Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4278

AGINDUA, 2013ko irailaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko baimena ematen duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bitartez aldatutakoak, 8.2 artikuluan zehazten duenez, Estatu osoan baliotasuna duten titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzeko eta kentzeko erabakia autonomia-erkidegoek hartuko dute, bai Gobernu Kontseiluak proposatuta, bai beren ekimenez, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren adostasuna dutela; bi kasuetan, Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena beharko da.

Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legearen 51. artikuluak Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren egokitzapena arautzen du. Unibertsitateen eskumena duen sailak eta unibertsitateek berek bultzatuko dituzte ikasketa-planetan, kreditu- eta balorazio-sistemetan eta beste edozein arlotan euskal unibertsitate-sistema Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan txertatzeko eta Europako titulazio-gehigarriaren diploma emateko egin behar diren egokitzapenak.

Ikasketa ofizialen ezartzea bi dekretu hauek arautzen dute: batetik, Unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatuak); eta bestetik, urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, gradu, master eta doktoregoko tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluak xedatzen duenez, hiru ziklo hauetan egituratuko dira Estatu osoan baliotasuna duten titulu ofizialak lortzeko unibertsitate-ikasketak: Gradua, Masterra eta Doktoregoa.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikuluan, gradu, master eta doktorego unibertsitate-ikasketak ezartzeko baimena lortzeko prozedura araututa dago. Bertan esaten denez, behin Unibertsitate Kontseiluak aldeko txostena emanez gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu bat prestatuko du, gradu, master eta doktorego unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena emango duena.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak, bere Gobernu Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, 2013ko uztailaren 17an onartu du 2013-2014 ikasturtetik aurrera masterreko titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea erabaki du.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Unibertsitate Kontseiluak, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren 25.7 artikuluarekin bat etorriz, eta behin ANECA Kalitatea eta Kreditazioa Ebaluatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio-txostena jaso ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak master-ikasketei buruz aurkeztutako proposamenari (I. eranskinean zerrendatua) aldeko irizpena ematea.

Horregatik guztiagatik, gradu, master eta doktoregoko tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua betez, eta behin 2013ko maiatzaren 22ko bilkuran Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari aurkezturik jakinaren gainean egon dadin eta txostena egin dezan, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizialak, I. eranskinean zerrendatuta daudenak, ezarri eta kentzeko baimena ematea. Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatutako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betez kenduko dira ikasketak.

2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatuta dauden unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialak ezartzeko baimena besterik gabe ematea. Horretarako, bi hauek bete behar dira: batetik, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikulua; eta bestetik, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren 25.8 artikulua (errege-dekretu horrek Unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatu zuen).

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena Gobernuari igor diezaion, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dadin eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman dezaten.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lau urte igaro aurretik berritu beharko da baimendutako master-ikasketa ofizialen egiaztapena, hasierako ikuskapen-egunetik hasita. Berritze hori urriaren 16ko 205/2012 Dekretuan ezarritako prozedurari egokituko zaio (dekretu horren bidez, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-tituluen egiaztapena berritzeko prozedura eta epeak ezartzen dira).

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 19. artikulua betez, ikasturte bakoitzaren matrikulazio epea bukatu ondoren, abenduaren 30a baino lehenago betiere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera memori bat bidali beharko du, dagozkion matrikulazio-datuei eta aurreko ikasturteko titulazio bakoitzaren kostu ekonomikoari buruzkoa. Dekretu horren II. eta III. kapituluetan zerrendatutako baldintzaren bat bete ezean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak unibertsitateari eskatu dio zuzentzeko behar diren neurriak har ditzan. Baldintza horrek bete gabe jarraitzen badu, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki beharko du ikasketa hori berriro prozedura batean aztertzea bere egiaztapenari eusteko, edo berriro ez eskaintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala