Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4280

EDIKTUA, 123/12 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 123/12 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Miren Agurtzane Azcarate Aguirre andrea.

Abokatua: Torres Amann, Gabriel.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez jauna.

Alderdi errekurritua: Ane Azcarate Congresos y Eventos, S.L. eta Felix Rodriguez Mayora.

Gaia.

Errekurtso horretan, epaia eman zen, 2013ko ekainaren 21ean, eta honako hau da haren epaitza:

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiak 87/11 zenbakiko prozedura arruntaren autoetan 2011ko azaroaren 14an emandako epaiaren aurka Miren Agurtzane Azkarate Aguirre andrea prozesuan ordezkatzen duenak aurkeztutako apelazio errekurtsoa –erroilu honetatik datorrena– ezetsi egiten dugu; eta berretsi egiten dugu aipatu ebazpena. Ez da gora jotzeko errekurtso honen kosturik ezartzen berariaz.

Ane Azcarate Congresos y Eventos, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala