Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4431

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 180/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 180/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: FCE Bank PLC Espainiako sukurtsala.

Abokatua.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Maria Gema Ituarte Urresti, Ainhitu, S.L. eta Angel Maria Ituarte Urresti.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-02-25ean: Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Josefina Llorente López epaitegietako prokuradoreak FCE Bank PLC Espainiako sukurtsalareni zenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Ainhitu, S.L. entitatea kondenatzen dut, zordun nagusia den heinean, auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: 26.266,52 euroko printzipala, gehi interpelazio judizialaren egunetik zenbateko horrek sortzen dituen legezko interesak; fidatzaile gisa, zenbateko horri Angel María Ituarte Urresti eta Maria Gema Ituarte Urresti demandatukideek egingo diote aurre solidarioki.

Kostuak ere demandatukideek ordainduko dituzte solidarioki.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Zainpean uzteko Kontuan, 1836.0000.04.0180.12 zenbakikoan. Diru-sarreraren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Angel María Ituarte Urresti eta Maria Gema Ituarte Urresti demandatuei behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko irailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala