Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4440

EBAZPENA, 2013ko irailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko Unibertsitateko Katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2013ko maiatzaren 9ko erabakiaren bidez egin zen (2013-06-11ko EBO eta 2013-07-02 EHAA).

2013ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez (2013-06-11ko EBO eta 2013-07-02 EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EBO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Iñaki Heras Saizarbitoria jauna (NAN: 34097761 P) zenbakiduna, Unibertsitateko Katedraduna; jakintza arloa: «Enpresen Antolakuntza», Kodea: CUC8/1-D00054-8, Saila: «Enpresen Antolakuntz », Ikastegia Donostiako Enpresa Ikasketen U, Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2013ko irailaren 12a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-019ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala