Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
4239

IRAGARKIA, Euskadin oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Justizia eta Herria Administrazioko sailburuaren 2011ko martxoaren 22ko Agindua dela-eta irekietako espedienteetan –beherago zehaztutakoetan– Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko direnak.

Ebazpen horiek jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herria Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 eta 61. artikuluetan agindutakoari jarraikiz, honako iragarki hau argitaratzen da.

Entitate interesdunarentzat norbanako jakinarazpenaren balioa izan dezan argitaratzen da iragarkia, eta ohartarazpen hauek egiten zaizkio:

1.– Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara 15 eguen izango dituzu, espedienteak aztertzeko; Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendarian (Nafarroa kaleko 2. zk., Gasteiz), zertarako eta izapidetutako prozeduretan egiteko dauden jakinarazpenak egiteko.

2.– Aipatu apean agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko ezarritako egun amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 10a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala