Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4291

IRAGARKIA, Viajes Fermar, S.L. sozietateari 2013ko ekainaren 12an 48-OT-F-2013-5 zehapen espedientean instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Viajes Fermar, S.L. enpresari (IFK: B48303044) jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, bere azken helbidean hainbat saio egin arren –Pérez Galdos kalea 1, Bilbao–, argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko turismo arloko arauak bete ez izana.

Legezko oharrak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Bilbao, 2013ko ekainaren 18a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala