Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4281

EDIKTUA, seme-alaba adingabeentzako neurrietarako 759/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 759/12, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Raquel Vinuesa Cobos.

Abokatua: José Andrés Martínez Fernández.

Prokuradorea: Hijon.

Demandatua: Tomas Calzado Sanchez.

Gaia: seme-alabenganako neurriak.

Judizio horretan epaia eman zen, 2010-07-04an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Raquel Vinuesa Cobos andreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Tomás Calzado Sánchez juanaren aurkakoa, eta, horrenbestez, adingabekoari dagokionez, honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Seme adingabekoaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio; eta amari bakarrik ematen zaio, halaber, adingabekoaren gaineko guraso-ahala.

2.– Aitaren eta semearen arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Aitak hileko bere diru-sarrera garbien % 20 ordainduko dio amari; hilean, gutxienez, 100 euro. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuta. Gutxieneko zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte semearen ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduen aparteko gastuak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

5.– Prozesuko izapide honetan ez da bestelako neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4709. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Tomas Calzado Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala