Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4423

EBAZPENA, 2013ko urriaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, HAEEren baitako Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatuta Bilbon egitekoa den Hirigintzako XXXVII. Ikastarorako (2013-2014) eta Donostian egitekoa den Hirigintzako XXXVIII. (2013-2014) ikastaroen matrikula-bekak esleitzekoa.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2013ko uztailaren 24ko Ebazpenaren bitartez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu dituen Hirigintzako XXXVII. ikastaroa (Bilbon egitekoa) eta Hirigintzako XXXVIII. ikastaroa (Donostian egitekoa) egiteko deialdia zabaltzen du. Aldi berean, ikastaro horietan parte hartzeko 8 matrikula-beka eskatzeko deialdia egiten da (abuztuaren 2ko EHAA, 147. zk).

Hamaikagarren, hamabigarren eta hamahirugarren artikuluetan matrikula-beketarako oinarriak ezarri ziren, hau da, Bilbon egitekoa den Hirigintzako XXXVII. Ikastaroaren 4 matrikula-beketarako eta Donostian egitekoa den Hirigintzako XXXVIII. Ikastaroaren 4 matrikula-beketarako.

LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2013ko urriaren 1ean bildu eta gero, IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta ikastaro horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-beka zeinek irabazi duten zehaztu da.

Horrenbestez, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hirigintzako XXXVII. ikastaroaren (Bilbon egitekoa) matrikula ordaintzeko beken esleipena hutsik geratu dela adieraztea, eskatzaileek ez betetzeagatik baldintzak.

Bigarren artikulua.– Donostian egitekoa den Hirigintzako XXXVIII. Ikastaroaren matrikula ordaintzeko bekak esleitzea honako honi:

Lasa Adot, Arkaitz

Hirugarren artikulua.– Hirigintzako XXXVII. Ikastarorako (Bilbo) eskatutako matrikula-beka ukatzea eskatzaile hauei:

Elorriaga Berrojalbiz, Janire (kausa: muga ekonomikoa gainditzea)

Araitoarro Ramos, Sergio (kausa: muga ekonomikoa gainditzea)

Laugarren artikulua.– Hirigintzako XXXVI. Ikastarorako (Donostia-San Sebastián) eskatutako matrikula-beka ukatzea eskatzaile hauei:

Jiménez Lasheras, Iñigo (kausa: muga ekonomikoa gainditzea)

Bosgarren artikulua.– XXXVII. Ikastaroko (Bilbo) Prozesutik kanpo uztea honako eskatzaile hauei:

Yuguero Suso, Estibaliz (kausa: eskabidea epez kanpo aurkeztea).

Seigarren artikulua.– XXXVII. Ikastarorako (Bilbo) prozesutik kanpo uztea honako eskatzaile hauei:

Martinez Escudero, Leire (kausa: 2012-2013 Hirigintzako XXXVI. Ikastaroko modulu bat eginda izatea, eta hori dela-eta ikastaro osorako sarbiderik ez izatea).

Zazpigarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruz, berariaz, ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala