Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4290

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sareko geltokietan eta beste tegi batzuetan igeltserotzako mantenimendua egiteko zerbitzuaren lizitazioa argitara emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Trenbide Sarearen instalazio, tranbia eta beste tegi batzuetan igeltserotzako mantenimedua kontratatzea.

c) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 48 hilabete.

e) Luzapenak: bai. 12 hilabete, pleguetan ezarritakoaren arabera.

f) Loteak: bai.

A lotea: Bizkaiko geltokiak eta beste tegi batzuk eta

B lotea: Gipouzkoako geltokiak eta beste tegi batzuk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehienezko aurrekontua: bostehun eta berrogei mila (540.000) euro, BEZik gabe.

A lotea: Bizkaiko geltokiak eta beste tegi batzuk (232.000 euro).

B lotea: Gipuzkoako geltokiak eta beste tegi batzuk (308.000 euro).

5.– Bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Orokorra.

b) Kalea: San Bizente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea:

http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/es/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/es_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko azaroaren 11.

g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzea:

http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso2787/es_doc/es_arch_expjaso2787.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/es/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do?estado=AL&origenSubHome=busquedaPersonalizada

7.– Kontratistaren betebeharrak: baldintza zehatzen pleguan eta baldintza tekniko zehatzen pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko azaroaren 18a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, San Bizente kalea 8, 14. solairua, Albia eraikina 1, 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Bestelako argibideak: baldintza zehatzen pleguan eta baldintza tekniko zehatzen pleguan zehaztutakoak.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2013ko irailaren 26a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala