  • - «Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • - «Argazkigintza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
  • - «Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala