Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4266

374/2013 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak–, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Azaroaren 18ko 1681/2011 Errege Dekretuak Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak zehazten ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du abenduaren 22ko 2034/1995 Errege Dekretua, Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren titulua arautzen zuena.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1147/2011 Errege Dekretuak 8.2. artikuluan xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege-dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 18ko 1681/2011 Errege Dekretuaren babesean.

Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko uztailaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

● Izena: Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioa.

● Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

● Iraupena: 2.000 ordu.

● Lanbide-arloa: Irudia eta Soinua.

● Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

● Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da ikus-entzunezkoak, ikuskizunak eta ekitaldiak produzitzeko baliabide ekonomikoak, materialak, teknikoak eta giza baliabideak planifikatzea, antolatzea, gainbegiratzea eta kudeatzea, eta, horretarako, batetik, produkzioaren planak edo helburuak denboran betetzen direla ziurtatzea, eta, bestetik, ezarritako kostu eta kalitateko baldintzak betetzen direla ziurtatzea.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuek dituzten ezaugarri formalak eta adierazpenekoak ondorioztatzea, dagokien dokumentazio teknikoa aztertuz, eta, betiere, proiektuok errealizatzeko helburuak betez.

b) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuak produzitzeko behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak banakatzea, eta, eskuratu ahal izateko, zer ezaugarri espezifiko duten zehaztea.

c) Proiektuen produkzioa planifikatzea, zer fase dituzten ezarrita, eta, behar besteko autonomiaz eta eraginkortasunez, denborak, baliabideak, kostuak eta kalitateak optimizatuta.

d) Aurrekontuei begira ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuek zer kostu duten kalkulatzea; proiektuaren ezaugarriak kontuan izanik, finantzatzeko modu eta iturririk egokienak ebaluatzea, eta, hartara, proiektuen bideragarritasuna aztertzeko lana egitea.

e) Giza baliabide teknikoak eta artistikoak hautatzeko eta kontratatzeko kudeaketa-lana egitea, eta ziurtatzea haiek badutela egokitasuna eta prestasuna ikus-entzunezkoaren laneko planean aurreikusten den denboran jarduteko nahiz ikuskizuna edo ekitaldia komertzializatu eta ustiatzeko planean aurreikusten den denboran jarduteko.

f) Baliabide teknikoen, materialen, espazialen eta logistikoen eskuragarritasuna eta zuzkidura kudeatzea eta antolatzea; horretarako, haien hornikuntza, egokitasuna eta funtzionamendua ziurtatzea, eta kontratazioak, erosketak, eraikuntzak eta alokatzeak bideratzeko programak lantzea.

g) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuak gauzatzean, laneko plana aplikatzen dela kontrolatzea, eta azkar eta modu eraginkorrean aurre egitea proiektuaren edozein fasetan sor litezkeen gorabeherei.

h) Proiektuaren fase bakoitzean, hartarako izendatuta dagoen aurrekontua kudeatzea, eta, desbideratzeren gertatuz gero, hura atzeman eta zuzentzeko soluzioak ematea.

i) Ikus-entzunezko lanak, ikuskizunak eta ekitaldiak sustatzeko planak garatzea; horretarako, planen aplikazioa gainbegiratzea, planen emaitzen jarraipena egitea eta, ezarritako helburuak betetzen ez badira, zuzenketak egitea eta irtenbideak ematea.

j) Azken bezeroari ikus-entzunezko produktua egoera egokian entregatzea, eskakizun guztiak beteta; horretarako, produktua izendatuta dituen helburu-baliabideetara egokitzea (zinema, bideoa, multimedia, irratia edo bestelakoren bat), eta lanbideko arau estandarizatuak edo kontratu bidez ezarritakoak betetzea.

k) Ikuskizun-lanaren edo ekitaldiaren komertzializazio-plana betetzen dela kontrolatzea, izan lokal iraunkor batean, izan kanpoko esparru mugatu batean edo bira batean; horretarako, baliabideen optimizazioa irizpidetzat hartzea, eta leialtasuna gordetzea proiektuak zehaztua duen irizpide artistikoari eta komunikatiboari.

l) Ikus-entzunezko lana, ikuskizuna edo ekitaldia ustiatzeko planean parte hartzea, eta, ikus entzunezkoen banatzaileekin, emanaldi-aretoekin, emisoreekin eta ikuskizunak banatzeko plataforma edo sareekin negoziatzerakoan, ekarpenak egitea, proiektua amortizatu eta haren errentagarritasuna ziurtatu ahal izateko.

m) Proiektuen alderdi teknikoak, logistikoak, administratiboak eta fiskalak ixteari lotutako jarduerak kudeatzea; horretarako, produkzio-prozesuan sortutako dokumentazioa antolatzea, eta azken balantze bat egitea, etorkizuneko proiektuak optimizatzeko oinarria egon dadin.

n) Hedabideak, ikuskizunak eta ekitaldiak arautzen dituen lege-esparrua aplikatzea, eta indarreko legeria bete eta betearaztea.

ñ) Lanak egiterakoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien tresnak aplikatzea –sektoreak berezko dituenak–, eta tresna horien gaineko ezagutza etengabe eguneratzea.

o) Laneko egoera berrietara egokitzea, eta, horretarako, lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak egunean izatea, prestakuntza eta dauden baliabideak bizialdi osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

p) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen eremuan, eta sormena, berrikuntza eta hobetzeko gogoa erabiliz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

q) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

r) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

s) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, eta, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat.

t) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate kudeaketako prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

u) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.

v) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

– Lanbide-kualifikazio osoak:

a) Zinematografiako eta ikus-entzunezko lanetako produkziorako laguntza. IMS221_3. (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC0703_3: Zinematografiako proiektuen eta ikus-entzunezko lanen produkzioa antolatzea.

UC0704_3: Zinematografiako proiektuen eta ikus-entzunezko lanen produkzioko baliabideak kudeatzea.

UC0705_3: Zinematografiako eta ikus-entzunezko lanen produkzioaren lan-prozesuak gainbegiratzea.

b) Telebistako produkziorako laguntza. IMS074_3. (295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC0207_3: Telebistako proiektuen produkzioa antolatzea.

UC0208_3: Telebistako produkzioko baliabideak kudeatzea.

UC0209_3: Telebistako produktuaren lan-prozesuak kontrolatzea eta egiaztatzea.

c) Zuzeneko ikuskizunetako eta ekitaldietako produkziorako laguntza. IMS437_3. (1957/2009 Errege Dekretua, abenduaren 18koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC1405_3: Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien proiektuen aurreprodukzioa antolatzea eta kudeatzea.

UC1406_3: Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien produkzioa eta antzezpena kudeatzea.

UC1407_3: Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien proiektuen emaitzak ebaluatzea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek edozein motatako ikus-entzunezko programen produkzioaren sektorean egiten dute lan (zinema, bideoa, multimedia, telebista, irratia eta new media), baita ikuskizunen produkzioaren sektorean ere (arte eszenikoak, musika-produkzioak eta ekitaldiak).

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

Zinema-produkzioko laguntzailea.

Bideo-produkzioko laguntzailea.

Telebista-produkzioko laguntzailea.

Animazio-produkzioko laguntzailea.

Multimedia-produkzioko laguntzailea.

Irrati-produkzioko laguntzailea.

Zuzeneko ikuskizunetako eta ekitaldietako produkzio-burua.

Zuzeneko ikuskizunetako eta ekitaldietako produkzio-laguntzailea.

Konpainiako gerentea.

III. KAPITULUA
HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Ikus-entzunezko programen, ikuskizunen eta ekitaldien produkzioan biltzen diren adierazpen- eta komunikazio-kodeak balioztatzea, haien egitura funtzionala eta erlazioak analizatuta, eta, hartara, proiektuen ezaugarri formalak eta adierazpenekoak ondorioztatzea.

b) Ikus-entzunezko, ikuskizunetako eta ekitaldietako proiektuen produkzioan esku hartzen duten giza baliabideen, baliabide teknikoen eta materialen ezaugarriak proiektuaren premia espezifikoekin erlazionatzea, ondoren horiek xehatzeko.

c) Ikus-entzunezko lan, ikuskizun edo ekitaldi baten proiektua zer fasetan banatzen den ebaluatzea, denborak, baliabideak, kostuak eta kalitateak optimizatuko dituzten estrategiak balioztatuz, eta, hartara, produkzioa planifikatzea.

d) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuak abian jartzeak dakartzan produkzio-kostuak balioztatzea, finantziazio-formen eta -iturrien ezaugarriak bereiziz, eta, hartara, aurrekontuak osatzea.

e) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien produkzioan behar diren giza baliabide teknikoen eta artistikoen kontratuen ezaugarriak bereiztea, proiektuaren errealizazioan zer funtzio eta ardura dagokien balioztatuta, eta, hartara, giza baliabide horiek hautatu eta kontratatzeko kudeaketa-lana egitea.

f) Baliabide teknikoen, materialen, espazialen eta logistikoen kontratuen ezaugarriak bereiztea, baliabideok lortzeko moduaren ezaugarriak balioztatuta, eta, hartara, ikus-entzunezkoaren, ikuskizunaren edo ekitaldiaren proiektuaren fase bakoitzean izango duten eskuragarritasuna planifikatzea.

g) Ikus-entzunezko lan, ikuskizun edo ekitaldi baten proiektuaren eguneroko kudeaketan eragiten duten aldagaiak balioztatzea, eta proiektuaren laneko plana nola aplikatzen den kontrolatzean ikusten diren arazo eta gorabehera ohikoenak konpontzeko estrategiak ezagutzea.

h) Ikus-entzunezko lan, ikuskizun edo ekitaldi baten proiektuaren kontrol ekonomikoko erabakietan eragiten duten aldagaiak ebaluatzea, desbideratze-tipologia arruntenak eta proiektuaren aurrekontuaren kudeaketa bermatzeko egin behar diren zuzenketak erlazionatuta.

i) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen edo ekitaldien proiektuetan aplika daitekeen marketinaren estrategiak eta tresnak balioztatzea, haien jarraipenean eta kontrolean zer elementu eta erlazio dauden identifikatuta, eta, hartara, sustapen-planak garatzea.

j) Ikus-entzunezko produktuen amaierako prestaketa egiteko dauden eskakizun estandarizatuak bereiztea, kontratuen baldintzak eta produktuaren helburu-baliabideak kontuan izanda, eta, hartara, azken bezeroari ikus-entzunezko produktua entregatzeko eskakizunak betetzea.

k) Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuak ustiatzeko eta komertzializatzeko baldintzak balioztatzea, antzeztoki motagatik sortutako aldagaiak eta lanaren irizpide artistikoari edo komunikatiboari leialtasuna gordetzeko beharra kontuan izanda, eta, hartara, ikuskizun-lanaren edo ekitaldiaren komertzializazio-plana betetzen dela kontrolatzea.

l) Ikus-entzunezkoen banaketa-enpresen, emanaldi-aretoen, emisoreen eta ikuskizunak banatzeko plataforma edo sareen ezaugarriak ebaluatzea, horien funtzionamendu-egiturak, jarduteko arauak eta produktoreekiko harremanak aztertuta, eta, hartara, ikus-entzunezko lana, ikuskizuna edo ekitaldia ustiatzeko planaren errealizazioan parte hartzea.

m) Ikus-entzunezkoen, ikuskizunen eta ekitaldien proiektuen produkzioari dagokion dokumentazioa sortu, bildu eta kontrolatzeko prozesu osoak antolatzea, aurreikuspenen eta gauzatzeen arteko kontraste-teknikak erabiliz, eta, hartara, proiektuen alderdi teknikoak, logistikoak, administratiboak eta fiskalak ixteko kudeatze-lana egitea.

n) Hedabideak, ikuskizunak eta ekitaldiak arautzen dituen legeria interpretatzea, proiektuen produkzioa kudeatzean zer ondorio dituen aztertuta, eta, hartara, ikus-entzunezkoaren, ikuskizunaren edo ekitaldiaren proiektuari lege-esparrua aplikatzen zaiola bermatzea.

ñ) Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen sektoreari dagozkion komunikazioaren eta informazioaren teknologiei lotutako programa, gailu eta protokoloek zer erabilera duten bereiztea, haien ezaugarriak eta aukerak aztertuta, eta, hartara, proiektuen kudeaketan aplikatzea.

o) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

p) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, laneko prozesuetan eta antolamenduan nahiz bizitza pertsonalean agertzen diren erronkei erantzuteko.

q) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea; hala, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egitea eta irtenbidea ematea.

r) Lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

s) Komunikazio-teknika eta -estrategiak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, eta, hartara, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzea.

t) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta, hartara, ingurune seguruak bermatzea.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

v) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, eta, hartara, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioestea eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetu ahal izatea.

w) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

x) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2.– Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Ikus-entzunezko proiektuen plangintza.

b) Zinema-, bideo- eta multimedia-proiektuen kudeaketa.

c) Telebista- eta irrati-proiektuen kudeaketa.

d) Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen plangintza.

d) Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen kudeaketa.

f) Adierazpen-baliabide ikus-entzunezkoak eta eszenikoak.

g) Bitarteko tekniko ikus-entzunezkoak eta eszenikoak.

h) Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen administrazioa eta sustapena.

i) Ingeles teknikoa.

j) Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzio-proiektua.

k) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

l) Enpresa eta ekimen sortzailea.

m) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

7. artikulua.–Irakasleak.

1.– Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

2.– Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. paragrafoan adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

3.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.

Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Zientziak eta Teknologiak modalitatea ikasi dutenek.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

1.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

2.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baliozkotze-araubidea ezarriko du Ikus entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikaria titulua dutenen eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-titulua dutenen artean. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.

5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

6.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko– VI.eranskinean jasotzen da.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluak azaroaren 18ko 1681/2011 Errege Dekretuan ezarritako Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango ditu. Hona aipatutako tituluak:

Programen Produkzioa, Irudia eta Soinua adarra.

2.– Abenduaren 22ko 2034/1995 Errege Dekretuak ezarritako Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen goi-mailako teknikariaren tituluak eta azaroaren 18ko 1681/2011 Errege Dekretuak ezartzen duen Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

3.– Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO

UZTAILAREN 2KO 374/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
UZTAILAREN 2KO 374/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Ikus-entzunezko proiektuen plangintza

Kodea: 0915

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 15

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ikus-entzunezko proiektu baten errealizazio-aukerak balioztatzen ditu, eta, horretarako, haren ezaugarri espezifikoak eta produkzioa gauzatzeko behar diren prozesuak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Antolakuntzako eta enpresako funtzioen ezaugarriak finkatu ditu, bai eta ikus-entzunezko proiektu baten errealizazioan dauden produkzioko prozesuak eta faseak ere, bertan bildutako dokumentazioaren analisian eta interpretazioan oinarrituz.

b) Ikus-entzunezko lan baten produkzioan biltzen diren erantzukizunak eta funtzio profesionalak definitu ditu, lanaren tipologia posiblea (zinema, bideoa, telebista, multimedia, irratia eta new media), irismena edo neurriak eta generoak kontuan hartuz.

c) Ezaugarrien eta errekerimenduen analisian oinarrituz, ikus-entzunezko proiektu baten errealizazioan erabiliko dituen ekipamendu teknikoen eta teknologien ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak definitu ditu.

d) Garatu behar duen ikus-entzunezko proiektu baten generoko ezaugarriak, komunikazio-nahikotasuna, programazioko emankizun-zerrenda batean duen egoera posiblea, eta guztientzako alderdi formalak, estetikoak eta diseinukoak zehaztu ditu, bertan bildutako dokumentazioa analizatu ondoren.

e) Tipologia (zinema, bideoa, telebista, multimedia, irratia eta new media), irismena edo neurriak eta generoa kontuan hartuz, ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko finantziazio-premia orokorrak aintzat hartu ditu.

2.– Ikus-entzunezko proiektu baten produkzioan esku hartzen duten baliabideak xehatzen ditu, eta, horretarako, euren ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak produktu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Oinarrizko dokumentua produkzioko unitate logikotan azpibanatu du, garatu behar duen ikus-entzunezko proiektuaren tipologia (zinema, bideoa, telebista, multimedia, irratia eta new media) kontuan hartuz.

b) Ikus-entzunezko proiektu baten fase guztiak errealizatzeko behar diren giza baliabide artistiko eta teknikoen beharrak definitu ditu.

c) Ikus-entzunezko proiektu baten fase guztien errealizaziorako behar diren baliabide teknikoen, materialen, makineriaren eta ekipoen beharrak definitu ditu.

d) Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako behar diren kokaguneen, dekoratuen, estudioen premiak definitu ditu, haiek girotu beharra ere kontuan izanda.

e) Ikus-entzunezko proiektu bat errealizatzeko ikusmenaren, irudiaren eta soinuaren arloetako dokumentazioari dagozkion premia zehatzak definitu ditu.

f) Ikus-entzunezko proiektu bat errealizatzeko premia guztiak zerrenda koherentetan taldekatu ditu, produkzioko unitate logikoen arabera (eszenak, sekuentziak, multzoak, kokaguneak, dekoratuen multzoa edo sailkatzeko beste item batzuk).

g) Bertako baliabideen antolaketa eta kanpoko baliabideetara jotzeko aukera hartu ditu kontuan ikus-entzunezko proiektu bat abian jartzeko.

h) Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako behar diren baliabideak identifikatzean optimizazio ekonomikoko, funtzionaleko eta antolakuntzako irizpideak aplikatu ditu.

3.– Ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko erabilitako baliabideen ezaugarriak zehazten ditu, eta, horretarako, produkzio-modu posibleekin, sektoreko finantziazio-iturriekin eta aurrekontuen aukerekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko proiektu baten produkzioan ezarritako errekerimendu eta aukera ekonomikoekin bateragarri diren behin betiko giza baliabideen, baliabide materialen eta logistikoen behar espezifikoak bereizi ditu.

b) Ikus-entzunezko proiektu bat errealizatzeko baliabide teknikoak eta materialak alokatzeko, eraikitzeko edo erosteko prozedura egokia erabaki du, modalitate bakoitzak eskaintzen dituen alde onak eta txarrak, eta erabileraren beharrak balioztatu ondoren.

c) Ikus-entzunezko produkziorako zerbitzuetako enpresen katalogoetan prozedura estandarizatuen bidez kontsultatu ondoren, hornitzaileei eskaintzak egiteko eskaera-dokumentuak formalizatu ditu. Kontsultatutakoak: teknikarien eta aktoreen agentziak; hitzarmen kolektiboak; bidaia-agentziak; garraio-agentziak; alokatzeko, erosteko edo eraikitzeko enpresak, eta beste batzuk.

d) Baliabideen zehaztapenean oinarrituz, ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako eskubideen negoziazioa eta baimenak eskatzeko premia zehatzak ondorioztatu ditu.

e) Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako produkzio-modu egokiari (bertakoa, elkartua, koprodukzioa edo beste bat) buruzko erabakiak dituen eraginak kalkulatu ditu, aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak justifikatuz.

f) Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako, finantziazio-modu posibleak eta iturri ekonomikoen plana proiektatu ditu.

g) Ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko laguntza publikoak eta pribatuak, eta diru-laguntzak eskatzeko beharrezko administrazio-izapideak simulatu ditu eta dokumentuak formalizatu ditu.

4.– Ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko prozesua planifikatzen du, eta, horretarako, diseinuan aplikatutako prozesu metodologikoa eta hartutako erabakiak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Baliabidearen (zinema, telebista, multimedia, irrati eta new media), generoaren eta bere irismenaren edo neurrien arabera, ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko antolakuntza-sistema eta lanaren behin betiko faseak zehaztu ditu.

b) Xehatze-zerrenden analisian oinarrituz, ikus-entzunezko proiektu baten produkzio-fase bakoitzerako beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak eta logistikoak esleitu ditu.

c) Produkzioko, blokeetako edo ikus-entzunezko proiektua azpibanatu duten beste edozein unitate koherenteren sekuentzietako bakoitza erregistratzeko behar duten denbora kalkulatu du.

d) Baliabideak optimizatzeko eta denborari lotutako irizpideak kontuan hartuz, ikus-entzunezko proiektuaren produkzioaren, blokeen edo beste unitate koherente batzuen sekuentzien erregistro-ordena erabaki du.

e) Ikus-entzunezko proiektuaren produkzioko faseetan halabeharren bat gertatuz gero soluzioak edo jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

f) Eskura dagoen aurrekontura, tarteko eta amaierako produktuak aurkezteko epeetara, eta eskatutako kalitatera doikuntza egiaztatu du.

g) Ikus-entzunezko proiektuaren errealizazio-prozesu osoan (aurreprodukzioa, erregistroa eta postprodukzioa) ingurumeneko eta laneko arriskuak prebenitzeko arauak betetzen direla hartu du kontuan.

h) Ikus-entzunezko proiektu baten produkzio-prozesuaren plangintza- eta jarraipen-dokumentazioa osatu du.

5.– Ikus-entzunezko proiektu baten aurrekontua osatzen du, eta, horretarako, proiektua osatzen duten partiden eta kontzeptuen kostuak, batetik, eta merkatuko prezioak eta produkzio-estandarrak, bestetik, alderatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Garrantziaren edo neurrien eta finantziazioaren arabera, ikus-entzunezko proiektu baten kudeaketa ekonomikorako aurrekontu-eredua, informatikako aplikazioa eta kalkulu-prozedura egokiena aukeratu ditu.

b) Ikus-entzunezko proiektuaren produkzio-planaren analisian oinarrituz, aurrekontu-partidetan giza baliabideen, baliabide materialen, logistikoen eta beste edozein motatakoen beharrak taldekatu ditu.

c) Ikus-entzunezko proiektu bat produzitzeko ezarritako ezaugarri eta aukera ekonomikoetara ondoen egokitzen diren ikus-entzunezko produkziorako zerbitzuen hornitzaileei (aktoreen eta teknikarien agentziak, hitzarmen kolektiboak, bidaia-agentziak, garraio-agentziak, alokatzeko, erosteko edo eraikitzeko enpresak eta beste batzuk) galdetu ondoren eskaintza egokienak aukeratu ditu.

d) Behar den unean ikus-entzunezko proiektu bat administratzen eta kudeatzen gastu arruntei aurre egiteko likidezia erabiltzeko aukera emango duen gastuen aurreikuspena ezarri du.

e) Ikus-entzunezko proiektu baten epeari, kostuari eta kalitateari buruz aurrez definitutako helburuak betetzeko eta optimizatzeko irizpideak kontuan hartuz baliabide ekonomikoak proiektatu ditu.

f) Ikus-entzunezko produkzio baten aurrekontua osatzeko eta ondoren kudeatzeko informazio guztia idatziz jasotzen duen memoria ekonomikoaren zatia osatu du.

B) Edukiak:

1.– Ikus entzunezko proiektuen errealizazio-aukerak balioztatzea

Ikus-entzunezko proiektu baten bideragarritasuna zehazten duten txostenak egitea:

– Produkzioko prozesuak eta faseak balioztatzea.

– Beharrezko ekipamendu teknikoen eta teknologien ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak analizatzea.

Generoko ezaugarriak, komunikatzeko intentzionalitatea, programazioko emankizun-zerrendan duen egoera posiblea eta alderdi formalak, estetikoak eta diseinukoak zehaztea.

Finantzatzeko premia orokorrak kalkulatzea.

Ikus-entzunezko produkzio baten dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko informatikako aplikazio profesionalak erabiltzea.

Ikus-entzunezko industriaren antolamendu-egitura eta funtzioak: zinema, bideoa, telebista, multimedia, irratia eta new media.

Ikus-entzunezko produkzio-prozesuen tipologia: faseak eta ezaugarriak ingurunearen eta teknologiaren arabera.

Industria zinematografikoa, bideografikoa eta telebistakoa, ikus-entzunezko produkzio-jardueren eboluzio historikoaren arabera.

Ikus-entzunezko generoak eta produktuak. Denontzako diseinuaren eragileak.

Ikus-entzunezko produktuen produkzioan organigramak eta funtzio profesionalak.

Ikus-entzunezkoak produzitzeko prozesuak.

Irrati- eta telebista-etxeen programazioa.

Zinemako, bideoko eta multimediako lanen finantziazioa.

Ikus-entzunezko proiektu baten bideragarritasuna zehazteko prozesuak.

Burututako lana gauzatzeko kalitatearekin konpromisoa.

Ordena metodologikoa lanaren errealizazioan.

2.– Ikus-entzunezko proiektuen produkzioan esku hartzen duten baliabideak xehatzea

Ikus-entzunezko proiektu baten produkzio-premiak analizatzeko gidoia banakatzea.

Produkzioko unitate logikoen arabera zerrenda koherentetan taldekatzea.

Ekipo teknikoen eta pertsona-taldeen beharrak planifikatzea.

Dokumentazio grafikoko eta ikuste- eta soinu-dokumentazioko premiak definitzea.

Produkzio-premien arabera kokagune posibleak kudeatzea eta bilatzea.

Ikus-entzunezko produkzio baten dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko informatikako aplikazio profesionalak erabiltzea.

Proiektuaren produkzio-faseetan giza baliabideen, eta baliabide materialen eta logistikoen ezaugarriak eta tipologia.

Kokaguneen, dekoratuen, estudioen eta agertokien tipologia eta ezaugarriak: hautatzeko irizpideak.

Eszenaratzean erabilitako elementuen ezaugarriak eta tipologia: hautatzeko irizpideak.

Proiektuaren behin betiko dokumentazioaren edo gidoiaren analisian oinarrituta, baliabideak xehatzeko teknikak.

Behar orokorrak eta ikus-entzunezko proiektuaren multzo edo unitate koherenteen eta produkzio-sekuentzien arabera zehazteko irizpideak.

Bertako baliabideak erabiltzeko eta kanpoko baliabidetara jotzeko balioztatze-irizpideak.

Ordutegia zorrotz betetzea.

Lan-taldearekin erlazionatzeko prest egotea.

3.– Ikus-entzunezko proiektuen produkzioan esku hartzen duten baliabideek zer ezaugarri dituzten zehaztea

Errekerimendu eta posibilitate ekonomikoekin bateragarri diren giza baliabideen, baliabide materialen eta logistikoen behar espezifikoak definitzea.

Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako baliabide teknikoak ea materialak erosteko, eraikitzeko edo alokatzeko prozedura egokia zehaztea.

Proiektua filmatzeko eta produzitzeko beharrezko baimenak idaztea, osatzea eta kudeatzea.

Proiektua gauzatzeko behar diren giza baliabideak kudeatzea eta aurkitzea:

– Aktoreen agentziak.

– Teknikarien agentziak.

– Casting bat prestatzea eta kudeatzea.

Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide teknikoak eta materialak kudeatzea eta aurkitzea.

Finantziazio-iturriak bilatzea eta erabakitzea.

Diru-laguntzak eta laguntzak eskatzeko beharrezko administrazioko izapideak eta dokumentazioa formalizatzea.

Ikus-entzunezko produkzio baten dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko informatikako aplikazio profesionalak erabiltzea.

Xehatze-zerrendetan oinarrituz, giza baliabideen eta baliabide materialen eta logistikoen ezaugarriak zehazteko prozedurak. hautatzeko irizpideak.

Bikoizketako produkzio, emisio, banaketa, emanaldi eta industriaren sektoreko enpresak.

Giza baliabideen, baliabide materialen eta logistikoen hornitzaileei eskaintzak eskatzeko prozedurak.

Ikus-entzunezko proiektuak produzitzeko eskubideen kudeaketa eta baimenen beharra baloratzeko prozedurak.

Produkzio-modalitateak: berezkoa, elkartua eta koprodukzioa. Alde onak eta txarrak.

Ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko iturriak eta moduak: hautatzeko irizpideak.

Jasotzen dituen argibideak zuhurtasunez interpretatu eta gauzatzea.

Ekipo profesionalekin tratatzeko gaitasuna.

4.– Ikus-entzunezko proiektuak produzitzeko prozesuak planifikatzea.

Produktu motaren eta baliabidearen arabera, laneko planaren eredua aukeratzea eta sortzea, baliabideak optimizatuz.

Produkzioaren fase bakoitzerako beharrezko giza baliabideak, baliabide materialak eta logistikoak esleitzea.

Proiektuaren produkzio prozesu osoa planifikatzeko eta jarraitzeko beharrezko dokumentazioa osatzea.

Produkzio-sekuentziak, blokeak edo laneko beste edozein unitate koherente hartzeko kalkulatutako denborak eta erregistro-ordena planifikatzea.

Laneko plana osatzean arrisku profesionalen eta ingurumeneko arriskuen prebentzio-arauak aplikatzea.

Ikus-entzunezko produkzio baten dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko informatikako aplikazio profesionalak erabiltzea.

Laneko planaren ereduak: ereduen tipologia.

Ikus-entzunezko proiektuaren plangintzan laneko planak zehazteko prozedurak.

Unitate koherenteen, multzoen edo produkzioko sekuentzien arabera erregistroko edo errealizazioko denbora eta ordena baloratzeko teknikak.

Laneko plana eraikitzean baliabideak esleitzeko eta optimizatzeko teknikak.

Laneko plana diseinatzeko eta eraikitzeko teknikak, ingurumena eta produktu mota kontuan hartuz.

Informazioa produkzio-talde osoarentzako eskuragarri egon behar duen balio handiko baliabide gisa baloratzea.

Taldeko lanarekin konpromisoa, nork bere erantzukizuna hartuz.

5.– Ikus-entzunezko proiektuen aurrekontuak osatzea.

Ikus-entzunezko proiektu baten aurrekontua osatzea.

Proiektua finantzatzeko plana osatzea.

Proiektuaren memoria ekonomikoa gauzatzea.

Ikus-entzunezko produkzio baten dokumentazioa sortzeko eta kudeatzeko informatikako aplikazio profesionalak erabiltzea.

Programa motaren eta baliabidearen arabera aurrekontu-ereduen tipologia: hautatzeko irizpideak.

Laneko planaren aurrekontu-analisiaren teknikak: optimizatzeko irizpideak.

Aurrekontu-partidak: motak diferenteak, zehazteko irizpideen eta produktuaren arabera.

Merkatuko prezioak, eta eskaintzak balioztatzea eta aukeratzea: katalogoak, datu-baseak, balioesteko eta aukeratzeko irizpideak.

Baliabide materialen eta logistikoen hornitzaileekin erlazio ekonomikoak.

Antolamendu-aldaketetara egokitzea.

Ikus-entzunezko produkzioaren barruan antolakuntza-kudeaketaren garrantzia baloratzea.

2. lanbide-modulua: Zinema-, bideo- eta multimedia-proiektuen kudeaketa

Kodea: 0916

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 10

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten giza baliabideak aukeratzeko eta kudeatzeko prozedurak ezartzen ditu, eta, horretarako, gaitasun eta erantzukizun profesionalak proiektuaren helburuak erdiestearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu bat produzitzeko behar diren giza baliabide teknikoak aukeratzeko eta kontratatzeko plana ezarri du, produkzio-planaren eta proiektuaren dokumentazioaren azterketan oinarrituz, eta proiektu motaren, haren generoaren eta konplexutasunaren arabera kontratatzeko modalitatea eta lanbide-profila balioztatuz.

b) Eskatutako profilen arabera artistak aukeratzeko casting probak egiteko prozesuak planifikatu ditu, aktoreen katalogoak, agentziak eta ordezkariak kontsultatu ondoren, eta proben tipologia, esku hartzeko ordena eta partaideen erantzuna definituz.

c) Laneko planaren eta produkzioaren errekerimenduen arabera, giza baliabide teknikoen eta artistikoen gaitasuna, egokitasuna eta prestasuna egiaztatzeko sistema ezarri du.

d) Burutuko dituen kontratuen klausuletan sartu beharreko teknikarien eta artisten erantzukizun profesionalak definitu ditu, hitzarmen kolektiboak, kaxetak, lan-kategoriak eta, halakorik balego, aseguruen baldintzak kontuan hartuz.

e) Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten produkzioaren faseetan giza baliabideen eta euren esku hartzeko baldintzen banaketa programatu du.

2.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten produkzio-prozesuan esku hartzen duten baliabide teknikoen, materialen eta logistikoen harrera-, kontrol- eta jarraipen-sistema diseinatzen du, eta, horretarako, zerbitzuak hornitzeko enpresa mota diferenteekin ezartzen dituzten erlazioak bereizten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekipamendu teknikoa jasotzeko, kontrolatzeko eta bere jarraipena egiteko dokumentuan jasotako prozedura ezarri du, baldintzak betetzen direla, ondo funtzionatzen duela eta adostutako unean heldu dela kontuan hartuz.

b) Produkzio-prozesuaren faseetan behar diren euskarri eta material suntsikorrak jasotzeko, kontrolatzeko eta jarraitzeko sistema ezarri du, arau tekniko estandarizatuak betetzen direla egiaztatuz.

c) Proiektuaren faseetan esku hartzeko beharraren arabera, zerbitzuetako kanpoko enpresa mota diferenteekin erlazioak definitu ditu, kontratuko klausulak eta euren zerbitzuen baldintzak idatziz.

d) Proiektua filmatzean/grabatzean egin behar dituzten efektu berezien ezaugarriak dokumentatu ditu, horien ondoriozko segurtasun-baldintzak bilduz.

e) Laneko plana behin betiko baliabideen eskuragarritasun- eta eraginkortasun-baldintzetara egokitu du, egondako aldaketak azpimarratuz eta antolamendu-mailan soluzioak emanez.

f) Baliabide materialen, teknikoen eta logistikoen kontratuak idatzi ditu, aurrekontua optimizatuz eta ordaintzeko baldintza egokienak balioztatuz.

g) Plan logistiko bat finkatu du, langileen eta teknikarien joan-etorriak, bizilekuak eta mantenua ezarritako baldintzetan eta epeetan burutuko dituztela bermatuz.

h) Filmatzeko edo grabatzeko lekuetan ekipoak eta materialak hornitzeko sistema ezarri du, biltegiratzeko eta segurtasuneko baldintzak aztertuz.

3.– Estudioen, kokaguneen eta euren dekoratuen kudeaketa-sistema ezartzen du, eta, horretarako, baimenak eskuratzea, eta gauzatzeko edo egokitzeko kalitateen eta denboren kontrola lortzen du, eta zinemako, bideoko edo multimediako proiektuan ezarritako irizpide estetikoak eta ekonomikoak jarraitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Grabazio-estudioak zinemako, bideoko edo multimediako proiektura teknikoki egokitzen ote diren, eta ezarritako epeetan eskuragarri ote dauden egiaztatu du.

b) Kokagune-txostenaren edo -fitxaren azterlanean eta tokian bertan egindako alderatzean oinarrituz, espazioa proiektuaren premietara eta bere eskuragarritasunera egokitzeko baldintzak egiaztatu eta dokumentatu ditu.

c) Kokaguneak erabiltzeko baimenak lortzeko dokumentu bidezko prozesuak egin ditu, publikoen eta pribatuen artean bereiziz.

d) Premia eszenografikoak zehaztu ditu, eta girotzeko elementuak eta dekoratuak eraikitzeko eta instalatzeko epeak eta prozedura finkatu ditu, ezarritako kalitate-estandarrera doituz.

e) Estudioak eta kokaguneak erabiltzeko kontratuen klausulak idatzi ditu, eszenografikoki eta teknikoki egokitzeko behar diren denborak, eta produkzioaren aurrekontura egokitzea kontuan hartuz.

f) Filmaketan/grabazioan zehar estudioan edo kokagunean burutu behar dituzten efektu berezien modalitatea zehaztu du, haien errealizazioa planifikatuz, eta bertako lanak ezaugarri teknikoekin eta espazialekin erlazionatuz.

4.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu bat errealizatzeko eskura dauden baliabide ekonomikoen kudeaketa-sistema ezartzen du, eta, horretarako, kudeaketa-baldintzak eta finkatutako epeetan, kalitatetan eta aurrekontuan proiektua amaitzeko helburua erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Besteak beste erantzukizun zibilarekin, negatiboarekin, materiala galtzearekin eta helburu egokiekin lotutako zinemako, bideoko edo multimediako proiektuen produkziora aplika daitezkeen aseguruen klausulak idatzi ditu, proiektuaren kaudimen ekonomikoa babesteko helburuarekin.

b) Baliabide ekonomikoen eskuragarritasuna eta kontrola bermatzeko, zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten administrazioan eta kudeaketan aplikatzeko administrazioko eta kontabilitateko prozedurak zehaztu ditu.

c) Prozesuko fase bakoitzean gastuaren jarraipen-plana diseinatu du, dagozkion gastuen partidak identifikatuz.

d) Proiektuaren kudeaketa ekonomikorako ordainketen egutegia ezarri du, une bakoitzean beharrezkoak diren kantitate ekonomikoak mugatuz.

e) Zinemako, bideoko edo ikuskizuneko proiektua produzitzeko laguntza publikoak eskuratzeko behar diren dokumentuak kudeatu ditu.

f) Produkzioaren administrazio-dokumentazioaren jarraipena bermatzeko sistema ezarri du, berau artxibatzea eta kokagunea bermatuz.

g) Egile-eskubideen edo hirugarrenen jabetzaren mende dauden edukiak erabiltzeko baimenak eskuratzeko dokumentazioa kudeatu du.

h) Aurreikuspenekiko errealizazioak alderatzeko balantze ekonomikoa egin du, desbideraketen aurrean zuzentzeko ekintzak proposatuz.

5.– Zinemako edo bideoko proiektu bat filmatzea/grabatzea kudeatzeko eta gainbegiratzeko prozedura diseinatzen du, bai eta multimedia-proiektu baten produkzioarena ere, eta, horretarako, prozesuan esku hartzen duten jarduerak eta aldagaiak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Artistentzako eta teknikarientzako zitazioen eta deialdien plana egin du, garaiz eta beharrezko egiaztapenak eginez hedatuko dutela bermatuz.

b) Entseguen planaren aplikazioa eta jarraipena finkatu du, errealizazioak edo zuzendaritzak aurreikusitako emaitzak lortzea kontuan hartuz, prozesu teknikoa doituz eta jantzitegiko, makillajeko, karakterizazioko eta ile-apainketako probak eginez.

c) Multimediako proiektu baten, 2D edo 3D animazioko proiektu baten, proiektu elkarreragile baten edo bideo-joko baten produkzio-prozesuak kontrolatzeko prozedura diseinatu du, tarteko fase guztien jarraipena eta kontrola bermatuz, muntatzeko, postproduzitzeko eta soinuztatzeko materialak eduki arte.

d) Produkzioaren segurtasun-plana planifikatu du, ordena publikoko indarrei zerbitzu hori eskaintzea eskatu ondoren edo enpresa espezializatuen zerbitzuak kontratatu ondoren.

e) Teknikariekin eta artistekin, eta materialen, ekipoen eta zerbitzuen enpresa hornitzaileekin kontratuetan bildutako klausulak betetzen dituztela ziurtatzeko prozedura diseinatu du.

f) Programa produzitzeko plana betetzeko kontrol-sistema ezarri du, prozesuan zehar sortutako ikus-entzunezko materialak gordetzeaz eta kontrolatzeaz arduratuz.

g) Eguneroko laneko partea prestatu du eta biharamunerako laneko ordena osatu du, errealizazioko edo zuzendaritzako ekipoarekin partekatutako erantzukizuna kontuan hartuz, eta halabeharrak konpontzeko beste soluzioak iradokiz.

h) Programaren produkzio-prozesuan zehar sortutako pertsonen arteko halabehar eta problema posibleak konpontzeko teknikak eta negoziazio-estrategiak aplikatu ditu.

6.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesuak kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, bertan esku hartzen duten jarduerak eta aldagaiak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua muntatzeko, postproduzitzeko eta soinuztatzeko planaren aplikazioa kudeatzeko eta gainbegiratzeko prozedura ezarri du, muntaia-gelen eta ekipoen ezaugarriak eta tipologia, aplikatuko dituen efektuak, soinu-banda eraikitzeko prozesuak eta produktuaren amaierako doikuntzak zehaztuz.

b) Ikus-entzunezko materialak entregatzeko eta jasotzeko sistema definitu du; halaber, proiektuaren muntaian, postprodukzioan eta soinuztatzean esku hartzen duten sailen artean material horiek denboran zehar banatzea ere definitu du: irudiaren muntaia, audioaren muntaia, soinuen grabazioa, musiken grabazioa, nahasketak, laborategi eta postprodukzio digitala, besteak beste.

c) Barne-balorazioa, eta tarteko eta amaierako produktuen entrega kontuan hartuz, amaierako produktuaren kalitate-baldintzak kontrolatzeko sistema ezarri du, kanpoko aktoreek baliozkotzeko, eta amaierako produktuan aldaketak egiteko beharrezko baliabideen hedapena eta denbora-epeak kontuan hartuz.

d) Multimediako produktuen eta interaktiboen nabigazio-protokoloak betetzen direla gainbegiratu du, bai eta egiletza-prozesuen errealizazioa eta baliozkotzea ere.

e) Ustiapen- edo hedapen-kanalaren arabera, masterizazioaren berezitasuna eta PPD (hedatzeko edo emititzeko prest) arauak betetzea bezalako ikus-entzunezko eta multimediako produktuak entregatzeko arau estandarizatuen arabera, amaierako produktuaren ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

f) Zinemako, bideoko edo multimediako produktua sustatzeko egokia izango den aurrerakin bat edo ikus-entzunezko beste edozein elementu eskuratzeko prozesua diseinatu eta gainbegiratu du.

B) Edukiak:

1.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten giza baliabideak aukeratzeko eta kudeatzeko prozedurak ezartzea.

Giza baliabide teknikoak aukeratzeko eta kontratatzeko plana lantzea.

Lan-kategorien arabera kontratuak idaztea.

Casting-a edo artistak aukeratzeko probak egitea:

– Casting-a antolatzeko behar diren baliabideak, metodologia eta mota.

– Casting-probak antolatzea.

Langileak aukeratzeko eta balioztatzeko irizpideak.

Teknikarien eta artisten erantzukizun profesionalak:

– Profesionalen eta proiektu-moten arabera kontratatzeko klausulak.

– Ordainsariak.

– Lan-kategoriak.

Ekipo profesionalekin tratatzeko gaitasuna.

Taldeko lanarekiko konpromisoa, nork bere erantzukizuna hartuz.

2.– Zinematografiako, bideografiako eta multimediako lanen produkzioan baliabide teknikoak, materialak eta logistikoak jasotzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko sistema diseinatzea.

Ekipamendu teknikoa kudeatzeko dokumentazioa osatzea.

Euskarri eta material suntsikorrak kudeatzeko dokumentazioa osatzea.

Zerbitzuen enpresekin erlazioak analizatzea eta zinemako, bideoko eta multimediako produkzioa babestea.

Filmatzean/grabazioan efektu bereziak kudeatzea eta aplikatzea.

Baliabide materialak, logistikoak eta zerbitzuak eskuratzeko kudeaketak.

Ekipamendu teknikoa kudeatzeko dokumentazio espezifikoa.

Euskarri eta material suntsikorrak kudeatzeko dokumentazioa.

Laneko plana baliabide eskuragarrietara egokitzeko teknikak.

Plan logistikoa kudeatzeko teknikak.

Ekipoak eta materialak filmaketa- edo grabazio-lekuetara eramateko kudeaketa-teknikak.

Lan-taldearekin erlazionatzeko prest egotea.

Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna balioztatzea.

3.– Zinematografiako, bideografiako eta multimediako lanen produkzioan estudioak eta kokaguneak kudeatzea.

Estudioen eskuragarritasuna eta egokitzapen teknikoa egiaztatzea.

Kokaguneak kudeatzea:

– Kokagunea proiektuaren beharretara egokitzen dela eta eskuragarri dagoela kontrolatzea.

– Kokaguneak erabiltzeko baimenak eta egiaztapenak eskuratzeko dokumentu bidezko prozesuak.

Efektu berezien ekipoak kudeatzea.

Kokagune publikoak eta pribatuak.

Kokaguneak erabiltzeko baimenak eta akreditazioak.

Estudioak eta kokaguneak erabiltzeko kontratuak.

Efektu berezien ekipoak: hautatzeko irizpideak.

Antolamenduaren eragiketa-mailako zereginetan laguntzeko interesa izatea.

4.– Estudioen eta kokaguneen, eta bertako dekoratuen kudeaketa-sistema ezartzea.

Zinemako, bideoko edo multimediako proiektuak kudeatzeko administrazioko eta kontabilitateko prozedurak erabiltzea.

Produkziorako laguntza publikoak eskuratzeko dokumentazioa kudeatzea eta jarraipena egitea.

Egile-eskubideak kudeatzea.

Egile-eskubideen edo hirugarrenen jabetzaren mende dauden edukiak erabiltzeko baimenak kudeatzea.

Egile-eskubideak: Administrazio-prozedurak.

Produkziorako laguntza publikoak.

Ikus-entzunezko produkzioan aplika daitezkeen aseguruak.

Produkzioaren balantze ekonomikoa.

Burutu beharreko ekintzen sistematizazioa eta sekuentziazioa.

Zorroztasuna eta ordena kontzeptuen erabileran.

5.– Baliabide eskuragarrien kudeaketa-sistema ezartzea.

Postprodukzioaren eta muntaiaren aldez aurreko plangintza:

– Muntatzeko formatuak egokitzea.

– Irudia muntatzeko materiala hautatzea.

– Soinua muntatzeko materiala hautatzea.

– Zinten minutajea, denboren kodea adieraztea, irudiaren eta soinuaren edukia, plano mota eta iraupena.

Muntaia eta/edo postprodukzioa planifikatzeko muntatze-gidoia egitea, grabatutako irudi-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

Soinuztatze eta bikoizte plan bat osatzea, grabatutako soinu-hartualdien ebaluazioa eta gidoi teknikoa kontuan hartuz.

Ikus-entzunezko erregistroa sailkatzea eta kontserbatzea.

Laneko plana lantzea eta kudeatzea.

2D edo 3D animazioko proiektu, multimedia-proiektu, proiektu interaktibo edo bideo-jokoko proiektu baten produkzio-prozesuak kontrolatzea.

Produkzioaren segurtasun-plana kudeatzea.

Teknikariekin eta artistekin kontratuen klausulak gainbegiratzea, bai eta materialen, ekipoen eta zerbitzuen enpresa hornitzaileekin ere.

Entseguen plana aplikatzeko eta jarraipena egiteko teknikak.

Produkzioa egunero jarraitzeko teknikak.

Egoera gatazkatsuak negoziatzeko eta konpontzeko estrategiak.

Laneko plana kudeatzeko metodoak.

Produkzioaren segurtasun-plana.

6.– Zinemako, bideoko edo multimediako proiektu baten filmaketa/grabazioa kudeatzeko eta gainbegiratzeko prozedura diseinatzea.

Proiektua muntatzeko, postproduzitzeko eta soinuztatzeko plana zehaztea eta gainbegiratzea.

Ikus-entzunezko materialen fluxuen entrega, jasotzea eta zirkulazioa kudeatzea.

Kalitate teknikoa, narratiboa eta adierazkorra kontrolatzea.

Egiletza-prozesuak gauzatzea eta balioztatzea.

Multimedia-produktuen eta produktu elkarreragileen nabigazio-protokoloak betetzea eta informatzea.

Egiletza-prozesuak.

Ikus-entzunezko eta multimediako produktuen aurkezpen teknikoko arau estandarizatuak.

Bezeroari produktua aurkezteko teknikak.

Ordena eta metodoa, kalitateari garrantzi berezia eskainiz.

Ikuste-lengoaia ezagutzeak duen garrantzia balioztatzea.

3. lanbide-modulua: Telebista- eta irrati-proiektuen kudeaketa

Kodea: 0917

Kurtsoa: 2

Iraupena: 140 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Zuzeneko edo grabatutako telebistako albistegi-programako proiektu baten produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albistegi batean parte hartzen duten arloen artean (tokiko albisteak, nazio-mailakoak, kultura, kirola edo beste batzuk) eguneko informazio-aurreikuspenak zehazteko prozedura ezarri du, albistegiaren eskaletan duten lekuaren eta garrantziaren arabera landu behar dituzten albisteak eta eman behar zaien estaldura proposatuz.

b) Kazetaritzako arlo desberdinekin bat etorriz, erreportari-taldeen erantzukizunak definitu ditu.

c) Albiste-programaren ezaugarri espezifikoen arabera, prozesuaren fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzeko behar diren teknikariak edukitzeko sistema ezarri du (ENGko langileak, unitate mugikorretakoak, estudiokoak, grafismokoak eta postprodukziokoak, besteak beste).

d) Programan parte hartzen duten gonbidatuen, adituen, espezialisten eta hitz egiten dutenen esku hartzeko baldintzak zehaztu ditu.

e) Albiste bakoitzerako aurreikusitako estaldura motaren arabera, prozesuko fase bakoitzean beharrezko zerbitzuak, logistika, kokaguneak, dekoratu errealak eta birtualak, instalazioak, konexioen eta komunikazioen sistemak, materialak eta ekipoen baldintzak kontrolatzeko eta jasotzeko prozedura diseinatu du.

f) Hirugarrenen jabetzaren edo egile-eskubideen mendeko edukiak erabiltzeko baimenak kudeatzeko prozedura zehaztu du, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

g) Albiste-programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

2.– Telebista-emanaldiko proiektu baten produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Telebistan emango duten ekitaldiaren programaren edo protokoloaren analisian oinarrituz, produkziorako datu egokiak eskuratzeko sistema ezarri du, ekitaldiak telebista-kate horren programazio orokorrean duen garrantzia, irismena eta tipologia (kirola, garrantzi informatiboa, ekitaldi berezia edo beste bat) kontuan hartuz.

b) Programaren ezaugarriekin bat etorriz, telebistako emanaldi-prozesuaren fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzeko behar dituzten teknikariak (muntatzaileak, kamerako, unitate mugikorretako, errealizazioko eta komunikazioetako operadoreak, besteak beste) aukeratzeko sistema ezarri du, behar diren deialdiak eta zitazioak eginez.

c) Emanaldian beharrezkoak diren konexioen antolaketa teknikorako eta administratiborako, eta kanpoko emanaldi-sareak erabiltzeko premia duten prozedurak definitu ditu.

d) Prozesuaren fase bakoitzean behar diren zerbitzuen, nazio-mailako eta nazioarteko logistikako, kokaguneetako, instalaziotako, komunikazioen eta konexioen sistemetako, materialetako eta ekipoetako baldintzak kontrolatzeko eta jasotzeko prozedura diseinatu du. Horretarako kontuan hartu ditu ezaugarri tipologikoak, irismena eta konplexutasuna, bai eta zein herrialdetan eskainiko duten emanaldia ere.

e) Laneko arriskuen eta produkzioaren segurtasunaren prebentzioari buruzko arauak kontrolatzeko sistema planifikatu du, indar publikoen laguntzaz edo segurtasun pribatuko zerbitzuak kontratatuz.

f) Eman beharreko programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

3.– Estudioan entretenimendu-programako (musikakoa, askotariko ikuskizunak, lehiaketa, magazinea edo beste bat) proiektu baten produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produzituko duten entretenimendu-programaren ezaugarriak analizatuz, produkziorako beharrezkoak diren datuak eskuratzeko sistema finkatu du, programaren tipologia (musikakoa, askotariko ikuskizunak, lehiaketa, magazinea edo beste bat), irismena eta katearen programazio orokorrean duen garrantzia kontuan hartuz.

b) Entretenimendu-programaren ezaugarri espezifikoen arabera, prozesuaren fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzeko behar diren teknikariak edukitzeko sistema ezarri du (errealizazio-, produkzio-, dokumentazio-ekipoa eta kamerak, besteak beste).

c) Programan parte hartzen duten aurkezleen, artisten, gonbidatuen, adituen, espezialisten eta hitz egiten dutenen esku hartzeko baldintzak zehaztu ditu.

d) Artistak eta/edo laguntzaileak aukeratzeko sistema zehaztu du, beharrezko probak finkatuz eta antolatuz, eta, kopuruari eta motari dagokienez, grabaziora bertaratutako ikusleen ezaugarriak finkatuz.

e) Entretenimenduko programa motaren arabera, prozesuko fase bakoitzean beharrezko zerbitzuak, ikusleen eta gonbidatuen logistika, instalazioak, konexioen eta komunikazioen sistemak, materialak eta ekipoen baldintzak kontrolatzeko eta jasotzeko prozedura diseinatu du.

f) Programaren produkzioak dituen prozesuak kontrolatzeko prozedura diseinatu du: jendeari zuzendutako deialdiak, dekoratuak muntatzea eta desmuntatzea, instalazio teknikoak, dekoratu birtualak, entseguen eta erregistroen errealizazioa, postprodukzio-prozesuak, masterraren akabera eta artxibatzea, eta amaierako produktuaren kalitatea balioztatzea, besteak beste.

g) Hirugarrenen jabetzaren edo egile-eskubideen mendeko edukiak erabiltzeko baimenak kudeatzeko prozedura zehaztu du, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

h) Entretenimendu-programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

4.– Telebistako programa dramatikoko proiektu baten produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ezaugarrien analisitik abiatuz, eta katearen programazio orokorrean duen garrantziaren, irismenaren eta tipologiaren arabera (teleantzerkia, telekomedia, telesail dramatikoa, egoera-komedia edo beste bat) egingo duten programa dramatikoa produzitzeko behar diren datuak eskuratzeko sistema finkatu du.

b) Programa dramatikoaren ezaugarri espezifikoen arabera, prozesuaren fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzeko behar diren teknikariak edukitzeko sistema ezarri du (errealizazio- eta produkzio-ekipoa, kamera-operadoreak, dekorazioa, makillajea eta ile-apainketa, eta eszenografia erreala eta birtuala, besteak beste).

c) Artistak aukeratzeko sistema espezifikatu du, behar diren probak antolatuz, eta artistak kontratatzeko eta programara egokitzeko kudeaketak planifikatuz (gidoiak entregatzea, jantzitegirako neurriak eta kontratu-klausulak idaztea, besteak beste).

d) Programa dramatiko motaren arabera, prozesuko fase bakoitzean beharrezko zerbitzuak, artisten eta teknikarien logistika, instalazioak, konexioen eta komunikazioen sistemak, materialak eta ekipoen baldintzak kontrolatzeko eta jasotzeko prozedura diseinatu du.

e) Programa dramatikoaren produkzioan ematen diren prozesuak kontrolatzeko prozedura diseinatu du: jendeari zuzendutako deialdiak, dekoratuak muntatzea eta desmuntatzea, instalazio teknikoak, dekoratu birtualak, entseguen eta erregistroen errealizazioa, laneko plana aplikatzea, masterra postproduzitzeko, akabatzeko eta artxibatzeko prozesuak, eta amaierako produktuaren kalitatea balioztatzea, besteak beste.

f) Hirugarrenen jabetzaren edo egile-eskubideen mendeko edukiak erabiltzeko baimenak kudeatzeko prozedura zehaztu du, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

g) Programa dramatikoaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

5.– Irrati-programako proiektu baten produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzen du, eta, horretarako, produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera optimizatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoaren, eskaletaren, gidoi dramatikoaren, entretenimendu-programaren edukiaren, egingo duten emanaldiaren eta premia informatiboen analisian oinarrituz, eta katearen programazio orokorrean izango duen garrantziaren, irismenaren eta tipologiaren arabera, irrati-programa produzitzeko datu egokiak eskuratzeko sistema ezarri du.

b) Programaren ezaugarriekin bat etorriz (soinu-teknikariak, mikrofono-arduradunak, unitate mugikorretako, errealizazioko eta komunikazioetako operadoreak, besteak beste), irrati-programaren errealizazio-prozesuaren fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzeko behar dituzten teknikariak aukeratzeko sistema ezarri du, behar diren deialdiak eginez.

c) Estudioan bertan edo komunikazio-kanal desberdinen bitartez, irrati-programan parte hartzen duten gidarien, aurkezleen, esatarien, berriemaileen, artisten, gonbidatuen, adituen, espezialisten eta parte-hartzaileen esku-hartze baldintzak ezarri ditu.

d) Ekipoen, komunikazioen eta konexioen sistemen, instalazioen, nazio-mailako eta nazioarteko logistikaren baldintzak, eta irrati-prozesuaren fase bakoitzean behar diren zerbitzuak kontrolatzeko eta jasotzeko prozedura diseinatu ditu, programaren ezaugarriak, garrantzia eta konplexutasuna, eta programa egiten duten lekua kontuan hartuz.

e) Irrati-programaren produkzioan ematen diren prozesuak kontrolatzeko prozedura diseinatu du: jendeari zuzendutako deialdiak, emanaldietako ekipo teknikoak muntatzea eta desmuntatzea, instalazio teknikoak, entseguen eta erregistroen errealizazioa, laneko plana aplikatzea, masterra muntatzeko, akabatzeko eta artxibatzeko prozesuak, eta amaierako produktuaren kalitatea balioztatzea, besteak beste.

f) Hirugarrenen jabetzaren edo egile-eskubideen mendeko edukiak –batez ere musikari lotuak– erabiltzeko baimenak kudeatzeko prozedura zehaztu du, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

g) Egingo duten irrati-programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatu du.

B) Edukiak:

1.– Telebistako albiste-programen produkzioaren kudeaketa-prozedura diseinatzea

Albistegiak eman aurreko prozesuak analizatzea:

– Albistegi baten ereduzko errealizazioa.

– Konexioak. Estekak. Egile-eskubideak.

Eguneko albisteen aurreikuspenak zehaztea, eman behar dituzten albisteak eta estaldura mota proposatuz.

Programan parte hartzen duten gonbidatuen, adituen, espezialisten eta hitz egiten dutenen esku hartzeko baldintzak zehaztu ditu.

Albiste-programetan kudeaketa ekonomikoa eta produkzioko eta erantsitako dokumentazioa osatzea.

Prozesuko fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzerako behar diren teknikariak aukeratzea.

Baimenak kudeatzea, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

Albiste-programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzea eta artxibatzea.

Giza taldeak albistegien produkzioan:

– Profesionalen tipologia: aurkezleak, esatariak, gonbidatuak, adituak, espezialistak, solaskideak eta beste batzuk.

– Erreportari-taldeen erantzukizunak.

Ekipamendu teknikoa, materialak, instalazioak eta zerbitzuak albiste-programetan.

– Ekipamendu teknikoko estandarrak albiste-programetan.

– Instalakuntza finko eta mugikorren tipologia, eta tresneria albiste-programetan.

Logistika albistegietan:

– Kokaguneak albistegietan, akreditazioak eta baimenak.

– Atzerriko herrialdeetara joateko kudeaketa: bisak, segurtasuna eta ekipoen garraioa.

Dekoratuak, instalazioak, konexioak, materialak, ekipoak eta gainerakoak kontrolatzeko eta jasotzeko prozeduran zorroztasuna.

Informazioa biltzeko, analizatzeko eta bilatzeko ekimena.

2.– Telebista-emanaldien produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzea.

Emanaldiaren aurreko prozesuak zehaztea.

Hainbat ekitaldi mota errealizatzea: kirol-ekitaldiak, ekitaldi sozialak, musikari lotuak eta beste batzuk.

Konexioak eta loturak egiaztatzea.

Produkziorako behar diren datuak eskuratzea, tipologiaren arabera emango duten ekitaldiaren protokoloaren edo programaren analisian oinarrituz.

Telebista-emanaldiko prozesuko fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzerako behar diren teknikariak aukeratzea.

Emanaldian beharrezkoak diren konexioen antolaketa teknikorako eta administratiborako behar dituzten prozedurak erabiltzea.

Ekipoak, materialak, komunikazioen sistemak eta konexioak jasotzeko eta kontrolatzeko diseinua gauzatzea.

Baimenak eskuratzea, dagokion ordain ekonomikoa balioztatuz.

Eman beharreko programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema finkatzea.

Emanaldietan kudeaketa ekonomikoa gauzatzea eta produkzioko dokumentazioa eta dokumentazio erantsia osatzea.

Produkzioaren segurtasuneko eta laneko arriskuen prebentzioko arauen kontrol-sistema planifikatzea.

Telebista-emanaldietako giza taldeak:

– Profesionalak emanaldiaren tipologiaren arabera (kirolak, sozialak, musikakoak eta beste batzuk).

Ekipamendu teknikoa, materialak, instalazioak eta zerbitzuak emanaldietan:

– Emanaldietan ekipamendu teknikoko estandarrak.

– Instalazio finkoen eta mugikorren tipologia, eta tresneria, emanaldietan.

Logistika emanaldietan.

Lan egitera joaten diren herrialdeen segurtasuneko eta laneko arriskuak prebenitzeko arauak.

Egile-eskubideak.

Produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen optimizazioaren garrantziari buruz jabetzea.

Sor daitezkeen egoeretara egokitzea.

3.– Estudioan egiten diren entretenimenduko programen produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzea.

Produkziorako behar diren datuak eskuratzeko sistema aukeratzea eta erabiltzea.

Prozesuko fase bakoitzean lan-kategoria bakoitzerako behar diren teknikariak aukeratzea.

Programan parte hartzen duten aurkezleen, artisten, gonbidatuen, adituen, espezialisten eta hitz egiten dutenen esku hartzeko baldintzak egiaztatzea.

Ekipoen, materialen, komunikazio-sistemen eta konexioen baldintzak jasotzeko eta kontrolatzeko prozedura aplikatzea.

Programaren produkzioan ematen diren prozesuak kontrolatzeko prozedura zehaztea.

Egile-eskubideen edo hirugarrenen jabetzaren mende dauden edukiak erabiltzeko baimenak eskuratzea.

Entretenimendu-programaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzea eta artxibatzea.

Programa dramatiko diferenteen ereduzko errealizazioa:

– Teleantzerkia, telekomedia, telesail dramatikoa, komedia.

Kudeaketa ekonomikoa, eta produkzioko dokumentazioa eta dokumentazio erantsia, emanaldietan.

Entretenimendu-programen produkzioko giza taldeak:

– Profesionalak, programaren tipologiaren arabera: musikakoa, askotariko ikuskizunak, lehiaketa, magazinea edo beste bat.

Ekipamendu teknikoa, materialak, instalazioak eta zerbitzuak entretenimendu-programetan:

– Ekipamendu teknikoko estandarrak entretenimendu-programetan.

– Instalakuntza finko eta mugikorren tipologia, eta tresneria entretenimendu-programetan.

Produkzioaren faseetan esku hartzen duten giza baliabideen eta baliabide materialen optimizazioaren garrantziari buruz jabetzea.

Sor daitezkeen egoeretara egokitzea.

4.– Telebistako programa dramatikoen produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzea

Programa dramatikoak eman aurreko prozesuen errealizazioa.

Programa dramatiko diferenteen ereduzko errealizazioa: teleantzerkia, telekomedia, telesail dramatikoa, egoera-komedia edo beste bat.

Programa dramatikoetan kudeaketa ekonomikoa eta produkzio-dokumentazioa eta eranskina gauzatzea.

Katearen programazio orokorrean duen garrantziaren, irismenaren eta tipologiaren arabera programa produzitzeko behar diren datuak eskuratzea.

Artistak aukeratzea, behar diren probak antolatuz eta haiek kontratatzeko eta programara egokitzeko kudeaketak planifikatuz.

Ekipoen, materialen, komunikazio-sistemen eta konexioen baldintzak jasotzea eta kontrola egiaztatzea.

Egile-eskubideen edo hirugarrenen jabetzaren mende dauden edukiak erabiltzeko baimenak eskuratzea.

Programa dramatikoaren produkzio-prozesuan sortutako administrazioko dokumentazioa osatzea eta artxibatzea.

Programa dramatikoetan kudeaketa ekonomikoa eta produkzio-dokumentazioa eta eranskina.

Telebistan programa dramatikoak produzitzeko giza taldeak:

– Profesionalak, programaren tipologiaren arabera: teleantzerkia, telekomedia, telesail dramatikoa, egoera-komedia edo beste bat.

– Aktoreak aukeratzeko prozesuak, casting-ak, agentziak eta ordezkariak.

Ekipamendu teknikoa, materialak, instalazioak eta zerbitzuak programa dramatikoetan:

– Ekipamendu teknikoko estandarrak programa dramatikoetan.

– Instalakuntza finko eta mugikorren tipologia, eta tresneria programa dramatikoetan.

Egile-eskubideak.

Talde-lana koordinatzea.

Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

5.– Irrati-programen produkzioa kudeatzeko prozedura diseinatzea

Irrati-programa produzitzeko datu egokiak eskuratzea.

Irrati-programaren errealizazio-prozesuaren fase bakoitzeko lan-kategoria bakoitzean behar diren teknikariak aukeratzea.

Gidarien, aurkezleen, esatarien, berriemaileen eta abarren esku-hartze baldintzak zehaztea.

Ekipoen, komunikazio-sistemen eta konexioen baldintzak jasotzea eta kontrolatzea.

Langileen deialdiak egiaztatzea.

Ekipo teknikoen muntaketa eta desmuntaketa egiaztatzea.

Laneko plana, masterra muntatzeko, akabatzeko eta artxibatzeko prozesuak aplikatzea.

Azken produktuaren kalitatea baloratzea.

Egile-eskubideen edo hirugarrenen jabetzaren mende dauden edukiak erabiltzeko baimenak eskuratzea.

Sortutako administrazioko dokumentazioa osatzeko eta artxibatzeko sistema aukeratzea eta erabiltzea.

Irrati-programak emititu aurreko prozesuen errealizazioa:

– Irrati-programen ereduzko errealizazioa: albistegiak, kiroletakoak, emanaldiak, magazinea, dramatikoak eta beste batzuk.

– Konexioak. Estekak. Egile-eskubideak.

Kudeaketa ekonomikoa, eta produkzioko dokumentazioa eta dokumentazio erantsia.

Irrati-programen produkzioko giza taldeak:

– Profesionalak, programaren tipologiaren arabera: albistegiak, kiroletakoak, emanaldiak, magazinea, dramatikoak eta beste batzuk.

Ekipamendu teknikoa, materialak, instalazioak eta zerbitzuak irrati-programetan:

– Ekipamendu teknikoko estandarrak irrati-programetan.

– Instalakuntza finko eta mugikorren tipologia, eta tresneria irrati-programetan.

Logistika irrati-programen errealizazioan.

Kokaguneak eta eszenatokiak irrati-programetan:

– Akreditazioak eta baimenak.

Finkatutako epeak betetzeko zorroztasuna.

Koordinazioa ekipoko kideen artean.

4. lanbide-modulua: Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen plangintza

Kodea: 0918

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 11

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Arte eszenikoetako, musikako edo ekitaldiko proiektuaren bideragarritasuna ebaluatzen du, eta, horretarako, haien helburu artistikoak eta ekonomikoak, batetik, eta produkzioa gauzatzeko behar dituzten prozesuak, bestetik, erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekitaldien eta ikuskizunen produkzioaren sektoreko enpresen egitura funtzionaleko, antolakuntzako egiturako eta tipologiako ezaugarriak zehaztu ditu, titulartasunarengatik, entitate juridikoarengatik, enpresa-egonkortasuneko baldintzengatik, langile kopuruarengatik eta espazioak erabiltzeko aukerarengatik, besteak beste, bereiziz.

b) Ekitaldi, musika edo arte eszenikoetako proiektu baten bideragarritasun dramatikoa edo komunikaziokoa zehaztu du. Horretarako, haren dokumentazioaren eta edukiaren, egitura narratiboaren azterlanean, formatuan, generoan, estiloan eta dramagintzako edo komunikazioko proposamenean oinarritu da.

c) Ekitaldi, musika edo arte eszenikoen obra baten produkzioan esku hartzen duten lan arloko erantzukizunak eta funtzioak definitu ditu; horretarako, haiek balioztatzeko eta ondoren errealizatzeko produkzio-prozesuaren diagrama funtzionalak egin ditu.

d) Ekitaldia edo ikuskizuna antzezteko proposatutako esparruaren egokitasuna balioztatu du, eskura dagoen dokumentazio teknikoaren eta logistikoaren azterlanean, eta antzezteko espazioen bisita teknikoetan oinarrituz.

e) Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektua antzezteko esparruen erabilerari eta ingurumen-babesari, aseguruei, baimenei eta egile-eskubideari dagokienean beharrezko administrazio-baldintzak balioetsi ditu, bertan bildutako dokumentazioaren analisian oinarrituz.

f) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa zehaztu du, gastuen eta sarreren aurreikuspena, iturri edo finantziazio-baliabide publikoak eta pribatuak, diru-laguntza edo babesle posibleak, eta ekitaldia edo ikuskizuna eskatu duen enpresak esleitutako aurrekontua aztertuz.

2.– Ekitaldi, musika edo arte eszenikoetako proiektu bat abian jartzeko beharrezko espazioak eta instalazioak, bitarteko logistikoak eta baliabide teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, euren ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak produktu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekitaldi, musika edo arte eszenikoetako ikuskizun bat egiteko beharrezko baliabide teknikoak, luminoteknikoak, soinuzkoak eta ikus-entzunezkoak definitu ditu, ikuskizunaren ezaugarriak, funtzionaltasuna eta aplikazioak balioztatuz, bai eta proiektu teknikora eta artistikora egokitzen diren ere.

b) Baliabide teknikoak eta artistikoak kontratatzeko edo eskuratzeko prozedurak, eta garraioko, ostatu hartzeko, mantenurako, catering-eko, biltegiratzeko, eta jendearen arretarako eta segurtasun-zerbitzuetako beharrak zehaztu ditu.

c) Ikuskizunetarako prestatutako esparruetan eta prestatuta ez daudenetan, ekitaldia edo ikuskizuna abian jartzeko antzezpen-espazioek eta bertako instalazioek bete behar dituzten baldintzak zehaztu ditu: ikusle/eszena konfigurazio aldakorreko espazioak, kiroldegiak, karpak edo aire zabaleko espazioak, besteak beste.

d) Proiektua abian jartzeko behar diren elementu material eszenikoen ezaugarriak eta funtzionaltasuna zehaztu ditu: dekoratuak, jantzitegia, attrezzoa eta eszena-tresneria.

e) Proiektuaren elementu material eszenikoak, espazioak eta instalazioak, baliabide logistikoak eta baliabide teknikoak kontrolatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa formalizatu du.

f) Enpresa hornitzaileekin eta zerbitzuetakoekin batera, ekitaldirako edo zuzeneko ikuskizunerako baliabide materialez hornitzeko modalitateak erabaki ditu, erosketa, alokatzea, leasing edo renting artean bereiziz.

3.– Arte eszenikoen, musikalaren edo ekitaldiaren proiektua abian jartzeko behar diren giza baliabide teknikoak eta artistikoak zehazten ditu, eta, horretarako, haien ezaugarri profesionalak, batetik, eta finkatutako baldintza teknikoak, ekonomikoak eta artistikoak betetzea, bestetik, erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektua abian jartzeko behar diren teknikariak eta artistak banakatu ditu, eta banakatze hori organigrama bidez adierazi du, ekitaldi edo ikuskizunen nolakoaren arabera: antzerkia, dantza, opera, zirkoa, aire zabaleko kontzertua, mitina eta produktu baten aurkezpena, besteak beste.

b) Ekitaldi edo ikuskizun bat abian jartzean esku hartzen duten giza talde teknikoen eta artistikoen lanpostu bakoitzaren funtzioak, zereginak, kualifikazioak eta hierarkia zehaztu ditu, bai eta bertan esku hartzen duten kolektiboen arteko erlazioak ere.

c) Aktoreak, abeslariak, musikariak, dantzariak, aurkezleak, artistak edo beste interprete eta parte-hartzaileak aukeratzeko casting, entzunaldi eta ikustaldiko probak egiteko prozedura finkatu du, ekitaldiaren edo ikuskizunaren helburuak kontuan hartuz.

d) Ekitaldi edo ikuskizun baten produkzio-prozesuan esku hartzen duten teknikariak eta artistak kontratatzeko modalitateak definitu ditu, negoziazio-estrategiak eta kontratuak sektorean dagoen lan-araudira egokitzen direla kontuan hartuz.

e) Teknikariak eta artistak kontratatzeko beharrezko prozesu administratiboei eta fiskalei buruzko dokumentazioa, eta egile-eskubideak lagatzeko eta jabetza intelektualeko legeria betetzeari buruzko dokumentazioa osatzeko sistema finkatu du.

4.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten produkzio-plana diseinatzen du, eta, horretarako, plangintza-teknikak ekitaldi edo ikuskizun motara egokitzen ditu, eta haien diseinuan aplikatutako prozesu metodologikoa eta hartutako erabakiak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu bat gauzatzeko ematen diren prozesuen errealizaziorako behar den denbora zenbatu du: prestaketa, entseguak, muntatzea, antzezpena, desmuntatzea, ixtea eta balantzea.

b) Ekitaldiaren edo ikuskizunaren errealizazioan esku hartzen duten jardueren zatiko laneko planak osatu ditu, zuzendaritza artistikoaren, zuzendaritza teknikoaren, kudeaketaren eta protokoloaren beharrak kontuan hartuz, eta proiektuan aurreikusitako epeak betetzearekin eta aurrekontuarekin bat ote datozen aztertuz.

c) Behar dituzten baliabideak eta garatuko dituzten jardueren zatiko lan-planak barne hartzen dituen proiektuaren produkzio-plana egin du, ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen kudeaketan espezializatutako informatikako aplikazioak erabiliz.

d) Prestaketa-faseetan edo lokal iraunkor batean edo biran eskainitako ikuskizunean, proiektuaren produkzioaren faseetan sortutako halabeharren kasuan irtenbideak edo jarduera alternatiboak aurreikusi ditu.

e) Eskura dagoen aurrekontuarekin, epeak betetzearekin eta proiektuan finkatutako kalitate-baldintzak betetzearekin alderatu du produkzio-plana.

f) Larrialdi- eta ebakuazio-plana diseinatu du. Bertan biltzen dira esparruaren ezaugarrien araberako laneko arriskuak prebenitzeko eta segurtasuneko neurriak, erabiliko dituzten baliabide teknikoak eta jendea biltzen den lokaletako segurtasuneko araudi espezifikoa.

g) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren produkzio-prozesu osoa planifikatzeko dokumentazioa eta beharrezkoa dena osatu ditu.

5.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten aurrekontua egiten du, eta, horretarako, hura osatzen duten kontzeptuen eta kontu-sailen kostua, sektoreko ohiko estandarrekin eta merkatuko prezioekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Finantziazioaren espezifikotasunaren, neurriaren eta tipologiaren arabera, ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten kudeaketa ekonomikorako aurrekontu-eredua, informatikako aplikazioa eta kalkulu-prozedura egokiena aukeratu du.

b) Ekitaldiaren edo ikuskizunaren garrantziaren eta tipologiaren arabera, aurrekontu-partidak eta kapituluak zehaztu ditu.

c) Arte eszenikoen, musika-produkzioen eta ekitaldien berezko jardueretarako, hornitzaileen, zerbitzuetako enpresen eta baliabideen datu-baseen katalogoak kontsultatu ondoren eskaintzak aukeratu ditu.

d) Merkatuko prezioan eta aukeratutako produkzio-estandarraren arabera, ekonomikoki balioztatu ditu ekitaldi edo ikuskizunen proiektuaren aurrekontua osatzen duten aurrekontu-partidak.

e) Proiektua kudeatzeko eta administrazio-gastuei aurre egiteko zenbat likidezia behar den kalkulatzeko, sarreren (bertako edo kanpoko baliabideak dituztelako, txarteldegian bildu dutelako edo beste sistema baten bidez jaso dituztelako) eta gastuen (produkzioan eta lokal finko batean edo biran eskainitako ikuskizunean) proiekzioa egin du.

f) Ikuskizun- edo ekitaldi- proiektu baten epeari, kostuari eta kalitateari buruz aurrez definitutako helburuak betetzeko eta optimizatzeko irizpideekin baliabide ekonomikoak proiektatu ditu.

g) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten aurrekontua osatzeko eta ondoren kudeatzeko informazio guztia idatziz jasotzen duen memoria ekonomikoaren zatia osatu du.

B) Edukiak:

1.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektuaren bideragarritasuna ebaluatzea

Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten bideragarritasun dramatikoa edo komunikaziokoa zehaztea.

Ekitaldi baten, musika-emanaldi baten edo arte eszenikoetako lan baten produkzioan esku hartzen duten erantzukizun eta funtzio profesionalak definitzea.

Balioztatzeko eta ondoren errealizatzeko helburuarekin, produkzio-prozesuaren diagrama funtzionalak egitea.

Ekitaldia edo ikuskizuna eskaintzeko proposatutako esparru espezifikoa egokia ote den balioztatzea.

Egile-eskubideen, baimenen, aseguruen, ingurumenaren babesaren eta esparruen erabileraren arloetan beharrezko administrazioko baldintzen dokumentazioa analizatzea.

Gastuen eta sarreren aurreikuspena aztertuz, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa zehaztea.

Ekitaldien edo ikuskizunen lege-esparrua proiektu batera aplikatzea.

Ekitaldien eta ikuskizunen produkzioaren sektoreko enpresen tipologia, antolakuntza-egitura eta egitura funtzionala:

– Zuzeneko ikuskizunak: Arte eszenikoak, kontzertuak eta beste batzuk.

– Ekitaldiak: kongresuak, mitinak, produktuen aurkezpena eta beste batzuk.

Ekitaldien eta ikuskizunen produkzio-prozesuko faseak.

Proiektuaren bideragarritasun dramatikoaren eta komunikaziokoaren azterlan-teknikak.

Ikuskizunetarako esparru espezifikoen egokitasuna balioztatzeko teknikak.

Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen bideragarritasun ekonomikoa analizatzeko teknikak.

Diru-laguntzak, babesleak, eta finantziazio-iturri edo -baliabide publikoak eta pribatuak.

Funtzioak garatzeko ekimena izatea.

Eduki didaktikoko informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta osatzeko ekimena.

Autonomia esleitutako lanak egitean.

2.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baterako baliabide teknikoak, logistikoak eta instalazioak zehaztea.

Ekitaldi bateko, musikako edo arte eszenikoetako ikuskizun bat egiteko behar diren baliabide teknikoak definitzea.

Baliabide teknikoen aplikazioak, funtzionaltasuna eta ezaugarriak balioztatzea.

Baliabide teknikoak kontrolatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa osatzea.

Ekitaldirako edo zuzeneko ikuskizunerako baliabide materialez hornitzeko modalitateak zehaztea.

Ikuskizuna edo ekitaldia eskaintzeko espazioak kontratatzea:

– Erregularki ikuskizunak eskaintzeko antolatutako espazioak.

– Erregularki ikuskizunak eskaintzeko prestatuta ez dauden espazioak: ikusle/eszena konfigurazio aldakorreko espazioak, kiroldegiak, karpak edo aire zabaleko espazioak, besteak beste.

– Entseatzeko eta antzezteko espazioen kontratazioaren ohiko klausulak.

Dokumentazio teknikoa lantzea:

– Premia teknikoen eta logistikoen zerrendak.

– Riderrak edo errekerimendu teknikoen orriak.

– Eskaleta teknikoak eta eraginkorrak.

Eszenako elementu materialen kontratuak egitea.

Ekitaldiak eta ikuskizunak produzitzeko beharrezko baliabide teknikoen ezaugarriak.

Ikuskizuna edo ekitaldia eskaintzeko espazio motak:

– Erregularki ikuskizunak eskaintzeko antolatutako espazioak.

– Erregularki ikuskizunak eskaintzeko prestatuta ez dauden espazioak: ikusle/eszena konfigurazio aldakorreko espazioak, kiroldegiak, karpak edo aire zabaleko espazioak, besteak beste.

– Entseatzeko eta antzezteko espazioen kontratazioaren ohiko klausulak.

Baliabideak biltzeko modalitateak.

Eszenako elementu materialak: dekoratuak, jantzitegia, attrezzoa eta eszena-tresneria.

Ekipo profesionalekin tratatzeko gaitasuna.

Jasotzen dituen argibideak zuhurtasunez interpretatu eta gauzatzea.

Burututako lana gauzatzeko kalitatearekin konpromisoa.

3.– Ekitaldietarako, musika emanaldietarako eta arte eszenikoetarako giza baliabide teknikoak eta artistikoak zehaztea

Proiektua abian jartzeko behar diren teknikarien eta artisten banakatzea egitea.

Ekitaldi edo ikuskizunen nolakoaren araberako organigramak osatzea:

– Antzerkia, dantza, opera, zirkoa.

– Kontzertua aire zabalean, mitina eta produktu baten aurkezpena, besteak beste.

Lanpostu bakoitzaren funtzioak, zereginak, prestakuntza eta hierarkia zehaztea.

Casting probak, entzunaldiak eta ikuskatzeak egitea.

Aktoreak, kantariak, musikariak, dantzariak, aurkezleak, artistak edo beste interpretari edo parte-hartzaile batzuk aukeratzea, ekitaldiaren edo ikuskizunaren helburuetara egokitzen ote diren kontuan hartuz.

Ekitaldi edo ikuskizun baten produkzio-prozesuan esku hartzen duten teknikariak eta artistak kontratatzea.

Teknikariak eta artistak kontratatzeko beharrezko administrazio- eta zerga-prozesuei buruzko dokumentazioa osatzea.

Egile-eskubideak lagatzeari eta jabetza intelektualeko legeria betetzeari buruzko dokumentazioa osatzea.

Ekitaldietan edo ikuskizunetan ekipo teknikoen eta artistikoen funtzioak eta lanak. Lanpostuen hierarkia eta prestakuntza.

Ekitaldien edo ikuskizunen tipologiaren arabera teknikarien eta artisten organigrama.

Ondokoak aukeratzeko eta kontratatzeko prozesuak:

– Teknikariak.

– Artistak.

Ekitaldien eta ikuskizunen plangintzaren administrazioko, zergen inguruko eta jabetza intelektualari buruzko dokumentazioa.

Lan-taldearekin erlazionatzeko prest egotea.

Halabeharrak konpontzeko ekimena.

Erabakiak hartzeko autonomia izatea.

4.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten produkzio-plana diseinatzea

Ekitaldiaren edo ikuskizunaren errealizazioan esku hartzen duten jarduerei dagozkien laneko zatiko planak osatzea.

Zuzendaritza artistikoko, zuzendaritza teknikoko, kudeaketako eta protokoloko beharrak identifikatzea eta kalkulatzea.

Proiektuaren produkzio-planaren errealizazioa.

Produkzio-plana eta aurrekontu eskuragarria alderatzea.

Proiektuan ezarritako kalitate-baldintzak gauzatzen direla eta epeak betetzen direla egiaztatzea.

Plangintzako dokumentazioa egitea.

Espazio eszenikoetako larrialdi- eta ebakuazio-plana osatzea.

Ekitaldi edo zuzeneko ikuskizun bat planifikatzeko fasean halabeharrak konpontzeko baliabideak eta alternatibak aukeratzea.

Gantt eta Pert diagramak aplikatzea.

Ekitaldien edo ikuskizun baten produkzio-faseen prozesuak eta denborak:

– Entseguen fasean produkzioaren denborak zehaztea.

– Muntatzeko/desmuntatzeko fasean produkzioaren denborak zehaztea.

– Emanaldian eta biran produkzioaren denborak zehaztea.

Produkzio-plana eraikitzeko teknikak:

– Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen kudeaketa.

– Gantt eta Pert diagramak.

– Kostuak eta denborak kalkulatzea: puntu kritikoak, lehentasunak eta lasaiera-denborak.

Halabeharrak konpontzeko ekimena.

Erabakiak hartzeko autonomia izatea.

Funtzioak garatzeko ekimena izatea.

5.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten aurrekontua osatzea.

Aurrekontuak gauzatzea ekitaldiaren edo ikuskizunaren tipologiaren arabera.

Hornitzaileen, zerbitzuetako enpresen, eta ekitaldien katalogoak, eta ikuskizunaren industriaren datu-baseak eskuratzea:

Ekitaldien eta ikuskizunen produkzioaren kostuak kalkulatzea:

Ekitaldien eta ikuskizunen produkzioaren diru-sarrerak identifikatzea eta kalkulatzea.

Aurrekontuaren hobekuntzara aplikatutako baliabideak optimizatzeko prozesuak.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren aurrekontua kudeatzea.

Ekitaldiaren edo ikuskizunaren tipologiaren araberako aurrekontuen ereduak.

Ekitaldiaren edo ikuskizunaren plangintzaren memoria ekonomikoa.

Eskaintzak hautatzeko irizpideak.

Aplikazio informatikoak eta kalkulu-prozedurak.

Funtzioak garatzeko ekimena izatea.

Eduki didaktikoko informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta osatzeko ekimena.

Autonomia esleitutako lanak egitean.

5. lanbide-modulua: Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuen kudeaketa

Kodea: 0919

Kurtsoa: 2

Iraupena: 160 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu bat muntatzeko behar dituzten baliabide teknikoak eta artistikoak aukeratzeko eta kudeatzeko prozedurak ezartzen ditu, eta, horretarako, kontrol-sistemak proiektuaren irismenarekin, tipologiarekin eta materialen ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren produkzio-planetik jasotako zatiko planak produkzioaren aukera objektiboetara egokitu ditu, jardueren diagramak eguneratuz eta mugatuz, hauek hedatuz eta betetzen direla egiaztatuz.

b) Eszenografiaren, jantzitegiaren, attrezzoaren, tresneriaren eta karakterizazioaren esparruetan beste pertsona batzuek egin behar dituzten lan teknikoen jarraipenaren kontrol-sistema diseinatu du.

c) Material eszenikoen entregak egiaztatzeko sistema jarri du martxan, materialak jaso direla ziurtatuko duena eta proiektuaren jarraipen ekonomikoa erraztuko duena.

d) Besteak beste instalatutako elementu materialak, soinuko ekipo teknikoak, argiztatze-ekipoak, egiturak, komunikazio-sistemak, ikus-entzunezko baliabideak edo eszenako makineria muntatzeko planta betetzeko gainbegiratze-prozedurak ezarri ditu, hauek proiektu artistikora eta produkziokora egokitzen direla ziurtatuz.

e) Ekitaldiaren edo ikuskizunaren muntaketan erabilitako materialaren inbentarioa osatu du, kontrol-sistema bat ezarriz, eta norberaren materialaren eta alokatutakoaren arteko bereizketa idatziz jasoz.

f) Ekitaldirako edo ikuskizunerako azpiegiturak muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuen ezaugarriak zehaztu ditu, paketatze, garraio, karga, deskarga eta biltegiratzeko prozesuak aipatuz.

g) Biran materialak kontrolatzeko eta atzerrira ateratzeko aurreikuspenak egin ditu: ekipoak aduanetatik igarotzeko merkantziak aldi baterako onartzeko dokumentuak eta baimenak bideratzea.

h) Ekitaldi edo ikuskizun baten bira edo antzezpena amaitzean jarraitu behar dituzten protokoloak ezarri ditu, funtzionamendua gainbegiratzeko, matxurak atzemateko, mantentzeko eta konpontzeko, eta material teknikoa eta artistikoa bertako biltegietara edo alokairu-enpresetara itzultzeko.

2.– Ekitaldiko, musikako eta arte eszenikoetako proiektua garatzeko, teknikarien, artisten eta gonbidatuen kudeaketa-sistema diseinatzen du, eta, horretarako, kontrol-sistemak proiektuaren tipologiarekin eta irismenarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-prozesu guztietan komunikazioko, negoziazioko eta lidergoko teknika egokienak ekitaldian edo ikuskizunean esku hartzen duten guztiei aplikatzea justifikatu du, talde-lana sustatzeko, informazio-fluxuaren zirkulazioa ziurtatzeko, motibazioa handitzeko, eta pertsonen arteko edo sailen arteko gatazkak konpontzeko.

b) Langileen ordutegia, zatiko edo guztizko entsegu teknikoak, eta ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpena kontrolatzeko jardueren planaren jarraipenerako sistema osatu du.

c) Teknikarien, artisten eta esku-hartzaileen kontratu-baldintzak betetzen direla kontrolatzeko prozedura ezarri du.

d) Langileentzako catering edo jatetxeen zerbitzua, ostatuak eta hauen erreserbak, garraioak eta entseguetan, antzezpenetan eta biran zehar dieten kudeaketa planifikatu ditu, zerbitzuaren kalitatearen eta aurrekontu erabilgarriaren arteko oreka bilatuz, eta hartutako erabakiak justifikatuz.

e) Biran zehar langileak kontrolatzeko eta hauek atzerrira irteteko aurreikuspenak egin ditu, baimenak eta bisak bideratuz, eta beharrezko dokumentazioa osatuz.

f) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuan parte hartzen duten artistak eta teknikariak euren jatorrira itzultzeko garraioko eta mantenuko plan logistikoa osatu du.

3.– Ikuskizuna edo ekitaldia kudeatzeko behar diren administrazio- eta finantza-prozedurak zehazten ditu, eta, horretarako, kudeaketa-baldintzak, batetik, finkatutako epeetan, kalitateetan eta aurrekontuan proiektua amaitzeko bermea, bestetik, erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ordainketa-bideratzeen kudeaketa-sistema definitu du, ekipoen eta zerbitzuen kontratazioan, erosketan edo alokairuan aplikatzeko, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten muntaketan, antzezpenean edo biran.

b) Kutxako esku-diruaren kontrol-sistema ezarri du, bai eta sarreren salmentaren edo kaxetaren ondoriozko diru-sarrerena ere, proiektuaren plan ekonomikoan jasotzen direlako.

c) Sarreren eta gastuen kudeaketa, aurrekontuen desbideratzea atzematea erraztuko duen proiektuaren jarraipenerako eta kontrol ekonomikorako aplikazio informatikoa aukeratzea justifikatu du.

d) Langileek lan egindako orduak jasotzeko eta zenbatzeko sistema planifikatu du, gastua automatikoki eguneratuz eta proiektuaren aurreikuspen ekonomikoan islatuz.

e) Enpresei eta hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak eta produktuak baliagarriak eta egokiak diren ziurtagiriak balioztatzean oinarrituz, ohar ekonomikoak egin ditu.

f) Ikuskizunaren edo ekitaldiaren bideragarritasun ekonomikoa arriskuan jar dezaketen halabeharretatik ikuskizunaren edo ekitaldiaren produkzioa babesteko pertsonen, ekipoen eta materialen gainean aseguru-plana egin du.

g) Proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa balioztatzeko adierazleak osatu ditu.

4.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektua sustatzeko entseguak, antzezpena eta jarduerak antolatzen ditu, eta, horretarako, laneko planaren zehaztapenak jarraitzen ditu, eta aplikazioan sor daitezkeen halabeharrak eta aldaketak hartzen ditu kontuan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Esku hartzen duten sail teknikoetatik informazioa biltzeko eta atzemandako arazoak konpontzeko zatiko entsegu teknikoen plan bat ezarri du.

b) Entseguetara eta antzezpenera, besteak beste aktoreak, musikariak, animazioa, interpretariak eta teknikariak bertaratzea kontrolatzeko sistema diseinatu du, kudeaketako jarraibideak eta halabeharren jakinarazpena kontuan hartuz antolakuntzan eta arlo ekonomikoan.

c) Laneko planaren interpretazioan oinarrituz, esku hartzen duten guztientzako zatiko entseguen eta entsegu orokorren plan bat definitu du, eta, hori gauzatzeko, mantenuko eta catering-eko zerbitzuak koordinatu ditu.

d) Jendeari arreta eskaintzeko dauden langileek euren lana betetzen dutela eta sarreretan, aparkalekuetan eta segurtasunean kontrolak funtzionatzen duela egiaztatzeko entseguak egiteko plana aurreikusi du.

e) Gonbidatuei arreta eskaintzeko harrera, jantziak, VIP gunea, catering eta beste zerbitzu batzuk antolatzeko, eta agintariei, sustatzaileei, artistei, babesleei eta VIPei gonbidapenak eta sinestamenduak banatzeko plan bat diseinatu du.

f) Sormenezko soluzioen proposamena eta proposamen hori kaltetutako sailei jakinaraztea barne hartuko dituen entseguetan atzemandako gorabeheren eta arazoen txostenak osatzeko sistema aurreikusi du.

g) Antzezpen-espazioan laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari lotutako neurri guztiak betetzen direla egiaztatu du: larrialdien plana, mediku-zerbitzuen eskuragarritasuna, segurtasun publikoa eta pribatua, langileentzako, artistentzako eta parte-hartzaileentzako ekipoen egoera, besteak beste.

h) Proiektua sustatzeko jarduerak aurreikusi ditu, hala nola, prentsa-dossierra osatzea, estreinaldiaren aurrerapena, hedabideetan publizitate-espazioak sartzea, prentsa-deialdiak eta harreman publikoetako ekintzak, elementu grafikoen produkzioa eta promozio-elementuak antzezpen-barrutian kokatzea, besteak beste.

5.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektuaren produkzioaren alderdi administratiboak, ekonomikoak, fiskalak, antolakuntzakoak eta sustapenekoak ixteko prozedurak ezartzen ditu, eta, horretarako, produkzio-prozesuan sor daitezkeen elkarren arteko harremanak, eta aurreikuspenen eta emaitzen arteko aldea balioztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektu baten administrazio-itxierako prozesuak planifikatu ditu, hornitzaileei, teknikariei, artistei eta kontratatutako esku-hartzaileei ordaintzeko aginduak, jasotako diru-laguntzen emaitza, antzezpenetako diru-sarreren justifikazio ekonomikoa eta Gizarte Segurantzako kotizazioak idatziz jasoz, besteak beste.

b) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten finantza-itxierarako beharrezko kudeaketak zehaztu ditu, hala nola, hornitzaileei ordaintzeko dauden zorrak ordaintzea, kobratzeko zain daudenen fakturazioa, sarreren eta gastuen arteko balantzea egitea, eta memoria ekonomikoan jasotako ondorioa.

c) BEZa, PFEZa, langileen Gizarte Segurantzako likidazioa, enpresa-mozkinen aitorpena kalkulatu du, ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren itxiera fiskala eta zerga-itxiera egiteko.

d) Proiektuaren helburu artistikoak, komunikaziokoak, ekonomikoak, antolakuntzakoak eta sustapenekoak zein neurritan lortu dituzten bilduko duen aurreikuspenen eta emaitzen arteko alderatze-balantzea egitea diseinatu du. Bertatik ateratako ondorioak deskribapen-memoria batean azalduko dituzte.

e) Sarreren salmentan lortutako zatiko eta guztizko emaitzak, eta ikuskizuna ustiatu duten denboran erabilitako sistema informatikoaren funtzionamendua balioztatzeko sistema ezarri du.

f) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren alderdi teknikoekin, banaketakoekin eta sustapenekoekin erlazionatuta, prestatzeko prozesuan, muntaketan, entseguetan, estreinaldian eta biran zehar sortutako eta jasotako informazio dokumental guztia artxibatzeko prozedura osatu du.

B) Edukiak:

1.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu bat muntatzeko baliabide teknikoak eta artistikoak aukeratzeko eta kudeatzeko prozesuak ezartzea

Ikuskizun- eta ekitaldi-proiektuaren produkzio-planeko zatiko planak produkzioaren posibilitate objektiboetara egokitzea:

– Jardueren diagramak eguneratzea eta mugatzea.

Bere hedapena finkatzea eta edukia egiaztatzea.

Muntatzeko plana betetzeko gainbegiratze-prozedurak finkatzea.

Ikuskizuna edo ekitaldia muntatzean erabilitako materialaren inbentarioa osatzea:

– Kontrol-sistema bat ezartzea.

– Norberaren jabetzakoaren eta alokatutakoaren arteko bereizketa idatziz jasotzea.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu bat amaitzean ekipamendu teknikoa eta artistikoa kontrolatzeko protokoloak aplikatzea:

– Funtzionamendua gainbegiratzea.

– Matxurak diagnostikatzea.

– Mantentzea eta konpontzea.

– Material teknikoa eta artistikoa itzultzea.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektua produzitzeko plana kudeatzeko teknikak.

Ikuskizunerako edo ekitaldirako azpiegiturak muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuen ezaugarriak.

Eszenografiako lan teknikoen jarraipenaren kontrol-sistema:

– Jantzitegia.

– Attrezzoa.

– Tresneria.

– Ezaugarritzea.

Biran materialak kontrolatzea. Atzerrirako irteera:

– Baimenak lortzeko izapideak.

– ATA koadernoa.

Muntaia-plana:

– Soinu-ekipo teknikoak.

– Argiztapen-ekipoak.

– Komunikazio-sistemak.

– Ikus-entzunezko baliabideak:

– Eszenako makineria.

Antolamenduaren eragiketa-mailako zereginetan laguntzeko interesa izatea.

Merkatuan sistema eragileen gainean gertatzen diren aldaketetara egokitzea.

2.– Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten produkzioan teknikarien, artisten eta gonbidatuen kudeaketa-sistema ezartzea

Laneko prozesu guztietan komunikazioko, negoziazioko eta lidergoko teknika egokienak erabiltzea, honako helburuok lortzeko:

– Talde-lana.

– Informazio-fluxuak zirkulatzea.

– Motibazioa.

– Gatazkak konpontzea.

Langileentzako zerbitzuak planifikatzea, zerbitzuaren kalitatearen eta eskuragarri dagoen aurrekontuaren arteko oreka bilatuz:

– Catering edo jatetxeak.

– Ostatuak eta erreserbak.

– Garraiobideak.

– Dieten kudeaketa entseguetan.

– Antzezpena eta bira.

Biran langileak kontrolatzeko eta hauek atzerrira ateratzeko aurreikuspenak egitea.

Ikuskizunetako eta ekitaldietako lan-taldeei aplikatutako lidergoko, motibazioko eta negoziazioko teknikak.

Ikuskizunetan eta ekitaldietan jardueren planen jarraipen-teknikak:

– Langileen ordutegiaren kontrola.

– Entsegu teknikoen kontrola, zatizkoak edo guztizkoak.

– Antzezpenak.

Sektore bertako kontratu-baldintzak betetzen direla kontrolatzeko teknikak.

Biran eta atzerrira ateratzean langileak kontrolatzeko teknikak:

– Baimenak bideratzea.

– Bisak.

– Dokumentazio gehigarria.

Baliabideak zorrotz kudeatzea.

Antolamendu-aldaketetara egokitzea.

3.– Ikuskizunaren edo ekitaldiaren kudeaketan behar diren administrazioko eta finantzako prozedurak zehaztea

Enpresei eta hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak eta produktuak baliagarriak eta egokiak diren ziurtagiriak balioztatzean oinarrituz, ohar ekonomikoak egitea.

Ikuskizun-sektorea kudeatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea:

– Diru-sarreren eta gastuen kudeaketa.

– Aurrekontuen desbideratzeak atzematea.

– Proiektuaren jarraipena eta kontrol ekonomikoa.

Langileek lan egindako orduak jasotzeko eta zenbatzeko sistema planifikatzea, gastua automatikoki eguneratuz eta proiektuaren aurreikuspen ekonomikoan islatuz.

Proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa balioztatzeko adierazleak osatzea.

Proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa balioztatzeko irizpideak.

Ikuskizunerako edo ekitaldirako aseguru motak eta hauen ezaugarriak.

Ikuskizunari eta ekitaldiari aplikatutako kontabilitatea.

Ikuskizun-sektorea kudeatzeko aplikazio informatikoak.

Proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa balioztatzeko irizpideak.

Baliabideak zorrotz kudeatzea.

Zorroztasunez jardutea, arauen arabera eta txukuntasun eta garbitasun egokiarekin egindako lanak aurkeztean.

4.– Ikuskizunaren edo ekitaldiaren entseguak, antzezpena eta hura sustatzeko jarduerak antolatzea

Entseguak antolatzea eta kudeatzea:

– Ikuskizunak.

– Ekitaldiak.

– Kongresuak.

– Hitzaldiak.

– Enpresa-arloko ekitaldiak.

Ekitaldiaren edo ikuskizunaren antzezpena planifikatzea:

– Egun horretarako zeregin espezifikoak esleitzea.

– Gonbidatuen, agintarien eta babesleen arreta.

– Jendearen/ikusleen arreta eta kudeaketa.

– Antzezpen-espazioa eta haren ingurunea kontrolatzea.

Teknikarientzako lan-aginduak planifikatzea.

Ikuskizunaren edo ekitaldiaren fitxa teknikoa egitea.

Entseguetan atzemandako arazoen eta gertakarien txostenak osatzea.

Antzezpen-espazioan laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari lotutako neurri guztiak betetzen direla egiaztatzea:

Proiektua sustatzeko jarduerak osatzea:

– Prentsa-dossierra osatzea.

– Estreinaldiaren aurrerapena.

– Hedabideetan publizitate-espazioak sartzea.

– Prentsari zuzendutako deialdia.

– Harreman publikoen ekintzak (egiaztapenak eta deialdiak).

– Elementu grafikoen produkzioa.

– Antzezpen-esparruan sustapen-elementuak kokatzea.

Ikuskizunetan eta ekitaldietan entseguak antolatzea eta kudeatzea.

Dokumentazio motak:

– Artistei zuzendutako deiak.

– Teknikarientzako lan-aginduak.

– Akreditazioak eta deialdiak:

Agintariak.

Kanpoko langileak.

Antzezlekuan laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna:

– Larrialdi-plana.

– Mediku-zerbitzuak edukitzea.

– Segurtasun publikoa eta pribatua.

– Langileentzako eta artistentzako ekipoen egoera.

Antolamendu-aldaketetara egokitzea.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

5.– Ekitaldiko, musikako edo arte eszenikoetako proiektu baten produkzioan esku hartzen duten alderdi guztiak ixteko prozedurak

Proiektu baten administrazio-itxierako prozesuak planifikatzea:

– Hornitzaileei, teknikariei, artistei eta kontratatutako parte-hartzaileei ordaintzeko aginduak.

– Jasotako diru-laguntzen emaitza.

– Antzezpenetako diru-sarreren justifikazio ekonomikoa.

– Gizarte Segurantzako kotizazioak.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten finantza-itxierarako beharrezko kudeaketak gauzatzea:

– Hornitzaileei ordaintzeke zeuden zorrak ordaintzea.

– Kobratzeke daudenak fakturatzea.

– Diru-sarreren eta gastuen arteko balantzea egitea.

– Memoria ekonomikoan jasotako ondorioa.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren itxiera fiskala eta zergari lotutakoa kudeatzea.

Helburuak zein neurritaraino bete diren adieraziko duen aurreikuspenen eta emaitzen arteko alderatze-balantzea sortzea.

Ikuskizunen edo ekitaldien administrazio-itxiera.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuen finantza-itxiera.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektuaren itxiera fiskala eta zergari lotutakoa:

– BEZ.

– PFEZ.

– Langileen Gizarte Segurantzaren likidazioa.

– Enpresa-mozkinen aitorpena.

Lan baten prestaketan, muntaian, entseguetan, estreinaldian eta biran sortutako proiektuaren dokumentazioa artxibatzea.

Baliabideak zorrotz kudeatzea.

Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

6. lanbide-modulua: Adierazpen-baliabide ikus-entzunezkoak eta eszenikoak

Kodea: 0920

Kurtsoa: 1

Iraupena: 198 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 11

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ikus-entzunezko produkzioetan erabilitako adierazpen-baliabideak balioztatzen ditu, eta, horretarako, euren ezaugarri funtzionalak eta proiektuaren komunikazio-helburuak lortzea erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Genero-tipologia, komunikatzeko helburua eta ikus-entzunezko produktuen errealizazioan erabilitako adierazpeneko kodeak zehaztu ditu, haiek ikusi eta analizatu ondoren.

b) Argazki-konposizioetan eta ikus-entzunezko produktuetan irudi finkoaren eta mugikorraren ezaugarri adierazgarriak, eta euren ezaugarri plastikoak, funtzionalak, semantikoak eta teknikoak balioztatu ditu.

c) Aukeratutako enkoadratzearen erabilera formalak eta adierazpenekoak, kamera-angeluak eta bere mugimenduek ikus-entzunezko egoerak konpontzeko sartzen dituzten komunikazio-arloko ondorioak balioztatu ditu.

d) Irudiaren kontzeptu espazialen adierazpen- ea komunikazio-balioak erlazionatu ditu, hala nola, eremua, eremuz kanpokoa, eta planoen barruko eta kanpoko mugimenduak, ikus-entzunezko kontaketaren interpretazioarekin.

e) Ikuslearen aldetik, eszena enkoadratuen ulertzeko eta interpretatzeko konposizioko eta diseinuko forma batzuk edo besteak hartzeak dituen adierazpeneko ondorioak eta ondorio funtzionalak justifikatu ditu.

f) Ikus-entzunezko eta irudi finkoko mezuetan manipulatzeko teknikak aplikatu izanaren komunikazio-ondorioak balioztatu ditu.

2.– Ikus-entzunezko egoerak ebazten ditu, eta, horretarako, ikus-entzunezko lengoaiaren teknika estandarizatuak aplikatzen ditu, eta ikus-entzunezko produkzio batean narrazioko jarraitutasuna eta jarraitutasun formala mantentzen bermatzen duten elementuak balioztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko kontaketei jarraipena (narratiboa, pertzepziokoa, formala, mugimendukoa, ekintzako eta zuzendaritzakoa, beste hainbaten artean) emateko teknikak zuzen edo oker aplikatzeko ondorioak baloratu ditu.

b) Puntuazio-zeinuen eta efektuen narrazioko eta adierazpeneko funtzionaltasuna, eta hauek teknikoki ondo egitea, batetik, eta ikus-entzunezko produkzio batean mezua era ulergarrian transmititzea, bestetik, erlazionatu ditu.

c) Subjektu baten mugimenduarekin, eta pertsonaia bat, bi edo gehiagoren hartzeekin, egoeren erabakian jarraitutasuna burutzeko teknikak aplikatu ditu.

d) Ikus-entzunezko muntaketaren teorien eboluzio historikoan sortutako ekarpen azpimarragarrienak bereizi ditu.

e) Denboraren, espazioaren, ideiaren edo edukiaren tratamenduaren balorazioan oinarrituz, ikus-entzunezko produktu baten muntaian alternatiba posibleak justifikatu ditu.

f) Ikus-entzunezko hainbat egoera ebazteko lengoaiaren adierazpen-baliabideak aplikatuz sormeneko soluzioak ekarri ditu.

3.– Ikus-entzunezko edo irrati-programako produktu baten soinu-banda diseinatzen du, eta, horretarako, soinu-lengoaiaren adierazpen-baliabideak aplikatzen ditu, eta lengoaia hori artikulatzeko eta konbinatzeko aukerak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko edo irratiko produkzio baten soinu-banda osatzen erabilitako soinu-baliabideen balio funtzionala, adierazpenekoa eta komunikatzekoa zehaztu ditu.

b) Zinema mutua zinema soinudunean eraldatzeko prozesuan soinu-osagaiak ekarri zituen ekarpen teknologikoak eta adierazpenekoak bereizi ditu.

c) Ikus-entzunezko produkzio baten soinu-banda xehatu du, bere eraketan erabilitako soinu-lengoaiaren baliabide espezifikoak sailkatzeko.

d) Irrati-generoen egiturako eta adierazpeneko ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak bereizi ditu, irrati-kateen emankizun-zerrenden analisian oinarrituz.

e) Ikus-entzunezko produktu baten eta irrati-programa baten soinu-banda diseinatu du, produktu horren komunikatzeko baldintzei erantzunez.

4.– Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzearen ezaugarriak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, proiektuaren helburuen eta bere garai historikoaren arabera lan hori osatzen duten elementuen artean ezarritako erlazioak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak erlazionatu ditu.

b) Ikus-entzunezko lan baten osagai eszenografikoaren egokitasuna ebaluatu du, bertako giropena, eta bertako dekorazioaren eta attrezzoa osatzen duten elementuen azterketa oinarri gisa hartuz.

c) Ikus-entzunezko lan batean bere kromatismoaren eta argiztapenaren aukeraketak eskaintzen duten komunikatzeko eta adierazpeneko helburuak lortzea baloratu du.

d) Ikus-entzunezko lan bat eszenaratzean eragina duten jantziak, makillajea, karakterizazioa eta estilistikako beste elementu batzuk egokiak ote diren zehaztu du.

e) Zinemako eta telebistako lan baten interpretazioan adierazpeneko eta komunikatzeko baliabide gisa erabilitako gorputz-lengoaiaren eta keinuzko kodeen funtzioak bereizi ditu.

f) Zinemak eta telebistak historikoki esperimentatutako adierazpeneko eboluzioa eta eboluzio teknikoa, batetik, eta eszenaratzea erabiltzeko gaur egungo moduak eta formak, bestetik, erlazionatu ditu.

5.– Egitura narratiboa eta bere gaikako ideia aitortzean oinarrituz, ikus-entzunezko gidoi bat zehazten du, eta, horretarako, eraikuntza-prozesua eta erabilitako kodeen adierazpen-aukerak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko industrian erabiltzeko ikus-entzunezko gidoi motak eta -formatuak bereizten dituzten ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Aurretik badagoen literatura-lan bat ikus-entzunezko gidoi batera egokitzeak sortutako zailtasunak, abantailak, ezaugarriak eta prozesuak baloratu ditu.

c) Analizatu ondoren, fikzioko ikus-entzunezko gidoi baten egitura narratiboa eta gaikako ideia bereizi ditu.

d) Sekuentzia dramatiko baten literaturako gidoia osatu du, fase estandarizatuak jarraituz: ideia, dokumentazioa, story line, argumentua eta tratamendua zehaztea.

Zati bat literatura-gidoi batetik aterata sekuentzia dramatiko bat gidoi teknikoaren berezko egiturara eta storyboardera eraldatzeko prozesua burutu du.

f) Gidoi bat errealizatzeko bideragarritasuna ebaluatu du, bere egitura analizatu eta aurrez zehaztutako produkzio-testuinguru batean dituen baliabideen beharra zehaztu ondoren.

6.– Eszenako egoerak konpontzen ditu, eta, horretarako, ikuskizunaren eta ekitaldien lengoaiako teknika estandarizatuak erabiltzen ditu, eta euren ezaugarri funtzionalak eta proiektuaren komunikatzeko helburuen lorpena erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktuaren tipologia, komunikatzeko asmoa, gaia, argumentua eta ikuskizunaren edo ekitaldiaren egitura dramatikoa, narratiboa edo komunikaziokoa zehaztu ditu, haien gidoia, liburua edo partitura analizatu ondoren.

b) Lengoaia eszenikoak osatzen dituzten elementuen adierazpen-ezaugarriak, eta euren ezaugarri plastikoak, funtzionalak, semantikoak eta teknikoak baloratu ditu, ikuskizun edo ekitaldi analisitik abiatuz.

c) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu bat abian jartzeko behar diren pertsonaien eta parte-hartzaileen ezaugarri tipologikoak eta deskribatzaileak definitu ditu.

d) Interpretatzeko teknika diferenteak erabiltzeko aukerak balioztatu ditu, proiektuaren komunikatzeko helburuak lortzeko egokiena aukeratu arte.

e) Gidoia, liburuaren edo partituraren analisitik abiatuz, jantzitegiaren, makillajearen eta karakterizazioaren ezaugarriak zehaztu ditu, ikuskizun- edo ekitaldi-proiektua eszenaratzeko.

f) Libreto bateko sekuentzia dramatikoa gidoi teknikora egokitzeko prozesu osoa garatu du.

g) Multimediako ikuskizun edo ekitaldi batean produktu bat aurkezteko eskaleta sortzeko prozesu osoa garatu du.

7.– Ikuskizun bat edo ekitaldi bat eszenaratzeko ezaugarriak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, antzezpenaren narrazioko eta adierazpeneko asmoak proiektuaren helburuekin eta garai historikoarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikuspegi historikoa eta garaikidea kontuan hartuz, ekitaldiekin eta arte eszenikoekin erlazionatutako eskola eta mugimendu artistiko eta profesional azpimarragarrienak bereizten dituzten ezaugarriak aipatu ditu.

b) Ikuskizunek edo ekitaldiek eta arte eszenikoek historikoki esperimentatutako eboluzio teknikoa eta adierazpenekoa, eta eszenaratzea zehazteko gaur egungo moduak eta formak erlazionatu ditu.

c) Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak zehaztu ditu.

d) Ikuskizun bat eszenaratzeko ezaugarriak zehaztu ditu, bere testuinguru historikoa kontuan hartuz, eta proiektuaren dokumentazioaren irakurketan eta analisian oinarrituz.

e) Ikuskizun edo ekitaldi baten adierazpeneko eta komunikatzeko asmoa lortzeko argiztapen-elementuen eta -eskemen egokitasuna zehaztu du.

f) Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzean esku hartzen duten musikako, soinuko, ikus-entzunezko edo beste edozein motatako elementuen ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten agertokia janzteko materialak eta teknikak adierazi ditu.

B) Edukiak:

1.– Ikus-entzunezko produkzioetan erabilitako adierazpen-baliabideak balioztatzea

Ikus-entzunezko produktuen errealizazioan genero-tipologia identifikatzea.

Ikus-entzunezko produktuak ikustea eta analizatzea.

Komunikazio-ondorioak balioztatzea.

Irudiaren espazioko kontzeptuen adierazpen- eta komunikazio-balioa ikertzea.

Ikus-entzunezko manipulazio-prozedurak erabiltzea.

Ikus-entzunezko produktuak identifikatzea.

Ikus-entzunezko generoak analizatzeko metodologia.

Mezuak sortzeko teknikak.

Agertokia zatitzeko teknikak.

Mugimendua ikus-entzunezko mezuak analizatzean eta eraikitzean.

Geografia iradokiak eraikitzea: eremua eta eremuz kanpo.

Komunikazio-intentzionalitatea eta adierazpen-kodeak.

Ikus-entzunezko produktuen errealizazioan aplikatutako konposizio-teknikak.

Irudiaren oinarrizko ezaugarriak.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

Zorroztasuna irizpideak aplikatzean.

2.– Ikus-entzunezko egoerak konpontzea

Jarraitutasunaren mantentze-teknikak zuzen edo oker aplikatzearen ondorioak egiaztatzea.

Muntaiaren teknikak aplikatzea.

Ikus-entzunezko produktu baten muntaian alternatiba posibleak identifikatzea.

Ikus-entzunezko egoerak identifikatzea.

Muntaiaren teknikak aplikatzea.

Ikus-entzunezko manipulazio-prozedurak aplikatzea.

Ikus-entzunezko produktuen analisia egitea.

Ikus-entzunezko kontaketetan jarraitutasuna:

– Pertsonaia baten desplazamenduan.

– Subjektu estatiko baten edo biren hartualdietan.

– Bi, hiru edo pertsonaia gehiagoren hartualdietan.

Ikus-entzunezko errealizazioko oinarrizko teknikak.

Ikus-entzunezko muntaiaren historian ekarpen nagusiak.

Kontaketan espazioa/denbora artikulatzea.

Zorroztasuna irizpideak aplikatzean.

Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

3.– Soinu-banden diseinua

Erabilitako soinu-baliabideen balio funtzionala, adierazkorra eta komunikaziokoa zehaztea.

Soinu-banda baten eraikuntzan erabilitako soinu-lengoaiaren baliabide espezifikoak sailkatzea.

Soinu-banden eraikuntzan soinuaren espazio/denbora neurriak aplikatzea.

Irrati-generoen egiturazko ezaugarriak, adierazpeneko ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak bereiztea.

Ikus-entzunezko produktu baten eta irrati-programa baten soinu-banda errealizatzea.

Soinuaren oinarri adierazkorrak.

Soinu-banda eraikitzeko teknikak.

Irrati-programak errealizatzeko teknikak:

– Irrati-generoak.

– Puntuazio-zeinuak irratian: sintonia, gortina, segida eta musika-kolpea.

– Irratiko gidoia eta eskaleta.

Jarduteko eraginkortasuna egin beharreko zereginak planifikatzean.

Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.

4.– Ikus-entzunezko lanak eszenaratzeko ezaugarriak ebaluatzea:

Ikus-entzunezko lan baten eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak aplikatzea:

– Hura nola girotuko den zehaztea, eta haren dekorazioa eta attrezzoa osatzeko elementuak aukeratzea.

– Haren kromatismoa eta argiztapena aukeratzea.

– Jantzitegia, makillajea, karakterizazioa eta estilistikako beste elementu batzuk aukeratzea.

– Interpretazioan baliabide adierazgarri eta komunikazio-baliabide gisa erabilitako gorputz-lengoaia eta keinuen kodeak ikertzea.

Zinemak eta telebistak historikoki esperimentatutako adierazpeneko eboluzioa eta eboluzio teknikoa, batetik, eta eszenaratzea erabiltzeko gaur egungo moduak eta formak, bestetik, egiaztatzea.

Eszenaratzearen funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikaziokoak.

Teknika eszenografikoak:

– Argiztapena, girotzea, dekorazioa, attrezzoa, makillajea, karakterizazioa eta ile-apainketa.

Keinuen kodeak interpretazioan.

Ingurunearen araberako eszenaratzearen antzekotasunak eta diferentziak:

– Zinema, telebista, multimedia, bideo-jokoak edo new media.

Mugimendu zinematografikoen eta telebistaren eboluzio historikoa, eszenaratzeari dagokionean.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

Zorroztasuna irizpideak aplikatzean.

5.– Ikus-entzunezko gidoiak zehaztea:

Aurretik badagoen literatura-lan bat ikus-entzunezko gidoi batera egokitzeak sortutako zailtasunak, abantailak, ezaugarriak eta prozesuak identifikatzea eta kalkulatzea.

Analizatu ondoren, fikzioko ikus-entzunezko gidoi baten egitura narratiboa zehaztea.

Sekuentzia dramatiko baten literatura-gidoia osatzea.

Zati bat literatura-gidoi batetik aterata sekuentzia dramatiko bat gidoi teknikoaren berezko egiturara eta storyboardera egokitzea.

Ikus-entzunezko gidoi motak eta -formatuak. Ezaugarri bereizgarriak.

Fikziozko ikus-entzunezko kontaketen narrazio-teknikak.

Literatura-gidoia: ideia, dokumentazioa, story line, argumentu-sinopsia eta tratamendua.

Literaturako gidoitik gidoi teknikora: plangintza.

Storyboarda eraikitzeko teknikak.

Autonomia, garbitasuna eta argitasuna krokisak prestatzean eta esleitutako lanak aurkeztean.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

6.– Agertokiko egoerak konpontzea

Ikuskizun edo ekitaldi baten ezaugarri tipologikoak eta deskribapenekoak identifikatzea.

Proiektu bat abian jartzeko behar diren parte-hartzaileak eta pertsonaiak zehaztea.

Libreto bateko sekuentzia dramatikoa gidoi teknikora egokitzeko prozesu osoa burutzea.

Eskaleta osatzea.

Testuak egokitzea.

Ikuskizunen eta ekitaldien tipologia.

Keinu-kodeen eta elementu estilistikoen funtzioak:

– Jantzitegia, makillajea, karakterizazioa eta ile-apainketa.

Ikuskizunetan eta ekitaldietan erabilitako gidoien, eskaleten, liburuen eta partituren ezaugarriak.

Testuak egokitzea.

Autonomia, garbitasuna eta argitasuna krokisak prestatzean eta esleitutako lanak aurkeztean.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

7.– Ikus-entzunezko lan bat edo ikuskizun bat eszenaratzeko ezaugarriak ebaluatzea

Arte eszenikoekin lotutako eskola eta mugimendu artistiko eta profesional azpimarragarrienak ikertzea.

Ikuskizun edo ekitaldi bat eszenaratzea osatzen duten elementuek betetzen dituzten funtzio teknikoak, adierazpenekoak eta komunikatzekoak identifikatzea.

Ikuskizun bat eszenaratzeko ezaugarriak identifikatzea:

– Testuinguru historikoa, adierazpen- eta komunikazio-intentzionalitatea.

– Musika, soinu, ikus-entzunezko edo beste edozein motatako elementuen ezaugarriak.

Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten agertokia janzteko materialak eta teknikak aukeratzea eta erabiltzea.

Ikuskizunen eta ekitaldien eboluzio historikoa:

– Eskola eta mugimendu artistiko eta profesionalak.

– Agertokiak.

Lengoaia eszenikoa.

Musikaren, soinuen, ikus-entzunezkoen eta beste elementu batzuen funtzioak.

Eszena-jantzia.

Autonomia, garbitasuna eta argitasuna krokisak prestatzean eta esleitutako lanak aurkeztean.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

7. lanbide-modulua: Bitarteko tekniko ikus-entzunezkoak eta eszenikoak

Kodea: 0910

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 12

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen proiektuetan erabili behar dituzten argi- eta eszenoteknia-ekipoen baldintza teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta eragileak analizatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Emisio-teknologiarekin, fotometriarekin, kolorimetriarekin, argi-sorta motarekin, tentsioarekin, potentziarekin eta argi-eraginkortasunarekin lotutako ikuskizuneko, agertokiko eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan beharrezkoak diren iturri naturalen, gorien, fluoreszenteen eta deskargakoen ezaugarriak ebaluatu ditu.

b) Ikuskizunetako, eszenako eta ikus-entzunezko proiektuetan, kokaguneen, eszenen, dekoratuen, aurkezleen, gonbidatuen, ikusleen eta antzezleen gainean, argiteriaren efektuak alderatu eta definitu ditu zuzeneko argi, argi errefraktatu, argi islatu eta argi modularreko tresna finkoekin zein robotizatuekin.

c) Potentziari, fase elektrikoei, kable-sekzioei, konektoreei, koadro elektrikoei eta lineen banaketari dagokienean multzo elektrogeno edo elektrizitate-hartuneko aukerak definitu ditu, ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen proiektuetan.

d) Telebistako, antzezteko eta ikuskizunetako proiektutarako mahai-argien eta dimmer-en konfigurazio diferenteak zehaztu ditu, bertan sartutako argi-materialaren, eta adierazpeneko eta dramatikako asmoen arabera.

e) Ikuskizunetako, eszenako eta ikus-entzunezko proiektuetan erabilitako argi-aparatu moten gainean, kolore efektuen iragazkien, eta kolore-tenperaturako bihurkarien, neutroen eta barreiatzaileen erabilera zehaztu du.

f) Ikuskizun, eszena, telebista eta zinematografiako hainbat proiektutara egokitutako eszena-makineria eta elementu eszenografiakoak definitu ditu.

2.– Ikus-entzunezko proiektuetan erabiliko dituzten telebistako, bideoko eta zinemako irudiak jasotzeko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, bere ezaugarri funtzionalak eta operatiboak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Helburuen parametro teknikoak eta enkoadraketaren elementu morfologikoen gainean dituzten efektuak erlazionatu ditu.

b) Ikus-entzunezko grabazio edo filmazio-motetarako egokiak diren pelikula fotokimikoan, zinta magnetikoan, disko optikoetan, memoria-txarteletan eta disko gogorretan erregistroko alternatibak justifikatu ditu.

c) Segundoko irudiei, esplorazioari, definizioari, itxura-erlazioari eta formatuari dagokienean bideoan eta zineman proiektu diferenteetarako egokiak izango diren kameren ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Ikus-entzunezko proiektuekin eta hauen argiztatze-baldintzekin lotuta, bisore-doikuntzak, matrize digitaleko doikuntzak, beltzen maila, buxadura-denborak, kolore-tenperaturetara moldagarritasuna eta argi-sentsibilitateari dagokionean, kameren gaitasunak ebaluatu ditu.

e) Kamerek eskaintzen dituzten denbora-kodeen aukerak, kamera batekin edo gehiagorekin grabazioetan denbora-kodeen erregistro-metodoak, eta ondoren egingo dituzten laborategiko eta postprodukzioko prozesuak erlazionatu ditu.

f) Kameran klipen katalogazio eta kudeaketa digitaleko aukerak ebaluatu ditu.

g) Kameran edo audioko ekipo espezifikoetan soinua jasotzeko baldintzak definitu ditu, eta kameran kanpoko sarrerak eta bere mikrofonoen monitorizatzeko, kontrolatzeko eta doitzeko beharrak zehaztu ditu.

h) Filmaketa edo grabazioko baldintzekin lotuta, kamera-euskarriak ebaluatu ditu, eta kamera-mugimenduen oinarri narratibo eta estetikoekin erlazionatu ditu.

3.– Ikus-entzunezko proiektuetan, antzezpenetan, ikuskizunetan, musika-grabazioetan eta irrati-programetan soinu egokiko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehazten ditu, eta, horretarako, haren ezaugarri funtzionalak eta operatiboak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Dramatikako eta komunikazioko asmoen, soinuak jasotzeko edo zabaltzeko ekipamenduaren eta espazioen ezaugarri akustikoen arabera, ikuskizunen eta ikus-entzunezko proiektuetan beharrezko osagaien eta mikrofonoen ezaugarri teknikoak definitu ditu.

b) Ikuskizunen eta ikus-entzunezko proiektuetan erabiliko dituzten audioko erregistroko eta grabazioko ekipoen eta bozgorailuen, potentzia-etapen, banagailuen, anplifikadoreen, nahaste-mahaien, informatikako ekipoen, erreprodukzio-ekipoen eta mikrofonoen baldintzen arabera, kable eta konektore mota diferenteekin audio-lineen beharrak justifikatu ditu.

c) Zinematografiako filmaketetan eta ikus-entzunezko grabazioetan zuzeneko soinu-erregistroko ekipoen eta audio-mahaien konfigurazio diferenteak egokiak direla justifikatu du.

d) Telebistako zuzeneko programetan eta grabazioetan anplifikazio-ekipoen eta audio-mahaien, zuzeneko ikuskizunen eta antzezpenen beharrak zehaztu ditu, estudioen, aretoen eta hainbat espazioren baldintza akustikoak kontuan hartuz.

e) Musikako, bikoizketako eta soinu-efektutako estudiotako grabazioetan, audio-ekipamenduko konfigurazioen zehaztapen teknikoak eta ezaugarri operatiboak definitu ditu.

f) Irrati-programetarako eta musika-grabazioko proiektutarako, irrati-estudioko eta grabazio-estudioko konfigurazioen egokitasuna justifikatu du.

4.– Errealizazio-kontroleko baliabide teknikoen konfigurazioa zehazten du, eta, horretarako, telebista-programetan multikamerako hainbat estrategiatara egokitzen du, eta haren ezaugarri funtzionalak eta eragileak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarraitutasuneko kontrolaren eta unitate mugikorren, telebistako platoa eta errealizazio-kontrolaren konexioen eta ekipoen diagrama justifikatu ditu.

b) Bideo-nahasgailuen eta horien gaitasunen ezaugarriak ebaluatu ditu, sarrerako lineak aukeratzeko eragiketei, sinkronizazioari, oinarrizko busei eta osagarriei, trantsizioei, inkrustazioei, DSKri eta efektu digitalei dagokienez.

c) Telebistako programetan audio-mahaiaren sarrerako lineen beharrak, eta kontrolean eta estudioan mahai horretatik hainbat lekutara egindako bidalketak definitu ditu.

d) Errealizazioko postuen, kameren, kudeaketaren, audio-mahaiaren, bideo-erreprodukzioaren eta -grabazioaren, kameren kontrolaren, argi-kontrolaren, grafismoaren eta kanpoko konexioen arteko komunikazio-eskema diseinatu du.

e) Bideoko eta audioko euskarrien eta formatuen aukeraketa justifikatu du, bai eta audio segi bideo motako, eta bideo eta audio kapsulatuko teknologiena ere.

f) Kameren eta euren kontrol-unitateen espezifikazioak ebaluatu ditu, eta hainbat programa grabatutan eta zuzeneko emisiotan irudien doikuntza-eragiketak justifikatu ditu.

g) Eszenografia birtualeko sistemen gaitasun teknikoak, eta kamerekin eta irudi-nahasgailuarekin duten lotura zehaztu ditu.

5.– Edizio, grafismo, animazio, efektu, soinuztatze, formatu-aldaketa eta amaierako prozesuen baldintzen arabera, ikus-entzunezko proiektuetan postprodukzioko ekipamendua zehazten du, eta, horretarako, haren ezaugarri funtzionalak eta eraginkorrak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Postprodukzioko ekipamenduaren ezaugarri eragileak eta espezifikazio teknikoak, batetik, eta zinema, bideo eta telebistako proiektuetan muntatze- eta edizio-metodologiak diferenteak, bestetik, erlazionatu ditu.

b) Muntatzeko eta postprodukzioko hainbat proiektutan edizio linealaren eta edizio ez-linealaren egokitasuna justifikatu du.

c) Edizio ez-linealeko ekipo baten multzoen diagrama eta edizio-sistema, bere periferikoak, sareetara eta zerbitzarietara konexioa, magnetoskopioekin edo beste erreproduktore, grabagailu eta matrize batzuekin konexioak diseinatu ditu, jasotzeko edo digitalizatzeko, editatzeko eta helburu duen euskarrira iraultzeko prozesuen eraginkortasuna ziurtatuz.

d) Ikus-entzunezko proiektuak banatzeko euskarrietan eta edizio-prozesuan erabili behar dituzten erakusketa-estandarrei, fotograma nagusiei, audio- eta bideo-codecei, bit-tasei, konprimitze-estandarrei, kuantifikazioei, laginketa-maiztasunei, ustiapenari, formatuei eta grabazioko euskarriei dagokienez, edizio-proiektuko erabakiak justifikatu ditu.

e) Postprodukzio-prozesuaren amaieran entregatuko dituzten materialen aukera teknikoak finkatu ditu, ikus-entzunezko hainbat proiektutan banatzeko kanaletarako, laborategitarako eta beste enpresa batzuetarako offline eta online grabazioak eta edizio-erabakien zerrendak barne hartuz.

f) Editore ez-linealen gaitasunak eta postprodukzioko proiektuen exijentziak erlazionatu ditu, proiektu-aukerei, formatu diferenteak onartzeari, audio- eta bideo-pistei, trantsizioei, efektuei, sinkronizatzeko eta orekatzeko gaitasunei, prozesatze-denborei, errotulazioko eta integrazioko ahalmenei dagokienean, grafismoko, konposizio bertikaleko eta 3Dko aplikazioekin.

g) Ikus-entzunezko proiektuak soinuztatzeko prozesuetan beharrezkoak diren audioko postprodukzio-aplikazioak eta ekipamenduko ezaugarriak ezarri ditu.

h) Telebistako albistegitako funtziotara egokitutako albisteak editatzeko sistema birtualen aukera teknikoak eta operatiboak zehaztu ditu.

6.– Multimedia-proiektuetan ekipamendu teknikoaren egokitasuna definitzen du, eta, horretarako, bere espezifikazioak ebaluatzen ditu, eta proiektuen beharrekin eta ingurunearen errekerimenduekin lotuta bere gaitasunak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prozesadoreei, memoriari, disko gogorrari, grabatzeko eta erreproduzitzeko unitate optikoei, txartel grafikoari, pantailari eta periferikoei dagokienez, multimediako proiektuetarako informatikako ekipamenduaren zehaztapenak definitu ditu.

b) Informatikako ekipoak sarean konfiguratzeko beharrak, zerbitzaria/bezeroak erlazioak, biltegiratzeko eta segurtasuneko kopiarako metodoak, eta, funtzioen arabera, multimedia-proiektuko kideentzako baimenen protokoloak zehaztu ditu.

c) Irudien tratamenduko aplikazioen gaitasun teknikoak eta eragileak, bektore-ilustrazioa, 2D animazioa, 3D animazioa eta modelatzea, diseinu interaktiboa, web-diseinua, bideo-edizioa eta egilea justifikatu ditu, hainbat proiektu interaktiborekin, ikus-entzunezko web-diseinukoekin, bideo-jokoetakoekin, eta DVDn egiletasunekoekin eta beste euskarri batzuekin erlazionatuz.

d) Multimediako hainbat proiektutara egokituta, bideo-erreproduktoreen, audio-lineen, mikrofonoen, eskanerren eta argazki-kameren bitartez eskuratutako baliabideetarako, irudi, audio eta bideoko artxiboko formatu eta aukera zehatzak erabiltzea justifikatu du.

e) Irisgarritasun-maila diferenteko erabiltzaileen beharrak eta ustiapen-baliabideen exijentzia teknikoak zehaztu ditu, eta multimedia-aplikazioen irteera-aukerak haietara egokitu dira.

7.– Edozein euskarri edo sistema bidez emitituko edo banatuko dituzten ikus-entzunezko eta multimediako programen ezaugarri interaktiboak, multikanalak eta multimediak, eta aukera teknikoak definitzen ditu, eta, horretarako, haien ezaugarri teknikoak aztertzen ditu eta aukerak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) LTD, IPTV, satelite, kable, streaming, podcast eta telefonia mugikor bidez emango dituzten telebistako programak konfiguratzeko aukerak eta zerbitzu teknikoak definitu ditu, euren parametroen arabera.

b) Emisio analogiko, DAB irrati digitaleko estandar, LTD, streaming, podcast eta telefonia mugikor bidez emango dituzten irrati-programen aukera teknikoak justifikatu ditu, sistema bakoitza definitzeko parametro teknikoak betetzeari dagokionean.

c) set-top-box, deskodegailu interaktibo, telefono-linea, SMS, Internet edo kable bidez telebista interaktiboko programetan itzulera-kanaleko beharrak eta euren aukera teknikoak justifikatu ditu.

d) Euskarri motari, edukierei, bideo-formatuei, audio eta bideo kodifikazioari-deskodifikazioari, biten tasari, eskualdeei eta bateragarritasunari dagokienean, euskarri digitalen bitartez hedatu behar dituzten ikus-entzunezko produktuak konfiguratzeko aukerak zehaztu ditu, bai eta egiletzako eta nabigazioko baldintzak ere.

e) Euskarri digitalen bitartez zabalduko dituzten musika-produktuen konfigurazio-aukerak justifikatu ditu, euskarri motari, modulazioari, laginketa-maiztasunari, kuantifikazioari, seinale-zarata erlazioari, maila dinamikoari, grafikoei eta menu interaktiboei dagokienean.

f) Internet, LTD, telefonia mugikor eta euskarri digitalen bitartez hainbat plataformatarako zabalduko dituzten bideo-joko eta proiektu interaktiboen ezaugarri teknikoak finkatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Ikuskizunetan eta ikus-entzunezko hedabideetan beharrezkoak diren argiteriako eta eszenotekniako ekipoen baldintza teknikoak zehaztea

Argi-iturri naturalen eta artifizialen neurketa fotometrikoak.

Argi-iturri naturalen eta artifizialen kolore-tenperaturaren neurketak.

Ikuskizunak eta ikus-entzunezko hedabideak argitzeko instalazioetan konfigurazio elektrikoak eta diagramak interpretatzea.

LED, fluoreszentzia, deskarga, goritasun-lanparak eta ikus-entzunezkoak argitzeko iturrien katalogoen interpretazio teknikoa.

Eszenoteknia eta argitzeko softwarea ebaluatzea.

Eszenako makineria konfiguratzea eta funtzionatzea.

Argiaren fisika. Argi-iturri naturalen eta artifizialen kolore-tenperaturak.

Kolorimetria: Magnitudeak eta neurtzeko tresnak.

Fotometria: Magnitudeak eta neurtzeko tresnak.

Argiaren adierazpen-kalitatea:

– Argi zuzena.

– Argi errefraktatua.

– Argi islatua.

Kolore-tenperaturako bihurketak: iragazkien bitarteko doikuntzak.

Ikuskizunetan eta ikus-entzunezko hedabidetan argi-instalaziotarako elektrizitate aplikatua.

Fluoreszentzia, deskarga eta inkandeszentziako lanparak eta ikus-entzunezkoak argitzeko iturriak.

LED teknologia argiterian.

Ikuskizunetarako eta ikus-entzunezko hedabidetarako argiteria-ekipoak: sorta irekiko proiektoreak, lentedun proiektoreak, argi arineko islagailuak, tresna modularrak eta robotizatuak.

Eszenoteknia eta antzerki-arkitektura.

Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

2.– Zineman, bideoan eta telebistan irudia jasotzeko ekipoen ezaugarri teknikoak zehaztea

Zineman eta bideoan erabilitako foku-distantzien errendimenduari buruzko dokumentazio teknikoa analizatzea.

Bideo digitaleko erregistro-sistemen ezaugarri teknikoak zenbatzea.

Bideokamera baten eskuliburuaren ezaugarri teknikoak interpretatzea.

Zine-kamera baten eskuliburuaren ezaugarri teknikoak interpretatzea.

Zinemako eta bideoko helburuak: motak, parametroak eta osagarriak. Ikus-entzunezko produkziotan erabilitako helburuen ezaugarriak:

– Foku-distantziak.

– Optikaren eta enkoadraketaren arteko erlazioa.

– Eremu-sakontasuna.

– Eremu-sakontasunean eragiten duten faktoreak (irekiera, milimetrajea, eta fokatze-distantzia).

Irudia jasotzeko teknologietarako erregistro-euskarri egokiak.

– Bideoa:

Formatuak: Movie (MOV), AVI, MPEG’s.

Txartelen tipologia: SD / SDHC, P2, Flash, eta bestelakoak.

– Zinema: ASA sentsibilitatea eta kolore-tenperaturak.

Erregistro-ekipoak:

– Bideokameren ezaugarri teknikoak eta errendimendua.

– Zinema-kameren ezaugarri teknikoak.

Zinema-kameren eta bideokameren euskarriak. Eskuzko kamerarako osagarriak, steadycam, bodycam eta antzekoak.

Elementu osagarriak: travelling-ak, dolly-ak, lumak, garabiak eta buru beroak.

Kamera-sistema robotizatuak.

Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

3.– Ikus-entzunezko hedabideetan, irratian eta ikuskizunetan soinu egokiko ekipamenduaren ezaugarri teknikoak zehaztea

Mikrofono mota diferenteekin soinua jasotzeko probak egitea.

Ikus-entzunezko, irrati eta ikuskizunetako proiektuetan, inguruneko ezaugarri akustikoen edo nahi den emaitzaren arabera mikrofonoak aukeratzea.

Ikus-entzunezkoetarako, ikuskizunetarako eta irratirako audio-mahai analogikoekin eta digitalekin oinarrizko eragiketak egitea.

Telebistako eta irratiko estudiotarako eta agertokitarako anplifikazioa eta lineak konfiguratzea.

DVD-RAM, disko gogor edo memoria-txartelean audio-grabagailuen ezaugarri teknikoak analizatzea.

Audio-seinalearen parametroen unitateak eta neurriak.

Seinalea modulatzea (AM, FM, PCM, eta bestelakoak)

Audio-seinalea grabatzeko eta gordetzeko formatuak:

– Digitala.

– Analogikoa.

Ikus-entzunezko, irrati eta ikuskizunetako proiektuetan soinua jasotzeko mikrofonoen ezaugarri tekniko orokorrak.

Ikus-entzunezkoetarako, ikuskizunetarako eta irratirako audio-mahai analogikoen eta digitalen zerbitzu teknikoak.

– Ateak.

– Erreberberadoreak.

– Ekualizadoreak.

– Sinkronizagailuak prestatzea.

Telebistako estudioetan, grabazio-estudioetan, irratian, ikuskizunetan eta espazio eszenikoetan audioa anplifikatzea.

Zinematografiako eta ikus-entzunezko zuzeneko soinurako, musika-grabazioetarako, eta telebistako eta irratiko programetarako audioko erregistro digitaleko ekipoak.

Irrati-estudioen eta grabazio-estudioen konfigurazioaren ezaugarriak.

Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

Terminologia teknikoa erabiltzen zehaztasuna.

4.– Telebistako jarraitutasun kontrola, unitate mugikorra eta errealizazio kontroleko baliabide teknikoen konfigurazioa zehaztea

Errealizazioko kontrol-sistema bateko ekipoen eskuliburu teknikoak interpretatzea: bideo-nahasgailuak, sinkronismo-sorgailuak, matrizeak edo bideoko patch-pannel aurreselektoreak, kamerak eta kameren kontrol-unitateak, bideo-erreproduktoreak eta grabagailuak, titulatzaileak, autocue sistemak eta eszenografia birtualeko sistemak.

Errealizazioko kontrol-sistema bateko ekipoen artean konektatzeko multzo-diagramen interpretazio teknikoa.

Jarraitutasuneko sistema informatikoaren eta ekipoen arteko lotura.

Kamera baten elementu teknikoen konfigurazioa eta doikuntza:

– TBko estudioan.

– Emankizunean.

CCU bidez seinalea egiaztatzea eta doitzea.

Baliabide teknikoen artean konexioak egitea, nahi dugun konfigurazioaren arabera, eta ondo funtzionatzen duela eta seinalea ondo jasotzen dela egiaztatuz.

Nahasgailuen ezaugarri teknikoak, sinkronismo-generadoreak, patch-pannel, bideo-aurreselektoreak, kamerak eta CCUk, magnetoskopioak, tituladoreak, autocue sistemak eta eszenografia birtualeko sistemak.

Telebistako jarraitutasun-kontroleko audio- eta bideo-ekipamendua.

Emanaldietan eta estudioan telebista-kameren ezaugarri teknikoak. Zuri-balantzea, beltz-balantzea, tenperatura-iragazkiak, NDak, audioko eta bideoko puntako seinaleak, esposizioa konpentsatzeko sistemak...

Kameren kontrol-unitateen eta kontrol eragileen ezaugarri teknikoak.

Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

TBko eta bideoko seinalearen erreferentziako neurri zuzentzaileen aplikazioan zorroztasuna.

Teknologia berriak ikertzeko interesa.

5.– Ikus-entzunezko proiektuetan postprodukzio-ekipamendua zehaztea

Magnetoskopio digitalen ezaugarri eragileen interpretazio teknikoa.

Bideo-lineen editoreen ezaugarri eragileen interpretazio teknikoa.

Postprodukzio-gela ez-linealen konfigurazioak analizatzea.

Edizio ez-linealeko proiektuko konfigurazioak analizatzea.

Edizio ez-linealeko proiektuaren irteerako konfigurazioak analizatzea.

Magnetoskopio digitalen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

Bideoko editore linealen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

Postprodukzio ez-linealeko gelen ekipamendua.

Edizio ez-linealeko aplikazioen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

Zinematografiako eta ikus-entzunezko postprodukzio-proiektuetan edizio linealaren eta edizio ez-linealaren egokitasuna zehazteko faktoreak.

Albisteak idazteko eta editatzeko sistema birtualen ezaugarri teknikoak eta eragileak.

Dokumentazio teknikoko eta eskuliburuen espezifikazioak ikustea.

Ekipoen eboluzio teknikorako interesa.

6.– Multimedia proiektuetan ekipamendu teknikoaren egokitasuna definitzea

Multimedia-produkzioko softwareen ezaugarriak eta prestazioak ebaluatzea.

Multimedia-proiektuaren eragiketa teknikoak baldintzatzen dituzten helburuko baliabideen ezaugarriak analizatzea: pantaila-tamainak, audioko eta bideoko baldintzatzaileak, bideo- eta audio-formatuak, eta irisgarritasuneko eta erabilerako baldintzak.

Multimedia-produkziorako ekipoen sistema bat konfiguratzea.

Multimedia-produktu bat sortzeko faseak analizatzea, hardware eta software beharrak antzemanez.

Multimedia produkziotako ekipamendu informatikoaren ezaugarri teknikoak.

Biltegiratzeko sistemak: tipologia eta zerbitzuak.

Sarrerako eta irteerako Hardwarea: eskanerren zerbitzuak, tableta grafikoak eta inprimagailuak.

Multimedia-proiektutarako egokiak diren bideo, audio eta irudiko artxibo-formatuak.

Multimedia-produktuak sortzeko egile-tresna bereziak.

Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

Multimedia-produkzioetan ekipo eta konfigurazio egokiak ikertzeko jakin-mina.

7.– Multimediako eta ikus-entzunezko programen aukera teknikoen, eta multimedia eta multikanal ezaugarrien eta ezaugarri interaktiboen definizioa

Bideo-seinalea deskribatzea eta analizatzea.

Seinale analogikoen eta digitalen arteko diferentziak analizatzea.

TBko sistemak deskribatzea eta analizatzea.

Neurtzeko tresnak erabiliz, seinaleak neurtzea eta interpretatzea.

A/D eta D/A bihurketa analizatzea.

TB digitalean erabilitako arauak sailkatzea.

TBko seinale digitalak transmititzeko moduak deskribatzea.

A/D irratian maiztasun-bandak eta modulazioa analizatzea.

CD eta DVD audio oinarri duten audiorako formatuen propietateak balioestea.

DVD eta Blu-ray oinarri duten bideorako formatuen propietateak balioestea.

Emititzen ari den audio-seinale baten parametro teknikoak (modulazioa, laginketa-maiztasuna, kuantifikazioa, seinale-zarata erlazioa, maila dinamikoa) aukeratzea.

– Telebista-sistemak. PAL kodifikazioa eta sistema.

Telebista-estandarrak definizio estandarrean eta emisio-formatuak LTD, IPTV, satelite, kable eta mugikortasun bidez.

Bereizmen handirako gaur egungo sistemak.

– Definitutako arau teknikoak: Estatu Batuetakoa (ATSC), europarra (DVB-T) eta japoniarra (ISDB-T)

HD eta Full HD. Bereizmen handiko parametroak:

– Bereizmenak.

– Ekortze-dualtasuna.

– Frame-maiztasuna.

– Itxura-erlazioa.

– Konektagarritasuna: DVI edo HDMI.

Audio- eta bideo-formatuak:

–DVD.

– Blu-ray

Bideo-seinale analogikoen eta digitalen ezaugarriak.

Irudiak digitalizatzea. Irudiak konprimitzea.

Telebista interaktiboa: baliabideak, estandarrak, deskodegailu interaktiboak eta itzulera-kanalak.

Seinaleak transmititzea, jasotzea eta hedatzea.

Modulazioa, maiztasun-bandak eta irrati analogikoko eta digitaleko estandarrak.

Telefonia mugikorrean irrati interaktiboko teknologiak eta hargailuak.

Ikus-entzunezko eta musikako produktuak banatzeko euskarri digitalak.

Interneten streaming eta podcast hedapena, audiorako eta ikus-entzunezko hedabideetarako.

Internet, LTD, telefonia mugikor eta euskarri digitalen bidez interaktiboen hedapenaren ezaugarriak.

Azaleratzen diren teknologiekiko eta kontzeptu teoriko berriekiko interesa.

Eskuliburu teknikoen espezifikazioak ikustea.

8. lanbide-modulua: Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen administrazioa eta sustapena

Kodea: 0921

Kurtsoa: 2

Iraupena: 200 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 11

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektuaren administrazioan aplikatu behar den lege-araudia ebaluatzen du, eta, horretarako, produktu motaren eta bere produkzio-fasearen arabera gauzatu behar dituzten kudeaketak balioztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Garatuko duten ikus-entzunezko produktuari edo ikuskizunari aplikatzeko lege-araudiaren eta erregulazio juridikoaren ezaugarri espezifikoak zehaztu ditu.

b) Proiektuaren produkzio-fasearen, lanaren –jatorrizkoa edo egokitua– izaeraren, eta aurreikuspen komertzialen arabera, garatuko duten ikus-entzunezko lanaren edo ikuskizunaren jabetza intelektualaren kudeaketaren berezko izapidetzeak zehaztu ditu.

c) Copyleft eta Creative Commons aldagaiaren bitartez ikus-entzunezko lan edo ikuskizun baten egile-eskubideak administratzeko jarraitu beharreko izapidetzeak definitu ditu.

d) Lege-gordailuaren kudeaketaren berezko bideratzeak zehaztu ditu, ikus-entzunezko produktu baten eta ikuskizun baten administrazioan eta garapenean eragiten duten araudiaren gako-alderdiekin bat etorriz.

e) Ikus-entzunezko lan baten edo ikuskizun baten ondoriozko azpiproduktuen edo merchandising-en kudeaketaren berezko izapidetzeak zehaztu ditu, Marken legearen araudiaren gako-alderdien arabera.

f) Ikus-entzunezko lan bat edo ikuskizun bat produzitzeko laguntzak jasotzeko deialdi publikoetan sartzeko beharrezko errekerimenduak, prozedurak eta dokumentuak zehaztu ditu.

g) Ikus-entzunezko proiektu baten edo ikuskizun baten ezaugarrien, eta horiek ustiatzeko aukeren arabera, diru-laguntza publikoen bidez lor ditzaketen finantzatzeko eta amortizatzeko diru kopuruak kalkulatzeko aurreikuspen ekonomikoa egin du.

h) Ikus-entzunezko lan batean edo ikuskizun batean ohorearen, intimitatearen eta norberaren irudiaren eskubideari buruzko lege-araudia betetzen dela bermatzeko burutu behar dituzten kudeaketak zehaztu ditu.

2.– Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen produkzioan esku hartzen duten giza talde teknikoen eta artistikoen kontratuen ezaugarriak balioesten ditu, eta, horretarako, kontratuen tipologia eta sektorearen lan-baldintzak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten ebazpenean aplika daitezkeen kontratuen baldintza espezifikoak, kontratazio-modalitatea eta tipologia zehaztu ditu, proiektuaren ezaugarrien eta aurrekontuen mugen arabera.

b) Ikuskizunaren eta ikus-entzunezko sektorearen jarduera profesionala erregulatzen duten hitzarmen kolektiboen klausula orokorrak eta ezaugarriak hartu dituzte kontuan, proiektuaren ebazpenean aplikatu ahal izateko.

c) Lanpostuaren eta dokumentu ofizialetan aplika daitezkeen hizkeraren eta estiloaren berezko baldintzen arabera, lan-kontratuen klausulak idazteko dauden aukera desberdinak balioetsi ditu.

d) Emaitza ekonomikoak hobetzeko eta bi aldeentzako hitzarmen onena bermatzeko, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten ebazpenean planteatutako kontratu-baldintzen alternatibak proposatu ditu.

e) Kudeaketako prozesu estandarizatuen arabera, erakunde ofizialen aurrean kontratu-dokumentua balioztatzeko, formalizatzeko eta bideratzeko prozedura zehaztu du.

3.– Ondasun, zerbitzu eta ekipamendu logistikoz hornitzeko kontratuen ezaugarriak balioztatu ditu, eta, horretarako, sektorearen eskaintza komertziala produkzioaren premiekin erlazionatu du, eta akordioak ixteko erabilitako negoziazio-teknikak zehaztu ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat gauzatzerakoan erabil daitezkeen alokairu, salerosketa, leasing eta renting kontratu motak eta kontratu-baldintzak aukeratu ditu, baliabide bakoitzaren premia espezifikoaren balorazioan oinarrituz.

b) Hornikuntza motaren, proiektuaren ezaugarrien eta aurrekontuen mugen arabera, ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktura egokitutako kontratazio-modalitatea aukeratu du.

c) Hornikuntzaren berezko baldintzen arabera eta dokumentu ofizialetan aplika daitezkeen hizkera eta estiloa jarraituz, alokairu, salerosketa, leasing edo renting bidezko kontratuaren klausulak idazteko dauden aukerak balioztatu ditu.

d) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat ebazteko beharrezko hornitzaileak azpikontratatzeko baldintzak zehaztu ditu.

e) Emaitza ekonomikoak hobetzeko eta bi aldeentzako hitzarmen onena lortzeko, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat ebazteko planteatutako kontratu-baldintzen aukera alternatiboen posibilitateak balioztatu ditu.

f) Proiektu baten kontratuak ebazteko erabili behar dituzten negoziazio-teknika eraginkorrenen ezaugarriak zehaztu ditu, ikuskizunen eta ikus-entzunezko enpresan akordio mota eta -estilo arruntenak kontuan hartuz.

4.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektua ekonomikoki, kontabilitatearen ikuspegitik eta fisikoki administratzen du, eta, horretarako, sektorearen berezko aldagaiak eta eskatutako dokumentazio espezifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen produkzioko ereduzko enpresa bati egotzi dakizkiokeen ustiapen-kostuen ezaugarriak zehaztu ditu, hango jardueren analisian eta haren emaitzen kontuan oinarrituz.

b) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat administratzeko beharrezko bankuekin eta kutxako eragiketen ezaugarriak zehaztu ditu, bere datu ekonomikoen ezagutzan eta kontrastean oinarrituz.

c) Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektuaren ezaugarrien arabera, gastuaren kontrolerako eta jarraipenerako sistemak hartu izanaren alde onak eta txarrak balioztatu ditu, obligazio eta konpromiso ekonomikoen eta fakturazio-aurreikuspenen arabera.

d) Indarrean dagoen araudiak markatutako baldintzen eta egitura estandarraren arabera, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten balantze ekonomikoa eta emaitzen kontua kalkulatu ditu.

e) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen produkzio-enpresa baten egutegi fiskala eta horri lotutako obligazioak planifikatu ditu.

f) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen enpresa baten kudeaketa fiskaleko dokumentazioa formalizatu du, inprimaki ofizialek eta araudiak ezarritako jarraibideen arabera.

5.– Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktuaren ustiapen komertziala planifikatzen du, eta, horretarako, banaketa-sareen eta -kanalen ezaugarriak, eta merkatuaren egituraketa deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktu baten ustiapen-kanalak zehaztu ditu, produktuaren berezko ezaugarriak eta itxaropen komertzialak kontuan hartuz.

b) Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktu bat banatzeko eta erakusteko kontratuen klausulak idatzi ditu, produktuaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz eta sektorearen egituraketarekin bat etorriz.

c) Ikus-entzunezkoen proiektu bat gauzatzerakoan Espainiako eta Europar Batasuneko zinema zabaltzea sustatzeko dauden laguntza posibleak aplikatu ditu, zineman eta telebistan erakusteak duen eragina balioztatuz.

d) Ikuskizun-proiektu baten ebazpenari ikuskizunaren kultura sustatzeko dauden laguntza posibleak aplikatu dizkio, antzezpenen eta txarteldegi bidezko diru-sarreretan izango duen eragina balioztatuz.

e) Ikuskizuna edo ikus-entzunezko lan bat aurkezteko ikuskizuneko eta ikus-entzunezko merkatu, jaialdi, erakusketa eta lehiaketa aproposak aukeratu ditu, produktuaren izaera, eta finkatutako ustiapeneko eta merkataritzako helburuak kontuan hartuz.

f) Ikuskizun edo ikus-entzunezko lan baten ustiapen komertziala planifikatu du, badauden erakusteko eta banatzeko kanalen arabera, eta produkzioa errentagarri egiteko baldintza ekonomiko abantailatsuenekin.

g) Produktu motaren arabera banatzeko eta erakusteko sareen bitartez, ikuskizun edo ikus-entzunezko lan baten amortizazioa kalkulatu du, ustiapen komertzialerako aukerak kontuan hartuz.

6.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektua sustatzeko plana osatzen du, eta, horretarako, produktu motaren arabera sustatzeko teknikak eta estrategiak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tipologiaren eta ezaugarrien arabera, ikus-entzunezko produktu edo ikuskizun baten sustapenean aplika daitezkeen marketineko elementuak definitu ditu.

b) Produktu bat ustiatzeko marketineko plana osatu du, ikus-entzunezko produktuaren edo ikuskizunaren, eta hauen kontsumitzaileen edo merkatuaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz.

c) Ikus-entzunezko produktua edo ikuskizuna ustiatzean jarraitu behar dituzten sustapen-estrategiak zehaztu ditu, kanpainaren helburuen, irismenaren eta eragin posiblearen arabera.

d) Ikus-entzunezko produktuaren edo ikuskizunaren publizitate-kanpaina egin du erabilitako euskarrietan eta baliabideetan, finkatutako sustapen-helburuak jarraituz.

e) Sustapenaren aurrekontuaren eta helburu den merkatuaren edo jendearen arabera, publizitate-kanpaina abian jartzeko garatu behar den baliabideen plana egin du.

f) Ikuskizunaren edo ikus-entzunezko proiektuaren izaeraren eta irismenaren arabera, publizitate-kanpainan garatuko duten harreman publikoen estrategia bereizi du.

g) Finkatutako baliabideen planaren, publizitate-kanpainaren eta marketin-planaren balorazioan oinarrituz sustapen-gastua kalkulatu du.

B) Edukiak:

1.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektuaren administrazioan legezko araudia ebaluatzea

Garatuko duten ikus-entzunezko produktuari edo ikuskizunari aplikatzeko lege-araudiaren eta erregulazio juridikoa identifikatzea.

Ikuskizun edo ikus-entzunezko lan baten kudeaketaren berezko izapidetzeak egitea:

– Proiektuaren produkzio-fasearen, lanaren izaeraren –jatorrizkoa edo egokitua–, eta itxaropen komertzialen arabera, jabetza intelektuala kudeatzea.

– Creative Commons eta Copyleft aldaeraren bitartez egile-eskubideak kudeatzea.

– Lege-gordailua kudeatzea.

– Merchandising-a kudeatzea, marken legearen arabera.

Ikuskizunen edo ikus-entzunezko lanen produkziorako laguntza publikoak eskuratzearekin eta erabiltzearekin erlazionatutako bideratzeak osatzea:

– Deialdi publikoak eskuratzeko beharrezko errekerimenduak, prozedurak eta dokumentuak zehaztea.

– Proiektuaren ezaugarrien eta haiek ustiatzeko aukeren arabera, diru-laguntza publikoen bitartez eskura daitezkeen finantzatzeko eta amortizatzeko kopuru ekonomikoak kalkulatzea.

Ohorearen eskubideari, intimitateari eta norberaren irudiari buruzko lege-araudia betetzeak dituen mugak egiaztatzea.

Ikuskizunaren eta ikus-entzunezko industriaren erregulazio juridikoa:

– Irratiaren eta telebistaren araudi erregulatzaileak.

– Jarduera zinematografikoaren araudi erregulatzaileak.

– Ikuskizunaren araudi erregulatzaileak.

– Publizitatearen araudi erregulatzaileak.

– Ohorearen, intimitatearen eta norberaren irudiaren eskubidearen araudi erregulatzaileak.

– Babesletzaren araudi erregulatzaileak.

Ikuskizunaren eta ikus-entzunezko produktuaren erregulazio juridikoa:

– Jabetza intelektualaren legea.

– Copyleft eta Creative Commons.

– Marken legea.

– Lege-gordailuaren legea.

Produkziorako, banaketarako eta erakusketarako laguntza publikoen programak:

– Programa europarrak.

– Estatuko programak.

– Autonomia-erkidegoetako programak.

Lanaren aldeko interesa eta iraunkortasuna zailtasunen aurrean.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

2.– Gizatalde tekniko eta artistikoen kontratuen ezaugarriak balioestea

Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen sektorean lan-harremanen lege-araudia interpretatzea.

Sektorean lanbide-jarduera arautzen duten hitzarmen kolektiboak analizatzea.

Proiektuaren ezaugarrien eta aurrekontuen mugen arabera, lan-kontratuen baldintza espezifikoak, kontratazio-modalitatea eta tipologia aukeratzea.

Lanpostuaren baldintzen arabera, eta dokumentu ofizialetan aplika daitezkeen estilo eta hizkerari jarraituz, lan-kontratuen klausulak idaztea.

Emaitza ekonomikoak hobetzeko eta bi aldeentzako hitzarmen egokiena bermatzeko, proposamen alternatiboak osatzea.

Erakunde ofizialen aurrean kontratu-dokumentua balioztatzeko, formalizatzeko eta bideratzeko prozedura prestatzea.

Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen sektorean lan-harremanen lege-araudia.

Sektoreko Gizarte Segurantzaren erregimenak.

Sektoreko hitzarmen kolektiboak.

Lan-kontratuak:

– Tipologia.

– Kontratazio modalitateak.

– Baldintza bereziak.

Lan-kontratua formalizatzeko prozedurak:

– Klausulak.

– Baldintzak.

– Iraupena:

– Bideratzeak.

– Diru-laguntzak.

– Dokumentazio ofiziala.

Dokumentu ofizialen hizkera eta estiloa.

Nominak eta gizarte-aseguruak.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

Taldean lan egiteko prest egotea eta lankideekiko errespetua.

3.– Ondasunez, zerbitzuez eta ekipamendu logistikoaz hornitzeko kontratuen ezaugarriak balioestea

Alokatzeko, salerosketako, leasing-eko eta renting-eko kontratuen baldintzak eta mota aukeratzea eta erabiltzea.

Hornikuntza motaren, proiektuaren ezaugarrien eta aurrekontuen mugen arabera, kontratazio-modalitate egokia aukeratzea eta erabiltzea.

Hornikuntzaren beraren baldintzen arabera, eta dokumentu ofizialetan aplika daitezkeen estilo eta hizkerari jarraituz, kontratuaren klausulak idaztea.

Hornitzaileak azpikontratatzeko baldintzak zehaztea.

Proposamen alternatiboak idaztea, emaitza ekonomikoak optimizatzeko.

Proiektu baten kontratuak suntsiarazteko negoziazio-teknika eraginkorrenak aukeratzea.

Merkataritzako kontratuak erregulatzeko araudia:

– Produktuak eta zerbitzuak alokatzea eta salerostea.

– Leasing-a eta renting-a.

Hornitzaileekin azpikontratatzea.

Kontratuen formalizaziora aplikatutako negoziazio-teknikak.

Lanaren aldeko interesa eta iraunkortasuna zailtasunen aurrean.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

Taldean lan egiteko prest egotea eta lankideekiko errespetua.

4.– Ikus-entzunezko lan bati eta ikuskizun bati dagokien proiektuaren administrazio ekonomikoa, kontabilitatekoa eta fiskala

Ikuskizunetako eta ikus-entzunezko produkzioko ereduzko enpresa bati egotzi dakizkiokeen ustiapen-kostuak kalkulatzea, bertako jardueren analisian eta bere emaitzen kontuan oinarrituz.

Ikuskizuneko eta ikus-entzunezko proiektu bat administratzeko behar diren kutxako eragiketak eta bankuekin eragiketak zehaztea.

Gastuaren jarraipen- eta kontrol-sistema diferenteak hartzeak dituen alde onak eta txarrak egiaztatzea.

Proiektu baten emaitzen kontua eta balantze ekonomikoa egitea.

Ikuskizunetako edo ikus-entzunezko produkzio-enpresa baten egutegi fiskala eta horri lotutako obligazioak planifikatzea.

Ikuskizunetako edo ikus-entzunezko enpresa baten kudeaketa fiskaleko dokumentazioa osatzea.

Kudeaketa ekonomikoa, finantzarioa eta fiskala: kontzeptuen, irismenaren eta mugen definizioa.

Ikuskizunen eta ikus-entzunezko enpresaren ustiapen-kostuak sailkatzea.

Plangintza ekonomikoko eta finantzarioko tresnak.

Kutxako eragiketak eta bankuekin egindakoak.

Informazio ekonomikoko eta finantzarioko tresnak.

Zerga-obligazioak.

Kudeaketa ekonomikoko programa informatikoak.

Lanaren aldeko interesa eta iraunkortasuna zailtasunen aurrean.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

5.– Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktuaren ustiapen komertziala planifikatzea

Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktu bat ustiatzeko kanalak zehaztea.

Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktu bat banatzeko eta erakusteko kontratuen klausulak idaztea.

Espainiako eta Batasuneko zinemaren hedapena sustatzeko dauden laguntza posibleak ikus-entzunezkoen proiektu batean aplikatzea.

Ikuskizunaren kultura sustatzeko dauden laguntza posibleak ikuskizun-proiektu batean aplikatzea.

Ikuskizun edo ikus-entzunezko lan bat aurkezteko merkatu, jaialdi, erakusketa eta lehiaketa egokiak aukeratzea.

Ustiapen komertziala planifikatzea, badauden banaketa- eta erakusketa-kanalen arabera.

Ustiapen komertzialerako aukeren arabera, ikuskizun edo ikus-entzunezko lan baten amortizazioa kalkulatzea.

Ikuskizuna eta ikus-entzunezkoa banatzeko eta erakusteko industria.

– Banaketaren sektorea egituratzea.

– Erakusketaren sektorea egituratzea.

Ikuskizunen eta ikus-entzunezko produkzioaren ziklo komertziala.

Banatzeko eta erakusteko kontratuak.

Azokak, lehiaketak eta jaialdiak.

Komunikazio- eta informazio-sareen bitartez ikus-entzunezko lana erakustea:

– Sare digitalaren gaur egungo ingurunea.

– Lanak kodifikatzeko nazioarteko sistema.

– Euskarriak eta transmisioak.

– Ordainketa:

Zine espainiarraren eta batasunekoaren hedapena sustatzeko laguntzak:

– Pantaila-kuota eta programa nazionalak eta Europar Batasunekoak telebistan eskaintzea.

Ikuskizunaren kultura sustatzeko laguntzak.

Lanaren aldeko interesa eta iraunkortasuna zailtasunen aurrean.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

Taldean lan egiteko prest egotea eta lankideekiko errespetua.

Parte-hartze aktiboa, ekimen pertsonala eta sormena eskainitako soluzioetan.

6.– Ikus-entzunezkoen proiektuetarako eta ikuskizunetarako sustapen planak osatzea

Tipologiaren eta ezaugarrien arabera, ikus-entzunezko produktu edo ikuskizun baten sustapenean aplika daitezkeen marketineko elementuak zenbatzea.

Marketineko plana osatzea, ikus-entzunezko produktuaren edo ikuskizunaren, eta horien kontsumitzaileen edo merkatuaren berezko ezaugarriak kontuan hartuz.

Sustapen-estrategiak zehaztea, kanpainaren helburuak, irismena eta eragin posiblea kontuan hartuz.

Publizitate-kanpaina egitea erabilitako euskarrietan eta baliabidetan, finkatutako sustapen-helburuak jarraituz.

Publizitate-kanpaina martxan jartzeko inplementatu beharreko baliabideen plana osatzea.

Proiektuaren izaeraren eta irismenaren arabera, publizitate-kanpainan zehar garatu beharreko harreman publikoen estrategia definitzea.

Finkatutako baliabideen planaren, publizitate-kanpainaren eta marketing-planaren balorazioan oinarrituz sustapen-gastua kalkulatzea.

Sustatzeko helburuarekin, ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktuaren berezko ezaugarriak.

Ikus-entzunezko merkatua eta ikuskizunetakoa:

– Merkatu motak eta segmentazioa.

Marketing edo marketing mix politikak.

Marketin-plana:

– Elementuak:

– Estrategiak.

– Helburua.

Publizitate-kanpaina:

– Kontzeptua eta aplikazioa.

Baliabideen plana:

– Hautatzeko irizpideak.

Harreman publikoetako teknikak.

Marketina eta sustapena jarraitzeko eta kontrolatzeko sistemak.

Lanaren aldeko interesa eta iraunkortasuna zailtasunen aurrean.

Jarrera arduratsua, ordenatua eta metodikoa.

Norberaren lana planifikatzea eta bete beharreko epeak aurreikustea.

Taldean lan egiteko prest egotea eta lankideekiko errespetua.

9. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

Kodea: E200

Kurtsoa: 2

Iraupena: 40 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez jasotako mezua interpretatu du: posta elektronikoa eta faxa, beste batzuen artean.

d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

i) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Curriculum Vitae bat egin du, bakoitzaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideekin bat.

3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

B) Edukiak:

1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean aktiboki parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Harreman logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, zergatia, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak lantzea.

Lanbide-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

Norberaren profilarekin lotzen den lan-eskaera egitea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

Euskarri telematikoak: faxa, e-mail, burofaxa, web-orriak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

10. lanbide-modulua: Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzio-proiektua

Kodea: 0922

Kurtsoa: 2

Iraupena: 50 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iristea identifikatu du.

e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

5.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua defendatu du, eta talde ebaluatzaileak haren inguruan egindako galderei arrazoiak emanez erantzun die.

11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0923

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

c) Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

2.– Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren direktibak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: Sindikatua kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, etab.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0924

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko konpetentzia, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

«Enpresaburu» kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zerga-arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0925

Kurtsoa: 2

Iraupena: 360 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 22

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ikus-entzunezko lanen eta ikuskizunen proiektuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideek behar dituzten konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten aurreprodukzioaren antolakuntzan hartzen du parte, eta, horretarako, haren ezaugarri espezifikoak eta produkzioa gauzatzeko behar dituen prozesuak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Antolakuntzako eta enpresako funtzioen ezaugarriak definitu ditu, bai eta ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten errealizazioan biltzen diren produkzioko prozesuak eta faseak ere.

b) Ikus-entzunezko lan edo ikuskizun baten proiektua abian jartzeko behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta logistikoak banakatu ditu.

c) Aurrekontuek emandako aukeren arabera, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten errealizaziorako behar diren giza baliabide artistikoen eta teknikoen ezaugarri espezifikoak definitu ditu.

d) Proiektu bat gauzatzeko beharrezko baliabide teknikoen, materialen, makineriaren eta ekipoen ezaugarri espezifikoak definitu ditu.

e) Ikus-entzunezko proiektu baten errealizaziorako kokaguneen, dekoratuen, estudioen eta horiei dagokien girotzearen ezaugarri espezifikoak definitu ditu.

f) Ekitaldia edo ikuskizuna eskaintzeko antzezlekuek eta bertako instalazioek bete behar dituzten baldintzak zehaztu ditu.

4.– Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat produzitzeko prozesuaren planifikazioan hartzen du parte, eta, horretarako, diseinuan aplikatutako prozesu metodologikoa eta hartutako erabakiak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten produkzioaren antolakuntza-sistema eta laneko behin betiko faseak zehaztu ditu.

b) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten produkzioaren fase bakoitzean behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta logistikoak banakatzea balioztatu du.

c) Proiektu baten produkzioa garatzean halabeharrak eragin ditzakeen elementuak edo egoerak identifikatu ditu.

d) Produkzio-prozesuaren plangintza- eta jarraipen-dokumentazioa osatu du.

e) Proiektua eskura dagoen aurrekontura, tarteko eta amaierako produktuak aurkezteko epeetara, eta eskatutako kalitatera egokitzen dela egiaztatu du.

f) Ekitaldiko, musikako, arte eszenikoetako edo ikus-entzunezko proiektu baten produkzio-plana egin du.

g) Ikus-entzunezko proiektuaren errealizazio-prozesu osoan ingurumeneko eta laneko arriskuak prebenitzeko arauak betetzen direla kontuan hartu du.

h) Larrialdi- eta ebakuazio-plana diseinatu du. Bertan biltzen dira esparruaren ezaugarrien araberako laneko arriskuak prebenitzeko eta segurtasuneko neurriak, erabili beharreko baliabide teknikoak eta ikuskizunetarako eta ekitalditarako jendea biltzen den lokaletan segurtasuneko araudi espezifikoa.

5.– Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten aurrekontua osatzen laguntzen du, eta, horretarako, proiektua osatzen duten partiden eta kontzeptuen kostuak, batetik, eta merkatuko prezioak eta sektoreko ohiko estandarrak, bestetik, alderatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten kudeaketa ekonomikorako aurrekontu-eredua, informatikako aplikazioa eta kalkulu-prozedura egokiena aukeratu du.

b) Aurrekontu-partidetan giza baliabideen, baliabide materialen, logistikoen eta beste edozein motatakoen premiak taldekatu ditu.

c) Ikus-entzunezko produkziorako zerbitzuen hornitzaileei eskaintzak egitea eskatu die, eta finkatutako ezaugarri eta aukera ekonomikoetara gehien egokitzen direnak aukeratu ditu, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektua produzitzeko.

d) Produkzioaren estandar ekonomikoen arabera, ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten aurrekontua egin du.

e) Ikuskizuneko edo ikus-entzunezko produkzio baten aurrekontua osatzeko eta ondoren kudeatzeko informazio guztia idatziz jasotzen duen memoria ekonomikoa osatu du.

6.– Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu bat kudeatzeko eta abian jartzeko prozeduretan hartzen du parte, eta, horretarako, giza baliabideen, baliabide teknikoen eta logistikoen kudeaketari lotutako arazoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten produkziorako behar diren giza baliabide teknikoak eta artistikoak aukeratzeko eta kontratatzeko plana egin du.

b) Ikus-entzunezkoen edo ikuskizunen proiektu baten produkzioaren faseetan giza baliabideen banaketa eta esku hartzeko baldintzak programatu ditu.

c) Proiektu bateko produkzio-prozesuan esku hartzen duten baliabide teknikoen, materialen eta logistikoen jasotze-, kontrol- eta jarraipen-sistema aplikatu du.

d) Proiektuan ezarritako irizpide estetikoen eta ekonomikoen arabera, estudioak, kokaguneak, dekoratuak eta baimenak kudeatzeko jarduerak gauzatu ditu.

e) Ikus-entzunezko proiektu bat filmatzeko/grabatzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Ikus entzunezko proiektu bat muntatzeko eta postproduzitzeko prozesua planifikatu du.

g) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten entseguak, antzezpena eta bira antolatu eta kudeatu ditu.

h) Ikuskizun- edo ekitaldi-proiektu baten produkzioaren administrazio, ekonomia, zerga eta antolakuntzako alderdiak ixteko prozedurak burutu ditu.

7.– Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen proiektuaren sustapen-plana osatzen hartzen du parte, eta, horretarako, banaketa-sareen eta -kanalen ezaugarriak eta merkatuaren egituratzea identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ikus-entzunezko edo ikuskizuneko produktu baten ustiapen-kanalak aukeratu ditu, produktuaren berezko ezaugarriak eta itxaropen komertzialak kontuan hartuz.

b) Zine espainiarraren eta Europar Batasunekoaren hedapena, eta ikuskizunaren industriaren hedapena sustatzeko dauden laguntza posibleak eskuratzeko eskaerak kudeatu ditu.

c) Ikuskizun edo ikus-entzunezko lan bat aurkezteko ikus-entzunezko eta ikuskizuneko merkatu, jaialdi, erakusketa eta lehiaketa egokiak aukeratu ditu.

d) Ikuskizun baten edo ikus-entzunezko lan baten ustiapen komertziala planifikatu du, badauden banaketa- eta erakusketa-kanalen arabera.

e) Ikus-entzunezko produktuaren edo ikuskizunaren publizitate-kanpaina kudeatu du erabilitako euskarrietan eta baliabideetan, finkatutako sustapen-helburuak jarraituz.

f) Finkatutako baliabideen planaren, publizitate-kanpainaren eta marketin-planaren balorazioan oinarrituz sustapen-gastua kalkulatu du.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala