Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4293

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian aipatzen den espedienteari buruzkoa (L_2013_01_13_I).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA:

Bi aldiz saiatu arren, Garbiñe Erausquin Fernandez andreari ezin izan zaio agiriak aurkezteko errekerimendua egin, L_2013_01_13_I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta, era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen zaio:

– Aitaren PFEZaren aitorpenaren likidazioaren fotokopia, Zerga Agentziak edo dagokion foru aldundiak egindakoa, eta eskaera sorrarazi duen umearen jaiotza edo adopzioaren urtea baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokiona. Salbuetsita daudelako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren aitorpena egin ez dutenek dagokion erakundeak emandako salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen zaio aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 31a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala