Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4287

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 686/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 686/13 hitzezko judizioa bideratu da, Ivan Sarralde Garcia jaunak eskatuta, Estibaliz Perez Guinea andrearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

160/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamahiruko irailaren laua.

Alderdi demandatzailea: Ivan Sarralde Garcia jauna.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Estibaliz Perez Guinea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko gainerakoak (13).

EPAITZA

Estíbaliz Pérez Guinea andrearen aurka (NAN: 72735336-K), Iván Sarralde García jaunak (NAN: 16288566-N) zenbateko bat erreklamatzearen gainean aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta ondorioz:

Iván Sarralde García juanari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Estíbaliz Pérez Guinea andrea: 40 euro; kopuru horren legezko interesa, 2013ko maiatzaren 15etik ebazpen honen datara artekoa. Baina, guzti horrek ez du eragotziko PZLko 576. artikulua aplikatzea, baldin eta beharrezkoa bada epaia betearaztea.

Beren-beregi kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko irailaren lauan.

Estibaliz Perez Guinea demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko irailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala