Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4441

AGINDUA, 2013ko irailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Kontseiluaren estatutuak onartzeko dena.

Ikusi eta aztertu da: Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Kontseiluaren estatutuak onartzeko eskabide-espedientea, eta hurrengo aurrekarietan oinarriturik,

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazio Sailean (egun Herri Administrazioa eta Justizia Saila) honako eskabidea jaso zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren –maiatzaren 8ko 63/2012 Dekretuaz sortutakoaren– estatutuak onartzeko eskatzen zuena.

Bigarrena.– 2012ko urriaren 11n eta abenduaren 10ean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari eta Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialen Kontseilua Nagusiari honako hauek eskatu zitzaizkien: Profesionalen Elkargoei eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.4 artikuluan aurreikusitako derrigorrezko txostenak, eta 2012ko abenduaren 3an eta azaroaren 13an txosten bi jaso ziren.

Hirugarrena.– Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko Legeko 3.3 eta 10.n) ezarritako eskumenean oinarriturik, 2012ko abenduaren 11n Lehiaren Euskal Agintaritzari txostena eskatu zitzaion, zeina 2013ko abuztuaren 1ean jaso baitzen, eta bertan Elkargoaren Estatutuetako 4.c), 5.i), 17.c) y 12.c) artikuluak aldatu beharra planteatzen da

Laugarrena.– 2013ko abuztuaren 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Kontseiluari aipatu artikuluak aldatzeko eskatu zitzaion; eta 2013ko irailaren 4an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean jaso ziren Elkargoaren behin betiko estatutuak, beste haiek zuzentzearen ondoriozkoak.

Laugarrena.– Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen. Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

Bigarrena.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak du agindu bidez estatutuak onartzeari buruzko espediente hau emateko ardura, hala xedatuta baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2.1.2 eta 8.1.d) artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, bai eta Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua betez ere. Lege horren 33. artikuluan eta dekretu horren 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako dagokion sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez.

Hirugarrena.– Ondokoetan aurreikusitakoa bete da: Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoa sortzeko maiatzaren 8ko 63/2012 Dekretuko xedapen gehigarrietatik lehenengoa eta bigarrena; Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuko 35. eta 38. artikuluak; Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeko 33.3 eta 45. artikuluak. Izan ere, horietan honako hau ezartzen baita: estatutuak aldatzea zein onartzea eskudun sailari komunikatu behar zaio, sail horrek, eztabaidatu eta agindu bidez, behin betiko onar ditzan.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanetako Graduatuen Kontseiluaren estatutuak onartzea; zehazki, 2013ko irailaren 2ko 2012ko irailaren 17an, aipatu kontseiluaren Batzorde Kudeatzaileak hartutako erabakietan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

Bigarrena.– Kontseilu horren estatutuen onarpena argitaratzeko agintzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 16a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala