Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4267

EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko Katedradun bat izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2013ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez egin zen (2013-06-11ko EBO eta 2013-07-02 EHAA).

2013ko maiatzaren 9ko ebazpenaren bidez (2013-06-11ko EBO eta 2013-07-02ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EBO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

José Luís Martín González jauna (NAN: 78865001-W) zenbakiduna, Unibertsitateko Katedraduna; jakintza arloa: «Teknologia Elektronikoa», Kodea: CUC8/1-D00237-3, Saila: «Teknologia Elektronikoa », Ikastegia Bilboko Ingeniaritza GET, Hizkuntza-eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2013ko irailaren 18a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-09ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala