Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4277

AGINDUA, 2013ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Irun» Helduen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Irungo (Gipuzkoa) «Irun» Helduen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztutako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– CEPA «Irun» HHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea: aurrerantzean CEPA «Bidasoaldea» HHI izango du izena. Ikastetxe hori Irun udalerriko (Gipuzkoa) Olaberria kaleko 8. zenbakian dago eta 20008416 kode-zenbakia dauka.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala