Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4289

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako egoitzetan edari beroak eta hotzak eta aperitiboak saltzeko makina automatikoak instalatu eta kudeatzeko zerbitzua lizitatzeari buruzkoa (Espedientea: 031/14).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 031/14.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bai, esleipena loteka egin ahalko da.

c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: kontratuaren ezaugarriak ikusirik, Administrazioak ez du inongo ordainketarik egingo zerbitzu hau emateagatik. Enpresa esleitzaileek zuzenean kobratuko diete erabiltzaileei eskaintzarik merkeenaren esleipenean ezarritako prezioaren bidez.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: 1.000 euro loteko.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 28 52 00.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es, aecheandia@hsdi.ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko urriaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena izan beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza erakunde batek kontratu horretarako berariaz egindako txostena aurkeztu beharko da, kontratuaren zenbatekorako kaudimena duela egiaztatzen duena (150.000 euro, BEZa barne).

Gaitasun teknikoa egiaztazteko: azken hiru urteetan egindako lanen (kontratu honen altzeko helburua dutenen) aurkeztu beharko da; eta horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan. Horietako hiru egiaztatzeko dokumentuak erantsi beharko dira.

Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatzea –lizitatzaileari buruzkoak jasoko dira bertan–. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urriaren 23a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu behar dira («A» eta «B»), administrazio klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (N-104 errep., 356. km.), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri diren egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1.– Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Eguna: 2013-10-30.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 30a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala